Artxiboak: 2007

2007-12-31

Permalink 19:43:06, Atalak: Itzubaltzeta  

Kotilioi ezberdin baten bila? Zatoz gurera!

Urtarrilaren 1ean, goizaldeko 1etatik 5ak arte, zabalik egongo da gaztetxea. Urte zaharrari agur esan eta "kaixo" batekin hasi urtea. Sexua???, Drogak!!!! (alkohola, alkohola eta alkohola) eta Musikarik Onena, dena autogestionatua, Itzubaltzeta gaztetxean. Badakigu oso alternatiboa ez dela baina hobi septiko berria nola edo nola ordaindu behar dugu eta, gainera, kotilioi ezberdina izango da. Baduzu gure hitza.
----------

2007-12-19

Permalink 17:41:44, Atalak: Uribe Kosta  

Abiadura Handiko Trena geldi dezagun! Lemoiz geldi dezagun!

Arrasateko manifestazioa / AHT Gelditu!

Gaur, asteazkena, 19.30ean hitzaldia gaztetxean!

Ba al dakizu...

- Denbora gutxi barru, eta jendeari informazio izpirik ere eman gabe, Euskal Herrian, Abiadura Handiko Tren bat (AHT) eraikitzeko proiektu itxuragabea dagoela?

- Abiadura Handiko Tren horrek ez duela ohizko trenarekin zerikusirik, ez inguru gaineko eraginagatik ez eta energia gastu eta kostu itzelengatik?

- Autobideek baino ingurugiro eraso larriagoa dakarten 443 kilometroko AHTren trazaketa, 128 kilometro tunel eta 20 kilometro biaduktoren eraikuntza, orain arte naturaren kontra egindako txikiziorik bortitzenetakoa izango dela?

- Bere trazaketak eta Abiadura Handiak eskatzen dituen segurtasun langek, pilo bat ekosistema ebaki eta apurtu egingo dutela, fauna eta landaretza aldaezinezko eran kaltetuz?

- Eraikuntza lanek milioika tona harkaitz eta lur mugitzea dakartela, lurzoruaren gainean ezartzean azalera ikaragarriak estaliz, eta horrekin batera lur emankor ugari desagertaraziz?

- Abiadura Handia martxan jartzeak, ohizko trenak behar duen baino askoz ere potentzia gehiago behar duela? Eta horretarako behar izango diren elektrizitate energia kantitate izugarriak lortzeko, Frantzian nuklear zentralen bidez sortutakotik ekarri beharko dela gehienbat, eta beste parte bat, gas naturalean oinarritutako zentral termikoetan sortu –Lemoiz helburu horretarako birmoldatzea pentsatuta dago–, eta gas hori, esaten diguten ez bezala, oso kutsakor eta erasokorra dela, ozono geruzaren zulaketan zerikusi handia duena?

- Bere tentsio altuko elektrizitate-kableek kutsadura kimiko eta elektromagnetiko handia sortuko dutela, ingurunean eta osasunean ondorio gogorrak izango dituelarik?

- Arriskuak eta istripuen larritasuna handitu egingo direla erabat AHT-ren abiadura handiak dire-a eta, eta are gehiago gai arriskutsu edota kutsakorren garraiorekin?

- Proiektu honen balioa bi bilioi pezetarainoko zifra beldurgarrira hel daitekeela?

- Abiadura Handiko Trena, multinazionalek Europa mailan eta merkatugaien garraiorako diseinaturiko planaren barruan kokatzen dela, eta beronek, merkatuen zabaltze eta botere eta aberastasun kontzentrazioa dituela helburu?

- Urrutira gabe, Ezkerraldeko trazaketak bakarrik bere bidean zehar eraso oso handiak ekarriko dituela bai lurrazalean (ezpondak eta biaduktoak) eta bai lurrazpian (tunelak), hasi malmasin tunel ondotik, gero Pagasarriren mendi-inguruak, Sasiburu mendi-katea, Argalario, Trianoko mendiak eta Serantes zeharkatu ondoren –Alonsotegi eta Erregato inguruetan biaduktoez tartekaturik– Superportura heltzeraino.

- Abiadura Handiko trena, Bilbo handia Europako kapitalismoaren Metropoli eta Euskal Herriko ekonomiaren ardatz bihurtu nahi duen muntaia arranditsu honen pieza dela, eta ez nolanahikoa? Hain zuzen ere, Superportua erdigunea delarik, faraonen garaiak gogora ekartzen dizkigun obra mordoa dagoela martxan, hala nola autobide sare korapilatua, Nerbioi ibaialdeen berreskurapena aberats zahar eta berrien urrezko egoitza heltzezin bihurtzeko, eta halaber inperioetako gorteetako luxuzko zerbitzuak diruditen Guggenheim, Kongresu eta Musika Jauregia, kirol kaiak, golf zelaiak, eta abar? Baina, aldi berean, proiektu honek, egiazki, oso lan gutxi sortuko duela, baino bai ordea miseria eta bazterkeria jende arruntarengan, naturarekiko eraso latz eta gastu izugarriez gain, eta dena, azken finean, multinazional eta bertako jauntxo batzuren onerako?

Horrelako basatikeriaren aurrean, ezin gara geratu ezer egin gabe. Gure ezezko borobila adierazi behar diegu, eta nola edo hala, gauzatzea galerazi.

Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Itzubaltzeta gaztetxea
----------

2007-12-15

Permalink 04:01:27, Atalak: Itzubaltzeta  

Koadrilek harrera ezin hobea egin dizkiete Itzubaltzetako koadrilen arteko olinpiadei



125 bat gaztek parte hartu dute Itzubaltzetako Koadrilen Arteko I. Gazte Olinpiaden aurkezpenean. Giro alaian, 20:00etan eman diogu hasiera aurkezpenari eta A la Saka La Resaka, Erromo Komandoak, Erromoron, Ez Esan Inori, Gazte Enbata, Harribeltz, Kaskabilo, Kaskamotz, KLK, Txintxes, Txitxirri Patxarrak, Udagorri, Zaznaki, ahaztu zaizkigun koadrilak (barkatu!), gaztetxeko kideak eta bestelako gazteak aurrean zirela, hemendik eta herriko jaietara arteko egitaraua zabaldu dugu:

- Urtarrilean: frontoi txapelketa.
- Otsailean: mendi irteera.
- Martxoan: voleyball.
- Apirilean: futbito txapelketa.
- Maiatzean: gazte eguna eta kukaña.
- Ekainean: ginkana.
- Uztailean: herri kirolak.

(Data eta ordu zehatzak, dagokion hitzordura hurbiltzean jakinaraziko dugu, kartelen, posta elktronikoen edota ahoz aho sistemaren bidez).

Jaia + Lana= Itzubaltzetako koadrilen harremanak

Bestalde, agindutakoa zorra den heinean,eta trikitixa kale egin arren, parria hegikorra eta soinu ekipoa helduta aspaldiko poteorik galantena egin dugu dozena bat koadrila batera, lonjako zuloetatik aterata. Giro ona, barre franko, jaki onak eta al dente zein edari gozoak horiek bai herriko tabernarien eskutik.

Bestalde, ezin aipatzeke utzi beste behin ere gazteen arteko harremanak lantzea oztopatzen duena ere badela. Getxoko Udalak ohitura duen bezala, gaur ere udaltzainak bidali dizkigu gure herritik ibiltzeko, gure asmoak plazaratzeko eta gure barreak botatzeko baimenen eske. Beste behin ere, horrelako probokazioetan erori gabe, aurkezpenerako antolatutako haima desegin dugu pitufoak alde egin zezaten lasai eta egitarauarekin jarrai dugu lasai asko aurretik zehaztuta zegoen moduan. Bukaera, jakina, gaztetxean izan da, ekimenean ateratako 500 bat argazki bapo bapo eta kalefakzioaren ondoan ikusteko.

PD: Gero, Arrasatera! eta gero, Kukutzara, Aitor Zabaletaren omenaldira!
----------

2007-12-14

Permalink 19:02:24, Atalak: Itzubaltzeta  

Bihar, Arrasatera, AHTren aurka!

----------

2007-12-13

Permalink 20:01:45, Atalak: Itzubaltzeta  

Parte hartu Itzubaltzetako koadrilen triki-txitxiburruntzi-txikiteoan!

Ostiral honetan, Santa Eugenia plazan 20:00etatik aurrera eta goizera arte! Ezagutu gaztetxeak antolatutako koadrilen txapelketa 2008!

----------

2007-05-12

Permalink 23:23:55, Atalak: Uribe Kosta  

Parte hartu Leioako auzolanetan!



Leioako Udondo gaztetxeak auzolan eguna deitu du biharko, maiatzak 13, igandea. Hortaz, gazte, Herri Urratsera ez bazoaz, aukra galanta daukazu Leioan ondo pasatzeko eta herriaren alde egiteko. Goizeko 10etatik aurrera, arotzak, elektrizistak, iturginak, igeltseroak, zein horietako lanez piperrik ez dakigunok batu eta Udondo gaztetxea txukunduko dugu. Herri bazkaria izango da geroago gaztetxean, Leioako sukaldari finek egina.

Gaztetxeak denonak dira!
----------

2007-05-09

Permalink 21:18:09, Atalak: Itzubaltzeta  

Txorimalorekin elkartasuna! Ostegunean kontzentrazioa Negurin!

Bihar, osteguna, maiatzak 10, Txorimalo gaztetxeak kontzentrazioa deitu du Neguriko epaitegi aurrean, goizeko 12etan, Getxoko lau gazte deklaratzera deitu dituztela. Baliteke, gazteen aurkako prozedurak Txorimalo desalojatzeko bidea ematea.
----------
Permalink 18:59:49, Atalak: Itzubaltzeta  

Maiatzaren 12an, kontzertua Bosco el Tosco y Su Puta Banda, Alerta eta Inbiot taldeekin



Einbiot barik Inbiot deitzen da taldea (barkatu!) eta bere webgunea www.inbiot.tk daukazue.
----------
Permalink 18:50:32, Atalak: Itzubaltzeta  

Arrakastatsua izan da Itzubaltzetako koadrilen arteko I. futbito txapelketa!

Hona hemen finalean ateratako argazkiak (ukberri.net)

Familia argazkia
Familia argazkia

Familia argazkia
Irabazleak: Landerin taldea


Bigarrenak: Harea taldea


Hirugarrenak: Kaskamotzak taldea



----------

2007-05-07

Permalink 21:40:08, Atalak: Itzubaltzeta  

MAIATZEKO AGENDA

Maiatzak 5, larunbata, 10:00etan koadrilen arteko futbito txapelketaren finalak. Artaza-Romo ikastetxean.
Maiatzak 6, igandea 19:30tan zinema: “Maria, llena eres de gracia”.
Maiatzak 8, asteartea, 20:00tan gerra zibilari buruzko dokumentala POSIren eskutik.
Maiatzak 12, larunbata, 20:00tan autogestio jaialdia Alerta+Bosko el tosko+einbiot
Maitzak 13, igandea 19:30tan zinema: “Salvador”.
Maiatzak 18, ostirala, 20:00tan trikilonja poteoa.
Maiatzak 19, larunbata, kontzertua: Brokoli Sound System.
Maiatzak 20, igandea, 19:30tan zinema: “El buen hijo”.
Maiatzak 25, ostirala 20:00tan, ipuin kontalaria.
Maiatzak 26, larunbata, 20:00tan, folixa asturiarra.
Maiatzak 27, igandea, 19:30tan zinema: “Yoyes”.

TAILERRAK, ASANBLADA ETA LANTALDEAK Astelehenero 20:00tan KOMUNIKAZIO LANTALDEA Asteartero 19:00tan BERTSO ESKOLA, Ohiana Bartraren eskutik. Asteazkenero 19:00tan KULTURA, AISIALDI ETA AUTOGESTIO LANTALDEA. Ostegunero 20:00tan ITZUBALTZETAKO GAZTE ASANBLADA. Igandero 20:00 tan JOSTURA TAILERRA. (hauetan inungo aldaketarik egongo balitz goikaldean agertuko litzateke).

Agenda hau hilero zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bidaliguzu mezu bat itzubaltzetagaztetxea@mundurat.net helbidera eta igorriko dizugu.

Itzubaltzeta gaztetxea. Errekagane 1-5. 48930 Itzubaltzeta / Erromo. itzubaltzetagaztetxea@mundurat.net / www.blogari.net/itzubaltzeta
----------

2007-05-05

Permalink 05:13:59, Atalak: Itzubaltzeta  

Itzubaltzetako koadrilek egun nagusia ospatuko dute gaur

2006ko Itzubaltzeta / Romoko Kuadrila Eguna

Igorlea: UKBERRI - Data: Larunbata, 2007 Mai, 05
 
Itzubaltzeta / Romoko koadrilek jarduerez betetako II. Koadrila Eguna ospatuko dute gaur goizetik gauera arte. Izan ere, iaz Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatutako Egun arrakastatsuari segida eman nahi izan diote aurten herriko koadrilek. Eguna, baina, Itzubaltzeta gaztetxeak apirilean antolatu zuen futbito lehiaketarekin hasiko da goizeko 10etan. Kanporaketetan 20 talde baino gehiago jokatu ostean, Harea, Landerin, Erromoron, Erromoron II, Biotzak, Agureak, Lanbroa eta Kaskamotz taldeek norgehiagoka arituko dira Artatza-Romo ikastetxean trofeoaren bila. II. Koadrila Eguna 12etan hasiko da ofizialki, txupinazoa, hamaiketakoa eta trikitxikiteoa direla medio. 14:30ean, koadrilek pregoia irakurriko dute eta ordu erdi beranduago herri bazkariaz gozatuko dute, Santa Eugenia plazan. Oraindik sarrerarik ez duenak bersalmentan bilatu beharko du 8 eurotan. Bazkal ostean, 6etan, herriko koadrilen argazki ofiziala egingo dute, ondoren jolasetan hasteko. Aurten probak koadrila ezberdinetako kideak nahastuta igaro beharko dituzte. 8etan, berriz, kalejira izango da eta gaueko 10etatik aurrera DJ Gorosek musikatutako jaialdia abiatuko da gaztetxean. Iaz, Koadrila Egunari hainbat debeku ezarri zion Getxoko Udalak. Argazkian, iazko irudi bat / Hairan (Udagorri).
----------

2007-03-19

Permalink 21:17:50, Atalak: Itzubaltzeta  

MARTXOKO AGENDA


Martxoak 24, Larubata, mendi irteera "Pagasarri" Goizeko 9-tan gaztetxean

Martxoak 25, Igandea, 19:30-tan zinema "Escalofrio"

Martxoak 26, Astelehena, KORRIKA Getxotik pasatzen da, animatu zaitezte gaztetxearekin batera partehartzera

Martzoak 30, Ostirala, gaztetxeko lehen zozketa. Begiratu ONCE-ko azken zenbakiak

Martxoak 31, Larunbata, gaztetxeen aldeko martxa eskerraldean
                                         Gaztetxeko bigarren zozketa
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution