2010-01-02
Aitatxuk ere titia ematen dit...
Ez dago zer esanik...
jejejeje
baina zihur aitatxu batek baino gehiagok pentsatu duela inoiz...
jejejeje
Japoniar hauek oso bitxiek dire... ezin besterik esan...
Hemen ikusia:
http://www.coolfunpics.com/slides/Baby_Milk_Bottle.html
2010-01-01
Urte barri barri...
'Urte barri barri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta
txarri belarri'
ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!
2009-12-20
Biberoi bat prestatzeo era egokia (Bideoa)
Hemen biberoiei buruz aurkitu dudan bideo interesgarri bat.
Azken finean esaten duena zera da:
- Eskuak garbitu, hori beti, edozein gauza egitera zoazela ere.
- Biberoia eta bere atal guztiak esterilizatu. Kasu honetan atal guztiak irakin egiten ditu, baina badaude esterilizatzeko beste mosu batzuk ere, baliogarriak izan daitezkeenak.
- Biberoian ura jarri. Gero bideoan berotu egiten du mikroondasean... Baina kontuz mikroondasean berotzeagaz, ez duenez leku guztietaik berdin berotzen umea nahi gabe erre dezakegu eta.
- Berotu ondoren esne hautsa bota. 30ml-gatik koilarakadatxo bat (esne poteetan datozen koilaratxoak erabilita, noski).
- Ondo eragin.
- Eskumuturrean tenperatura neurtu eta ondo baldin badago umeari eman.
www.crecefeliz.es en ikusia.
2009-09-14
Pictionary-k era On Line jolasten
Denbora apur bat pasatzeko modu dibertigarria zela eta, proba nezala gomendatu zidan... eta horixe egin nuen...
Nahi badu baten batek probatu, hemen orri horretara doan lotura...
iSkecht Pictionary-ra On-line jolasteko orria
Azalpen gehiago
Azalpenak gazteleraz
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2009-07-30
Sekretu bat gutxiago gel-en etiketetan....
Azkenean badakit zer esan nahi duen!
Ez dakit baten bat fijatu den krema, champoo, gorputz olio... eta horrelako poteen atzealdean jartzen dutenarekin. Nik, askotan irakurri eta begiratu ditut, eta pote horietan agertzen den iruditxo batek urteetan pentsakor eduki nau.
Pote zapal baten irudia, tapa irekia duela eta barruan zenbaki bat atzean "M" batekin: 3M, 6M, 12M....
Buelta asko eman dizkiot zer ote den asmatzeko asmoz... ez dakit zergatik bolumen bat zelakoan edo, agian, poteko anoa zenbakia (numéro de raciones en el bote) edo.... zelakoan nengoen.
Buf, baina gero, poteak begiratu, zertarako den barrukoa eta zenbakiak ez zuten hipotesi horiekin bat egiten.... Xxxx gel pote handi batek, Xxxx marka bereko beste pote txiki baten zenbaki bera zeukan... beraz ezin izan anoa zenbakia... grrrrrrrrr!.... zer ote zen?
Bueno, ba lehen esan bezala... azkenean badakit....
Zenbaki horiek potea ireki eta hortik aurrera barruan dagoen produktua zenbat denbora (zenbat hilabete) erabili daitekeen adierazten dute. Hau da, Aurpegiko hidratatzaile krema batek 3M idatzita badauka, esan gura du, potea lehenengoz irekitzen duzunetik hiru hilabete pasa baino lehen amaitzea komeni dela.
Sinbolo grafiko honen izena PAO (Period after Opening) da, eta Wikipediaren arabera, sinbolo honek lehenengoz irekitzen denetik produktu baten erabilgarritasun epea adierazten du.
Informazio gehiago:
- Wikipedian PAO
- European Commision Web site: PAO
- Test Blog; Un Blog de prueba: Otro misterio resuelto (Google-n asko bilatu ondoren, ez bainekien nola adierazi sinbolo hori hitzez, orri honetara heldu nintzen, eta begira nondik, hemen aurkitu nuen erantzuna...)



