2009-10-02

Zure tipografia propioa sortzeko aukera
Internetetik bakoitzak nahi duen edo ahal duen tipografia "sortzeko" aukera aurkitu dut.

Cuartoderecha blog-etik heldu naiz FontCapture-ra. Bertan zure letrarekin eginiko tipografia dohainik sortzeko aukera daukazu. Antza, badaude horrelako beste orri batzuk, baina Cuartoderechakoen  ustetan honek nahiko ondo funtzionatzen du, eta lehen esan bezala, dohainik da.

Beno, hemen nire probak:

Lehenik eta behin argitu oso erraza dela, horrian bertan hematen diren pausuak jarraitu eta listo.

Derrigorrez behar dituzun gauzak:
  • Pdf irakurle bat (Adobe PDF Reader, Foxit PDF Reader.... edo beste  edozein PDF irakurle. Seguruenik badaukazu batenbat, baina ez badaukazu aurrean utzi ditut loturak)
  • Inprimagailu eta eskaner bat (bitakoak diren makina horiek ere balio dute).
Pausuak:
Lehenik eta behin orrian dagoen plantilla jeitsi eta inprimatu. Paperean behar duzu bertan letrak eskuz idatzi beharko dituzu eta...
plantilla irudia  plantilla2


Beno, plantilla eskuartean daukazunean idazten hasi behar zara, laukitxo bakoitzean goian dagoen letra... maiuskulak maiuskulaz, minuskulak minuskulaz, zenbakiak eta zeinuak. Amaiera aldean tildedun bokalak, dieresidunak eta abar idatzi beharko dituzu...

Baina kontuz, kontuan izan orrian agertzen diren azalpenak. Laukitxo bakoitzaren barruan eskuinaldean hiru marratxo txiki agertzen dira. Erdiko marratxoaren gainetik gelditu behar dira letrak, hortik behera "j, g, p,..." eta horrelako letren "buztanak" jaitsiko dira. Goiko marra, goiko muga da, hortik gora ez da ikusiko zure letra...

Hemen adibideak (FontCapture-en agertzen den bera)
FontCapture adibide


Nire adibide
Komenigarria da boligrafo beltz batekin idaztea, pilot motakoa edo.

Idatzi ondoren, eskaneatzeko garaia da. Irudi bezala eskaneatu behar da, ahal bada "*.png" estentzioarekin, baina "*.jpg" ere baliogarria izango da.

"EscalaDeGrises" moduan edo 2000DPI-re eskaneatu behar da. Jejeje... noski, eta gorantz begira eskaneatu, bestela oso arraro geldituko da zure alfabetoa...

Eskaneatu ondoren (eta zure ordenagailuak non gorde duen aurkitzen duzunean...), 3 pausua emateko prest zaude.

Beraien orrira igo behar da, Horretarako orrian agertzen diren datuak bete (Tipografiarentzat izen bat eta egilearen izena edo ezizena) eta artxiboa aurkitu , azkenik Submit-era emanez... gora...

Beno, lasaitasunez hartu... zure internet konexioaren arabera, arinago edo astiroago igoko baita.

4. pausuan zure tipografia ikusi ahalko duzu. Pausu honetan zure tipografia probatzeko testu txiki bat idazteko aukera izango duzu, eta SUBMITen klikatu ondoren, idatzitako testua zure tipografiarekin ikusteko aukera izango duzu. Orrian beherantz bajatu behar zara ikusi ahal izateko...

Eta azkenik.... zure tipografia zure ordenagailuan erabili ahal izango duzu TimesNewRoman eta Arial erabiltzen dituzun bezala.

Horretarako "dowload the font"-en klikatu, eta jaisten duzun artxiboa zure ordenagailuko "Windows/Fonts" karpetan gorde. Hortik aurrera edozein Word dokumentutan erabiltzeko aukera izango duzu (eta beste edozein dokumentutan).

Nago1 murcielago hindú


  Erabilitakolink-ak:

2009-09-14

Pictionary-k era On Line jolasten
Pictionary on line Pasa den astean nire ahizpak Internet-en Pictionary-re olgetan ibili zela kontatu zidan, on-line eta beste pertsona batzuekin (ezezagunak)...
 Denbora apur bat pasatzeko modu dibertigarria zela eta, proba nezala gomendatu zidan... eta horixe egin nuen...

Nahi badu baten batek probatu, hemen orri horretara doan lotura...
iSkecht Pictionary-ra On-line jolasteko orria

Jolasaren irudi orokorra




Azalpen gehiago
Azalpenak gazteleraz

Orrialdeak: 1 2 3

2009-07-23

Gaztazko moussa mermeladarekin... eta esnegainbetua ...WTF???
Gaztazko moussa mermeladarekin... eta esnegainbetua ...WTF???

mmmm ... Gazta freskoaz eginiko mousse bat, azpian melokotoi edo muxika mermeladaduna.... eta gainera esnegainbetua (desnatado - magro).....

Niri, behintzet asko gustetan jata... Daztatu du norbaitek?.... zer iruditzen zaizue?


Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata. Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata. Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.


Jan ondoren mousse poteari begiradatxo bat botatzea otu zait...

"- ia...mmmm.... zer jan ote dut???"

Beno, hau ez dago guztiz txarto, kaloria askorik ez.... gutxi ere ez... baina  noiz edo noiz kapritxotxo bat....


Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.


Eta Osagaiak???


Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.

WTF???

Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.

2009-06-12

Epi eta Blas-en egia
Nor ez ditu ezagutzen bi hauek?
Behintzat nite adineko gehienek bai (1977 ingurukoak)

 Ba, sentizen dot...
baina sekretutxu bat erakutziko dizuet....
Egin klik irudiaren ganean edo joan jarraian hurrengo orrira... eta...


epi eta blas

Orrialdeak: 1 2

2009-05-23

Emakumea ala gizona? Eman zure botoa...
Nor da neska eta nor mutila?


Richard Russell ilusio optikoa

Inkesta bat egingo dugu:
Benetako erantzuna jakin baino arinago erantzun ezazu beheko galdera...  Gero, nahi baduzu hurrengo orrialdean azalpen gehiago ikusi ahal izango dituzu.

Zein da neska?

Eskuinekoa
Ezkerrekoa


Erantzunak ikusi

Orrialdeak: 1 2

:: Hurrengo orrialdea >>