2010-01-04
Aurpegien mobil bat
Atzo eskulanetan ibili nintzen eta nire txikitsuarentzat hau egiten aritu nintzen...
Aurpegien mobil bat.
Ikusten denez ez dauka misterio handirik, baina berak adi begiratzen dio... beno, ahal duen eta adien... oraindik oso txikitsua da eta...
Erabili nuen materiala edateko pajitak, pajita horiek estaltzeko koloretako zinta, koloretako paperak, aria eta zeloa.

2010-01-02
Aitatxuk ere titia ematen dit...
Ez dago zer esanik...
jejejeje
baina zihur aitatxu batek baino gehiagok pentsatu duela inoiz...
jejejeje
Japoniar hauek oso bitxiek dire... ezin besterik esan...
Hemen ikusia:
http://www.coolfunpics.com/slides/Baby_Milk_Bottle.html
2010-01-01
Urte barri barri...
'Urte barri barri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta
txarri belarri'
ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!
2009-12-31
2010; ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2009-12-20
Biberoi bat prestatzeo era egokia (Bideoa)
Hemen biberoiei buruz aurkitu dudan bideo interesgarri bat.
Azken finean esaten duena zera da:
- Eskuak garbitu, hori beti, edozein gauza egitera zoazela ere.
- Biberoia eta bere atal guztiak esterilizatu. Kasu honetan atal guztiak irakin egiten ditu, baina badaude esterilizatzeko beste mosu batzuk ere, baliogarriak izan daitezkeenak.
- Biberoian ura jarri. Gero bideoan berotu egiten du mikroondasean... Baina kontuz mikroondasean berotzeagaz, ez duenez leku guztietaik berdin berotzen umea nahi gabe erre dezakegu eta.
- Berotu ondoren esne hautsa bota. 30ml-gatik koilarakadatxo bat (esne poteetan datozen koilaratxoak erabilita, noski).
- Ondo eragin.
- Eskumuturrean tenperatura neurtu eta ondo baldin badago umeari eman.
www.crecefeliz.es en ikusia.

