2009-07-17
Bainak-lekak- patata frijitu eta urdaiazpikoarekin
Osagarriak:
- 1/2 kg-ko baina edo leka pote bat.
- 4 patata ertaina
- kipula erdi bat
- urdaiazpiko zatiak (laukitxoak)
- olioa
- gatza
Zelan egin:
- 4 patatak zuritu eta laukitxo txikietan ebagita olio berotan frijitu. Kipula ere txiki-txiki eginda patata artean frijitu. Patata tortila egitera goazenean moduen.
- Ondo frijituta daudenean, paper zurgagaiaren ganean jarri olio apur bat kentzeko.
- Bitartean zartagin handi baten olio apur bat jarri berotan. Bertan lehengo patata eta kipula frijitua eta urdaiazpiko zatitxoak pasatu eta, ura ondo kendu ondoren bainak ere bota. Ondo mugitu, gatza gustura bota, eta dena nahastuta eta bero dagoenenan listo... jateko prest.

Gazteleraz ikusi nahi baduzu 2. orrialdean begiratu edo hemen:
Judias Verdes con patatas fritas y taquitos de jamón.
Orrialdeak: 1 2
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:

Zabaldu
Bildu
Twitter