2009-07-30

Sekretu bat gutxiago gel-en etiketetan....

Azkenean badakit zer esan nahi duen!

Ez dakit baten bat fijatu den krema, champoo, gorputz olio... eta horrelako poteen atzealdean jartzen dutenarekin. Nik, askotan irakurri eta begiratu ditut, eta pote horietan agertzen den iruditxo batek urteetan pentsakor eduki nau.

Pote zapal baten irudia, tapa irekia duela eta barruan zenbaki bat atzean "M" batekin: 3M, 6M, 12M....

Buelta asko eman dizkiot  zer ote den asmatzeko asmoz... ez dakit zergatik bolumen bat zelakoan edo, agian, poteko anoa zenbakia (numéro de raciones en el bote) edo.... zelakoan nengoen.

Buf, baina gero, poteak begiratu, zertarako den barrukoa eta zenbakiak ez zuten hipotesi horiekin bat egiten.... Xxxx gel pote handi batek, Xxxx marka bereko beste pote txiki baten zenbaki bera zeukan... beraz ezin izan anoa zenbakia... grrrrrrrrr!.... zer ote zen?

xM

Bueno, ba lehen esan bezala... azkenean badakit....

Zenbaki horiek potea ireki eta hortik aurrera barruan dagoen produktua zenbat denbora (zenbat hilabete) erabili daitekeen adierazten dute. Hau da, Aurpegiko hidratatzaile krema batek 3M idatzita badauka, esan gura du, potea lehenengoz irekitzen duzunetik hiru hilabete pasa baino lehen amaitzea komeni dela.

Sinbolo grafiko  honen izena PAO  (Period after Opening)
da, eta Wikipediaren arabera, sinbolo honek lehenengoz irekitzen denetik produktu baten erabilgarritasun epea adierazten du.

Informazio gehiago:
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 09:56:49 . 244 Hitzak . Artilulu eta Itzulpenak . Erantzun

2009-07-23

Gaztazko moussa mermeladarekin... eta esnegainbetua ...WTF???
Gaztazko moussa mermeladarekin... eta esnegainbetua ...WTF???

mmmm ... Gazta freskoaz eginiko mousse bat, azpian melokotoi edo muxika mermeladaduna.... eta gainera esnegainbetua (desnatado - magro).....

Niri, behintzet asko gustetan jata... Daztatu du norbaitek?.... zer iruditzen zaizue?


Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata. Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata. Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.


Jan ondoren mousse poteari begiradatxo bat botatzea otu zait...

"- ia...mmmm.... zer jan ote dut???"

Beno, hau ez dago guztiz txarto, kaloria askorik ez.... gutxi ere ez... baina  noiz edo noiz kapritxotxo bat....


Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.


Eta Osagaiak???


Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.

WTF???

Mousse Queso fresco Dia "Desnatado" con nata.
Amorebieta Etxanon Haizeta jaialdia 2009

2009ko ekainaren 19, 20 eta 21-ean Haizetara jaialdian  ateratako argazki batzuk.























Urtero ekanina erdirantza jaialdi hu izanten dugu Amorebieta Etxanon. Niri, behintzet, sano gustetan jata... musika, txosnak, janaria,... egun eta gauez...

Ai... parkatu argazkien kalitateagatik,... mobilarekin aterataz gain, Blogarire igoteko nahiko "txikitu" behar izan ditudalako.... ejem....

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 14:51:45 . 47 Hitzak . Irteerak, Artilulu eta Itzulpenak . Erantzun

2009-07-17

Bainak-lekak- patata frijitu eta urdaiazpikoarekin


Osagarriak:
  • 1/2 kg-ko baina edo leka pote bat.
  • 4 patata ertaina
  • kipula erdi bat
  • urdaiazpiko zatiak (laukitxoak)
  • olioa
  • gatza


Zelan egin:
  1. 4 patatak zuritu eta laukitxo txikietan ebagita olio berotan frijitu. Kipula ere txiki-txiki eginda patata artean frijitu. Patata tortila egitera goazenean moduen.
  2. Ondo frijituta daudenean, paper zurgagaiaren ganean jarri olio apur bat kentzeko.
  3. Bitartean zartagin handi baten olio apur bat jarri berotan. Bertan lehengo patata eta kipula frijitua eta urdaiazpiko zatitxoak pasatu eta, ura ondo kendu ondoren bainak ere bota. Ondo mugitu, gatza gustura bota, eta dena nahastuta eta bero dagoenenan listo... jateko prest.




bainak patata frijituekaz judias verdes con patatas fritas   bainak patata frijituekaz judias verdes con patatas fritas



Gazteleraz ikusi nahi baduzu 2. orrialdean begiratu edo hemen:
Judias Verdes con patatas fritas y taquitos de jamón.


Orrialdeak: 1 2

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 20:29:53 . 250 Hitzak . Sukaldean . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>