2009-04-22

Ez dakit zer esan...????
Benetan ez daukadala hitzik...

Gaur goizean irratian entzun dut eta etxera heldu bezain laster begiratu dut:
¿?¿??¿

Ministerio de Educación (Euskera) Miniztería deEdukazíon


Ministerio de Educación (Euskera) Miniztería deEdukazíon

Testua:

"Hezkuntzaren ministroa, Ángel Gabilondo, ha inuagurado en la apirilaren 21eko, astearteko, bihar, Cristalen Pabiloian de gertatzen den la Lanbide Heziketarena Madrileko Casa de Campo ere datorren larunbatean 25.

Bat etorriz gertaera honekin eta honetan FPAREN Espainiako Olinpiada ordezkariak ospatzen da autonomia erkidegoen gure herrialdeari errepresentatzeko nazioarteko Olinpiadetan lehiatzen dute zein gertatuko dira en Calgary (Kanada) 2009ko irailean."




Ministerio de Educación (Euskera) Miniztería deEdukazíon

Ministerio de Educación (Euskera) Miniztería deEdukazíon

Testua:

"Ministro kontseiluak izendapena onetsi du gaur de Hezkuntza Ministerioaren hiru goi-kargu. Eva Almunia Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren estatu-idazkaria, da; ministerioaren idazkariordearen, Mercedes López Revilla eta Kabinetearen zuzendariaren ministroaren, Fátima Rojas.

Estatuko Hezkuntza Eta Prestakuntzako Idazkari Profesionala:
EVA ALMUNIA BADÍA

Nacida Esplúsen 1960an (Huesca).

Huescako Diputazio Probintzialean zenbait erantzukizunak eta egin ditu izan Esplúseko Udalerriaren Zinegotzia, Huesca Hiriaren halaber. 2001ean Aholkularia izendatutakoa Hezkuntza eta Zientziaren izan zen Aragoiko Gobernuaren, eta han ere Aragoiko Gobernuaren Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Aholkularia. izan zen

Azken urtean zehar Hezkuntza eta Prestakuntzaren estatu-idazkariaren kargua Hezkuntza, Gizarte-Politika Eta Kirol Ministerioan egin du.

Hezkuntza Ministerioaren idazkariordea: MERCEDES LÓPEZ REVILLA

Nacida 1950eko urtarrilaren 7an, Historian eta Geografian Lizentziatutakoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak da. "

2009-04-16

Txitxarrak Japonen
txitxar
Oraintxe entzun dut telebistan aurten 17 urtero behin irtetzen diren txitxar batzuk aterako direla lur azpitik. Ikusten ari nintzela entzuteko aukera ere izan dut eta  honek gogoratu arazi dit pasa den udan (uztaila.abuztua 2008) Tokion eta Kioton entzundakoa.

Ez genekien zein animalik egiten zuen zarata hura... txitxarrak... orain badakit.

txitxarra Tokio Japon
Tokioko santutegi baten inguruan aurkitu genuen hau. Bidai osoan zehar ikusi genuen bakarra izan zen. Hori bai, entzun, asko entzun genituen.



Kyoto inguruan dagoen Fushimi santutegian paseoan ibili gineeko irudiak dira. Ehundaka atez "estalitako" bide bat dago
santutegi honetan, guk bidearen zati bat egin genuen, baina ilundu egin zenez, pena handiz, buelta heman behar izan genuen.
Bideo honetan guk egin genuenaren zatitxo bat ikusten da. Atzetik entzuten den txitxitxitxi etengabea txitxarrak dira.

 

Txitxar:
Hizkuntza desberdinetan:
Gaztelera: Cigarra
Inglesa: Cicada
Frantzesa: Cigale

Azalpena:
Animalia ornogabea da.
Bere tamaina 15zm eta 65 zm tartean egon daiteke ezpeziearen arabera. Era berean bere bizi zikloa 4 urtetik 17 urterarte iraun dezake.
Deigarria da arrak emea hurbilarazteko erabiltzen duen soinua.

Bizi zikloa:
  • Emeak arrutzak errun eta denbora gutxian hil egiten da.
  • Intsektu gazteak (pupak) erori eta lur azpian sartzen dira.
  • Pupak lur azpian biziko dira 4tik 17 urterarte. Hau da, espezie batzuk 4 urte bizi dira, beste batzuk gehiago. Lur azpian gehien bizi den espezieak 17 urte egiten ditu lurperatuta.
Lur azpian dauden bitartean zuhaitzen sustraietatik lortzen dute jatekoa.
  • Lur azpiko aldia pasa ondoren lurrean zuloak eginez kanporatzen dira eta zuhaitzetara igoten dira. Bertan metamorfosia jasaten dute pupak txitxar bihurtuz. Orain badaude ernaltzeko prest.
  • Arrek beraien soinua egiten dute emeak hurbilarazteko.
  • Ernaldu ondoren bizi zikloa berriro hasten da.
(Wikipediatik moldatua)

Informazioa beste web-orri eta hizkuntzatan
:

Ikusi ahal dugunez Wikipediak ez dauka txitxarrei buruzko euskerazko sarrera. Baten bat animatzen bada, hemen izena eman eta sarrera betetzen hasi daiteke. Ez beldurrik izan, ez badakizue gaiari buruz informazio larregi Wikipedia  bertan beste hizkuntza batetik hartu daiteke arazo gabe.
Animatu, eta handitu dezagun gure Wikipedia euskalduna!

Ongietorri Wikipediara
Nola lagundu dezaket Wikipedian
Maiz egindako galderak (Wikipedia)

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 10:35:54 . 375 Hitzak . Irteerak, Artilulu eta Itzulpenak . Erantzun

<< Aurreko orrialdea ::