2008-12-11

Karramarro Txiki Aldizkaria

Maisu batek gure umetxoen artean banatzeko ekarri digu aldizkari hau...

Gure adineko haurrentzat, hau da, haur hezkuntzakoentzat, ez ditut euskeraz dauden aldizkari asko ezagutzen, eta, egia esan hau interesgarria iruditu zait.

Ez baldin baduzue ezagutzen, hemen  lotura.

Lotura honetan bi "karramarro" aldizkari agertzen dira, lehena 8 urtetatik 14 urterainoko gaztetxoentzat da eta bigarrena gurea, 0tik 7 urtera bitartekoentzat (Karramarro Txiki).

Beraien esanetan:
"Karramarro txiki Euskerara hurreratzeko tresna bat da, bertan neska-mutilak marraztu eta denbora pasak egiteko aukera daukate"