2008-11-28

Facebook: Argazki album-a sortu

Argazki album-a sortzen hasi:


Lehengo sartu egin behar gara gure pasahitza eta helbide elektronikoa erabiliaz.
Behin barruan gaudela, "Aplicaciones" atalean  "Fotos" jartzen duen ikurra aurkitu behar dugu eta bertan klik egin.

facebook


Ondoren gure album-a sortzeko lehio bat agertuko zaigu. Bertan albunaren izena edo izenburua jarri beharko dugu. Nahi izanez gero bere deskribapen bat ere egin dezakegu.
Eta, niretzako gauzarik garrantzitsuenetako PRIBATASUNAren kudeaketa da.

facebookfacebook

Album-en pribatasunaren kudeaketa:

Album-a sortzeko lehio berean defini dezakegu album hori nork ikusi ahal duen. Hala ere, orain ez badaukazu argi, album-a sortu ondoren ere egin daiteke.

Nola kudeatu pribatasuna?
"Privacidad" jartzen duen atalean, "¿Quién puede ver esto?"-ren azpian dagoena aldatu behar dugu, beraz, gure kasuan "Todos" aldatu beharko dugu.
"Todos"-en klik egin eta agertuko zaiguna hau da:

facebook

Ikusten dugunez aukera hauek ditugu:
  • Todos: Opzio hau aukeratuta denok ikusi ahal izango dute albumn hau. Denok esan nahi du internetera sartzeko aukera daukan edonork.
  • Amigos de mis amigos: Nik lagun bezala ditudanak eta nire lagunak beraien lagunak bezala dituzten guztiek ikusi ahal izango dute albumn-a.
  • Solo amigos: Bakarrik nik lagun bezala ditudana ikusi ahal izango dute albumn-a.
  • Personalizar: Aukera honetan guk erabakiko dugu gure lagunen artetik nork ikusi ahal izango duen albumn-a, eta gure izanez gero, nork ez.

Niretzako azken hau da aukerarik egokiena, horrela kontrol apur bat izango baituzu.
"Personalizar"-en klikatuta lehio hau zabalduko da:
facebook
Ikusten denez lehengo aukera berdinak daude. Beno, hobeto esanda, kasu honetan aukera bi gehiago agertzen dira: "Solo yo" eta  "Algunos Amigos".
Azken aukera hau, bakarrik agertuko zaizu lagunen bat gehituta badugu  (hurrengo mezu batetan azalduko dut nola bilatu eta batu lagunak).

Lehen esan bezela, nire ustez, azken aukera hau da egokiena, kontrol gehiago daukazulako.

Beno, pribatasuna konfiguratzen bukatzeko "Aceptar"-en klik egin beharko dugu, ondoren aurreko leihoko "crear album"-en klik... eta gure album-a sortzen jarraitu dezakegu.

Album-a sortzen jarraitu:

Hurrengo leihoa argazkiak igotzeko lehioa izango da.
Lehehngo "Examinar"-en klik egin, eta gure argazkia bilatu beharko dugu. E-amil mezu baten artxibo bat adjuntatzen dugun bezalaze egin behar da.
facebook


"Examinar"-en klik egitean gure ordenadoreko artxiboak ikusi ahal izango ditugu. Igo nahi duguna aurkitu, aukeratu eta "Abrir"-en klik egin.


facebook

Artxiboak igotzeko modu bat baino gehiago daude, hau bat besterik ez da. Beste bat, adibidez, Picassa erabiltzea da.
Azaltzen ari naizen moduarekin artxiboak banaka-banaka aukeratu beharko ditugu, eta gehienez bostnaka igo ahal izango ditugu. Picassarekin ordea, artxibo kopuru handiagoa igo ahal izango dugu kolpe batez.

Beno, modu hau, astunagoa izan arren, ez du eskatzen beste programa berri baten ezagupena, beraz, berarekin jarraituko dut.
Artxiboak aukeratuta ditugunean, "Certifico que esoty en mi derecho de distribuir estas fotos y que no violan las Condiciones de uso" idazkiaren ondoan dagoen laukitxoan klik egin eta "Subir fotos" botoia sakatuko dugu.

facebook

Ondoren "Subiendo fotos" mezua ikusiko dugu. Gure argazkien "pisuaren" arabera gehiago edo gutxiago iraungo du prozesu honek.
facebook
Azkenik gure album berria editatzeko aukera izango dugu. Baina hau ez da izango beharrekoa gure album-a ikusteko. "Volver al álbum"-en klik eginda gure albuma ikusteko gai izango gara....

Hala ere, editatu nahi izanez gero aukera ugari izango ditugu...
  • Argazki bakoitzari "argazki oina" jartzea ("Pie de foto")
  • Argazkian nor agertzen den definitzea, edo bestela esanda, agertzen den jendea "etiketatzea".
  • ...

Guzti hau geroago ere egin ahal izango dugu. 

facebook



Beno momentuz hau da guztia.

Baten batek beste azalpenen bat nahi izanez gero, badaki,  itauntzea dauka.... nik, ahal badut behintzat, erantzungo diot eta.

Eta amaitzeko... gogoratu, ZURE ARGAZKIAK NORK IKUSI AHAL DITUEN KUDEA DEZAKEZULA!!!!!

Kontuz, ez itxi edonoren eskuetan zure argazkiak!!!

2008-11-16

Azpiko izara tolesteko modua (Youtube)

Oraintxe bertan egon naiz azpiko izara batekin borrokatzen...Undecided

Azkenean amore eman dut... ezin izan dut lortu... "txurro" bat eginda geratu zait...Money mouth

Interneten denbora galtzen hasi naiz, "deskantzatzeko" asmotan, eta hara non aurkitzen dudan azpiko izarak tolesteko modu erraz bat (beno, egia esan behar badut, ez naiz oraindik zaiatu... baina erraza ematen du, ezta?)

Badaezbada hiru bideo izten ditut. Lehengoan, niretzako hobeto azaltzen du, baina azken finean, hirurak berdina esaten dute...
ext-align:center">ext-align:center">
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 10:36:02 . 78 Hitzak . How to (nire gidak) . Erantzun

2008-11-07

Facebook-en korapilatuta....

Facebook-en gora eta behera ibili naiz aspaldi honetan. Argazki batzuk jarri, lagnak aurkitu, batenbat gonbidatu... 

FaceBook


Horain dela hilabete batzuk sartu nintzen lehenengoz, baina laster utzi nuen ez nekielako bertan zer egin. Horain dela gutxi ezagun batek nire argazki bat sartuta zuela esan zidan eta "sare sozial" hau nola doan azaldu ere.
Azkenean hemen naukazue "sarean" arrapatuta, eta beste lagun batzuk arrapatu nahian, jejejeje...

Orrialdeak: 1 2

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 23:38:11 . 297 Hitzak . Artilulu eta Itzulpenak . Erantzun