2008-09-30
Zornotzako zakarontziak
Zornotzan zakarrontzi berriak jartzen ari dira. Zakarontzia lur azpian gordeta dago eta kalean ontzi finko eta txikiagoak ikusten ditugu.
Niri behintzat besteak baino gehiago gustatzen zaizkit.
Baina... arazotxo pare bat ikusten diet.
Alde batetik, zakarontzi hauen tapa eskuarekin ireki behar da... esku batekin irekita mantentzen duzun bitartean bestearekin zakarra ontzira bota...
Ez du ematen zailtasun handirik daukanik... euria baldin ez bada behintzat...
Eta zer egin euria darionean eta euritakoa daramazunean... ba...
- Txubakeroarekin joan...
- Beste kontenedore batetara bota...
- Busti....
Beste alde batetik daukaten "zuloa" nahiko txikia da. Batez ere zakarontzi horietan ( plastikoa, latak eta abar) non, behintzat nik, zakarpoltsa handiena botatzen dudan.
Egunero bultza eta bultza ibili behar naiz zakarra bere lekuan sartzeko... eta azkenean, hasarre, beste kontenedore handi hoietara joaten naiz, bertan indar gitxiago egin behar baitut.
Zornotzako (Amorebieta Etxano) Zakarontzien argazkiak:

Igorreko zakarontzien argazkiak:
Argazki hauetan ikusi ahal denez zakarontzi hauek pedal bat daukate, egun euritsuetan (eta beste momentu askotan ere) sano lagun dezakeena.

Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:

Zabaldu
Bildu
Twitter