2008-09-06
Japoneko bidaaren beste egun bat Nikkon (日本) pasatu genuen. Abuztuaren 9an joan ginen, hau da, Japonera heldu eta hirugarren egunean.
Aurreko egunean Uenoko tren geltokian Shinkasenerako billeteak erosi genituen.
1200 urte baino gehiago pasatu dira, Shodo Shonin sazerdote budistak, Nantai mendira bidean Daiya mendia gurutzatu zuela, eta bertan lehen Nikkoko lehen tenplua eraiki zuela.
Kondairak dionez, Shodo Shonin-ek Daiya ibaia bi suge erraldoien ganean gurutzatu zuen. Mendeak pasata, 1636ean zubi gorri bat eraiki zen bertan, bai Shogun-a, bai mezulari inperialak pasa zitezen.

1636ean eraikitako zubia, beranduago uholde batek desegin zuen. Orain ikusten duguna 1907an eraikia izan zen.
Nikkon ikusi daitezkeen monuemntu eta santuarioen artean Tosho-gu santuarioa dago. Tokuwana Iemitsu-k bere aititerentzat (Tosuwana Ieyasu) eraiki zuen.

Argazki honetan ikus dezakegu Tokuwana Ieyasu-ren irudia (Iemitsu-ren aitona).

Pagoda hau Tosho-gu-ren sarreran dago. 1650ean Daimo batek (jauntxo feudal batek) eman zuen. Japonen ikusi ditugun beste hainbat tenpluen moduan, hau ere, berregin egin behar izan zen. Sute batek deshegin eta 1818an berregin zen..

Argazki honetan jakinduriaren hiru tximinoak ikusi daitezke. Erliebe hau Toho-gu tenpluan dagoen ukuilu sakratua apaintzen du.
Orain agertuko diren argazkiak Tayuin-byo santuariokoak dira. Santuario hau Tokuwana Iermitsu (1603-1651) berarenak dira. Gizon hau Japoneko 3. shogun-a izan zen, Tokuwana Ieyasuren iloba.
Ikusiko duzuenez euria botalean egin zigun.... baina, justu apur bat arinago euritako garden batzuk erosi genituenez... ba gu lehor.. jejeje.




Beno, eta azkenik egun haretan bazkaldu genuenaren parte bat (hau batentzako menua zen, bestearena ez genuen atera...)
mmmm ... ez zitzaidan gustatu.... zer egingo diogu ba....

Gehiago:
Non dago Nikko.
- Nikko Wikipedian (Gazteleraz): Azalpen ugari, argazkiak...
- Nikko Wikipedian (Inglesez): Azalpen eta argazki gehiago...
(ia norbait euskeraz azaltzen ausartzen den...)
Eskolara buelta....
Irakasleok orain dela aste bat ikusi genituen gelak lehenengoz kurtso honetan... beno, zuzendaritza taldekoak arinago hurbiltzen dira eskolatara dena prestatzen hasteko, abuztu amaieran badaude eskolan lan egiteko prest.
Pasa den aste hau gelak atontzen (altzariak kokatu, materiala bilatu eta jarri, batzuetan garbitu...) ordutegiak prestatzen, gelak banatzen, programatzen,... pasatu dugu... eta prest egon, zein ez egon astelehenean badatoz gure ikasleak... (beno eskola batzuetan arinago hasi dira, eta beste zenbaitetan egun batzuk gehiago dituzte... baina diferentzia ez da oso handia).
Nik aurten 5 urteko 21 ume izango ditut. Nolakoak izango ote dira?... Ez ditut oraindik ezagutzen.
Lehen egunerako dena prest dugula uste dugu (paralela berriak eta nik), baina ziur naiz astelehenean zerbait faltako dela...
mmmm? zer izango ote da?... Beno, hobe ez orain ez arduratzea... laster ikusiko baitugu...
Urduri nago... egia da...uuuufffff.....

Zabaldu
Bildu
Twitter