2008-09-30
Zornotzan zakarrontzi berriak jartzen ari dira. Zakarontzia lur azpian gordeta dago eta kalean ontzi finko eta txikiagoak ikusten ditugu.
Niri behintzat besteak baino gehiago gustatzen zaizkit.
Baina... arazotxo pare bat ikusten diet.
Alde batetik, zakarontzi hauen tapa eskuarekin ireki behar da... esku batekin irekita mantentzen duzun bitartean bestearekin zakarra ontzira bota...
Ez du ematen zailtasun handirik daukanik... euria baldin ez bada behintzat...
Eta zer egin euria darionean eta euritakoa daramazunean... ba...
- Txubakeroarekin joan...
- Beste kontenedore batetara bota...
- Busti....
Beste alde batetik daukaten "zuloa" nahiko txikia da. Batez ere zakarontzi horietan ( plastikoa, latak eta abar) non, behintzat nik, zakarpoltsa handiena botatzen dudan.
Egunero bultza eta bultza ibili behar naiz zakarra bere lekuan sartzeko... eta azkenean, hasarre, beste kontenedore handi hoietara joaten naiz, bertan indar gitxiago egin behar baitut.
Zornotzako (Amorebieta Etxano) Zakarontzien argazkiak:

Igorreko zakarontzien argazkiak:
Argazki hauetan ikusi ahal denez zakarontzi hauek pedal bat daukate, egun euritsuetan (eta beste momentu askotan ere) sano lagun dezakeena.

2008-09-24
Honi ezin zaizkio pegatinak lekuz aldatu... eta EGINA...
(nik azkenean nirearekin hori egiten nuen
)Bideoarentzako oharra: Kuboaren etabilera lehenengo minutua pasata ikusten da... lehenengo minutoa kutxa irekitzen ematen baitu.
Microsiervos-en ikusia.
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• Atzo gauean nire "soloko" tomate bat afaldu genuen, beste gauza batzuen artean... noski. Ukabil baten tamainakoa eta nahiko gorria...
Beno, nire "soloa"... soloa deitzea asko da... jejeje..... baina... beno....
Hemen argazki batzuk:


(oraindik ez daude lorerik)


(lehenengo loreak)



(lehengo fruitu txikiak)


2008ko irailaren 22a
(tomate bart gorritu daaaaa!!!)





Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-09-22
Kotxerik gabeko astearen barruan egon den jarduera bat izan da. Paseoan gindoazela ikusi dugu, eta bertan gelditu gara lehen bi kategoriak ikusten (3-4 urtekoak eta 5-6-7koak)





2008-09-19
Fruta pintxo hauek egitea nahiko erraza da...
Osagaiak:
- marrubiak
- kiwi berdeak
- kiwi horiak (Gold)
- nektarina
- meloia
- gereziak
- gozagarri edo edulkoratzaile likidoa
- pintxoetarako makiltxoak

Nola egiten da?
(beno... uste dut imajinatzen duzuela... baina badaezpada)
1. Garbitu marrubi eta gereziak. Zuritu kiwiak eta nektarina.
2. Erdibitu gerezi eta marrubiak. Gereziei, kontu handiz, erdiko hezurra kendu.
3. Beste frutak laukitxoetan moztu. Ahal bada ez nahastu frutak.
4. Fruta zatitxo guztiei gozagarri tanta batzuk bota.
5. Eta orain pintxoak "montatzera"....
- Marrubi erdia.
- Meloi laukitxoa.
- Kiwi berde laukitxoa.
- Nektarina laukitxoa.
- Gerezi erdia.
- Kiwi hori laukitxoa.
- Gerezi erdia.
- Nektarina laukitxoa.
- Kiwi berde laukitxoa.
- Meloi laukitxoa.
- Marrubi erdia.
6. Orain hozgailuan denbora apur bat... eta jateraaaaaa
Erraza, ezta?...
aaaiiii... beno, ez dago esan beharrik frutak aldatu daitezkeela eta beste "montaje" bat egin daitekeela...
Ba, ea... prestatzera... eta gero komentatu zer iruditu zaizuen.....
Hemen nire besoa....
Domekan estropoz egin eta jausi egin nintzen... eskua lurrean jarri...eta labandu egin nintzen...
Beno, azkenean ukondoan zaintiritua egin nuen...eta hemen nau, besoan igeltxo zelula bat jarrita eta internet-en gora eta behera, hori bai... esku bakar batez... (eskerrak eskuna sano daukadala)....
"En fin".. kurtsoa hasi barri eta ni etxean.... asper-asper eginda...

Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-09-07
Beno...
Pasa den ikasturtean, 2 urteko umeekin, baten baino gehiagotan pentsatu nuen honelako bideo bat interesgarria izango zela...

Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-09-06
Japoneko bidaaren beste egun bat Nikkon (日本) pasatu genuen. Abuztuaren 9an joan ginen, hau da, Japonera heldu eta hirugarren egunean.
Aurreko egunean Uenoko tren geltokian Shinkasenerako billeteak erosi genituen.
1200 urte baino gehiago pasatu dira, Shodo Shonin sazerdote budistak, Nantai mendira bidean Daiya mendia gurutzatu zuela, eta bertan lehen Nikkoko lehen tenplua eraiki zuela.
Kondairak dionez, Shodo Shonin-ek Daiya ibaia bi suge erraldoien ganean gurutzatu zuen. Mendeak pasata, 1636ean zubi gorri bat eraiki zen bertan, bai Shogun-a, bai mezulari inperialak pasa zitezen.

1636ean eraikitako zubia, beranduago uholde batek desegin zuen. Orain ikusten duguna 1907an eraikia izan zen.
Nikkon ikusi daitezkeen monuemntu eta santuarioen artean Tosho-gu santuarioa dago. Tokuwana Iemitsu-k bere aititerentzat (Tosuwana Ieyasu) eraiki zuen.

Argazki honetan ikus dezakegu Tokuwana Ieyasu-ren irudia (Iemitsu-ren aitona).

Pagoda hau Tosho-gu-ren sarreran dago. 1650ean Daimo batek (jauntxo feudal batek) eman zuen. Japonen ikusi ditugun beste hainbat tenpluen moduan, hau ere, berregin egin behar izan zen. Sute batek deshegin eta 1818an berregin zen..

Argazki honetan jakinduriaren hiru tximinoak ikusi daitezke. Erliebe hau Toho-gu tenpluan dagoen ukuilu sakratua apaintzen du.
Orain agertuko diren argazkiak Tayuin-byo santuariokoak dira. Santuario hau Tokuwana Iermitsu (1603-1651) berarenak dira. Gizon hau Japoneko 3. shogun-a izan zen, Tokuwana Ieyasuren iloba.
Ikusiko duzuenez euria botalean egin zigun.... baina, justu apur bat arinago euritako garden batzuk erosi genituenez... ba gu lehor.. jejeje.




Beno, eta azkenik egun haretan bazkaldu genuenaren parte bat (hau batentzako menua zen, bestearena ez genuen atera...)
mmmm ... ez zitzaidan gustatu.... zer egingo diogu ba....

Gehiago:
Non dago Nikko.
- Nikko Wikipedian (Gazteleraz): Azalpen ugari, argazkiak...
- Nikko Wikipedian (Inglesez): Azalpen eta argazki gehiago...
(ia norbait euskeraz azaltzen ausartzen den...)
Eskolara buelta....
Irakasleok orain dela aste bat ikusi genituen gelak lehenengoz kurtso honetan... beno, zuzendaritza taldekoak arinago hurbiltzen dira eskolatara dena prestatzen hasteko, abuztu amaieran badaude eskolan lan egiteko prest.
Pasa den aste hau gelak atontzen (altzariak kokatu, materiala bilatu eta jarri, batzuetan garbitu...) ordutegiak prestatzen, gelak banatzen, programatzen,... pasatu dugu... eta prest egon, zein ez egon astelehenean badatoz gure ikasleak... (beno eskola batzuetan arinago hasi dira, eta beste zenbaitetan egun batzuk gehiago dituzte... baina diferentzia ez da oso handia).
Nik aurten 5 urteko 21 ume izango ditut. Nolakoak izango ote dira?... Ez ditut oraindik ezagutzen.
Lehen egunerako dena prest dugula uste dugu (paralela berriak eta nik), baina ziur naiz astelehenean zerbait faltako dela...
mmmm? zer izango ote da?... Beno, hobe ez orain ez arduratzea... laster ikusiko baitugu...
Urduri nago... egia da...uuuufffff.....


