2008-06-22
Zer esan nahi dute seinu hauek? / ¿Qué quieren decir estos signos?
Seinu hauek zer esan nahi duten jakin nahiko nuke.
Egia esan ez dakit zein hizkuntzatakoak diren... egina japoniera, agian txinera... agian asmatuak (zergatik ez)
Nire etxean ditudan ontzi batzuetan agertzen dira... eta egunero galdetzen diot nire buruari ... zer jarriko ote du hor?...
Ia nork esan dezakeen....
1.
2.
3.
2.
3.
Etxeko landareak
Gure etxean ditugun landareak aurkezten dizkizuet.
Hau "Bitxo" da, pachira aquatica bat ei da, ... baina arraroa izan arren, ez du onartzen lurra busti-bustita izatea. Inguru umela behar du, baina ureztatu baino lehen lurra zikua dagoela ziurtatu behar duzu.
"Bitxo" gurera, ia gurekin batera heldu zen, beraz bizpahiru urte daroaz etxean. Negu honetan, ordea, hilda zegoela pentsatu nuen,... zeren horrela geratu zen
(08/01/26)Argazki hauek urtarrilean aterata daude. Orain arte ez zen horrela inoiz gelditu, beti mantentzen zuen hosto berdere bat, horregatik hiltzat jo nuen... hala ere ez nuen bota. Ezin nuen ahaztu, beraz ureztatzen jarraitu nuen, ur basu bat jarri nion lur gainean inguruko umeltasuna mantentzeko asmoz... eta.... ez dakit zer izan zen baina
(08/06/18) Azken argazki hauek udaberrikoak dira, eta ikusten duzuenez hosto barriak atera zaizkio.... iiiuuuupiiiiiiiii!!!!!!!
Beste landare honek (ez dut izena gogoratzen...), ordea, ez du zorte bera izan. Urtarrila aldera erosi nuen larrosa landare batekin batera. Landare hau etxe barruan, telebista ondoan jarri nuen, baina... en fin, denbora gitxian lehortzen hasi zen... eta kanpora atera nuen. Hala ere, bigarren argazkian ikusi ahal denez ez du hobera egin, txarrera esango nuke nik...
(08/01/26)
(08/06/18) Orain koloretako lorontzitik atera dut, bertan ur pilo zegoela konturatu naizelako. Nire uztez landare gaixoa itotzen ari izan da... ia orain suspertzen den.
Orain ikusten ditugunak aloe vera-k dira. Hauek ere txiki-txikiak heldu ziren gurera, eta apurka-apurka hasi egin dira. Baina, beno, urtarriletik hona ez dute aldaketa handirik izan... beno, baten batek seme-alabatxoren bat izan dute.
(08/01/26)
(08/06/18) Orain larrosa landarea... honek ere txarrera egin du... baina ez dakit zergatik...
(08/01/26)Beno, txarrera ez dakit... behintzat lore guztiak galdu ditu... ia berriak hazten zaizkion...
(08/06/18)Orain Limoi zuhaitza aurketen dizuet...
Honek ere bere istoriatxoa du. Nire aita limoi zukua ateratzen zegoela, limoien pepitak lorontzi batetan sartu zituen (beste landare bat zegoen bertan....). Probatzeko bakarrik egin zuen, baina handik denbora batetara landare nimiño bat agertu zen... eta pixka bat hasi zenean beste lorontzi batetan ipini zuen... egia esan ez genuen uste asko iraungo zuenik...
Pasa den urtean etxe barrira ekartzeko esan zidan aitak, eta hemen dago gure limoi zuhaitza, gero eta handiagoa... Momentuz negu bat egin du nere balkoian eta bizi-iraun du... lehen proba pasatu du... orain lorontzi handiago bat bilatu beharko diot, ia handiagoa egiten den...
(08/01/26)
(08/06/18)Orain datorren hau Jerte-ko gereziondo bat da. Nire mutiltxuaren gurasoak ekarri ziguten nire gurasoen etxe berrian jartzeko... baina momentuz gure balkoan dago...
Loreak ekarri zituen... eta denboraldi baten lore politekin egon zen, baina loreak galdu eta gereziak ez dira agertu....
(08/06/18)Oraingo hau ekilore nano bat dela uste dut... Behintzat hori jartzen zuen Lidl-en erosi nuen hazi poltsatxoan...
Pasa den udaberrian ere landatu nuen, eta ernetzea ere lortu zuen. Baina bereataz ahaztu... eta noski... azkenean lehortu egin zen.
Ia aurten memoria hobea dudan...
Momentuz horrela dago:
(08/06/18)Hemendik aurrera daudenak gure etxeko berrienak dira.
Bouganvilla hauek pasa den martitzenean (asteartean) erosi nituen Gernika ondoan. 3 landare erosi nituen, bi nire mutilaren ahizparentzako eta beste bat etxerako. 7,50€ bitartean ordaindu nuen landare bakoitza... Gu txikienagaz geratu gara.
Gurearentzat, aste honetan lorontzi handiago bat erosi behar diogu... ia aurrera ateratzen den eta polit polita jartzen den.
(08/06/18)
(08/06/18)Lore saltzaileak azaldu zidanez, landare honek ur nahiko eta eguzki asko behar ditu. Eta uda aldean ongarria jarri behar zaio astean behin gutxienez.
Hurrengoak beste balkoi batetan ditut. Bertan giroa askoz txarragoa izaten da, euri, haize eta hotz gehiagorekin. Beraz, landare gogorrak aukeratu nahi izan ditut. Horregatik zuhaizka desberdinak erosi nituen.
Momentuz gitxi dira, baina, apurka-apurka, kumuak birlandatuaz, gehiago lortu nahi ditut...

(08/06/18)Eta azkenik....
Gure ortue....
Pasa den igandean plazan tomate landare batzuk erosi nituen (6 landare), eta pasa den martitzenean lorontzi hauetan landatu nituen. Momentuz ez dira zikatu... ia tomateren bat jaten dugu...
(08/06/18)Beno, hauek dira nire landare guztriak...
Hurrengo batean beraien garapena ikusteko argazki gehiago sartuko ditut...
Ia denak mantentzen ditudan..... jejeje
2008-06-20
Azken eguna
Gaur nire umetxuen azken klase eguna izango da (behintza irailararte)Eta datorren kurtsoan ez ditut eskolan ikusiko (seguruenik, ni bertan ez naizelako egongo).... seguraski batenbat kaletik ikusiko dut... baina, oso txikitxoak direnez, ez dira oroituko...
snif, snif...

Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-06-05
Martitzatik iluntzean....
Ez da lurreko basamortu bat, ez...
Martitz planetatik ikusten den iluntzea baizik...
Spirit-ek atera du argazkia...
Hala ere... amets egiteko irudi aproposa izan daiteke...
Bertan giza kolonia bat egongo balitz, hau izango zen ikusiko luketen iluntzea...
Demagun han gaudela.... urrutira begira...
Gaurko eguna bukatu da. Gure lan-orduak egunarekin batera itzaltzen dira. Eta han, urrunean gure sorterria dago... Ez gaude inongo planeta, zein galaxia arrotz bat bilatzen, gure sorlekua baizik.
Agian, ondoan daukagu ikusten ari garena azaltzen digun mapatxo horietako bat, eta bertan, Spirt-en beste argazki honetan bezala, gure jaioterria non dagoen adierazi zezaketen....
Honek bai ematen digual zein txikiak garenaren ideia....
Nola heldu naiz hona:
- Meneame
- Alt1040
- MarsExploration
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-06-04
2008-06-03
Internet- en erdialdea aurkitu da...
Bai, bai... justu-justu erdia aurkitu da...
Eta, non dago?....
ba hementxe
exactcenteroftheinternet.com
(Microsiervos-en ikusia)


