2008-05-23
Magdalenak VS Issabella
Errezeta
Ai, ai, ai...
Magdalena errezeta bat pasatu didate, eta, noski, egiten saiatu naiz. Zelan ez?
5 aldiz saiatu gainera.... Baia bost aldietan ...KK.
Batzuk ez ziren igo goi-aldea arinegi gogortu zitzaielako. Beste batzuk, arinegi zabaldu nuelako laba.... azken hauek igo bai, baina azkenean ssikatu eta erre egin zaizkit... imajinatzen duzue zergatik, ezta?... ba bai, laban ahaztu ditudalako 5 minutu gehiago...
Beraz, nire saiakerak ahaztu eta errezeta ematea erabaki dut.
Hemen doa:
(Oharra: hau errezeta "ofiziala" da)
Osagaiak:

| 3 arrautza |
| Azukrea (arrautzen pisua beste) |
| Gurina (arrautzen pisua beste) |
| Irina (arrautzen pisua beste) |
| Legami sobre bat |
Egiteko era:
1. Banatu gorringo eta zuringoa.
2. Jarri laba berotzen 150ºC tara (gutxi gora behera)
3. Nahastu gorringo eta azukrea.
4. Gorringo eta azukre nahasteari gehitu gurin bigundua eta landu.
5. Egindako nahasketari irina eta legami hautsa jarri. Apurka-apurka egin.
6. Orea oso ondo nahastu eta landu.
7. Zuringoak "a punto de nieve" jarri.
8. Apurka-apurka aurreko orearekin nahastu.
9. Labako azpilean paperezko moldeak kokatu.
10. Molde bakoitzean ore apur bat jarri (moldearen erdia baino apur bat gutxiago)
11. Laban sartu 15 minutu edo...
Hurrengo orrian azalpen eta argazki gehiago.....
--> Pausuz-pausu iruditan.
--> Ohar, anekdota eta azalpenak.
2008-05-09
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 