2008-03-28

Nor da hau? Ezaguna?

Beno, aurrekoan Dotakon... eta oraingoan:




Egia da... ez dago euskeraz. Setitzen dut baina ez dut lortu euskerazko bertsioa.Innocent

Behintzat nik horrela ezagutu nuen; Arale euskalduna... jejeje...

Beno, uste dut hau  bere "ama hizkuntza" dela, japoniera.. edo Youtube-n jarri duenak behintzet horixe esaten du.

Hori bai, letra transkribatzea ezinezkoa izango zait, nik, behintzet oraindik, ez baitakit japonierarik...

Ba al daki baten batek letra? (euskeraz ahal dela...Tongue out )

Baten batek lortzen badit euskerazko bertsioa, edo, behintzat letra... asko eskertuko nioke...Wink


2008-03-25

Nork gogoratzen du? "Dota, dota,..."

Nork gogratzen du?
Bai, bai .... Hirurogeitahamapikuan jaioak ziur gogoratzen duzuela...
 
wpclipart

"Dota, dota, dododubidu
dododubi, dododubi, Dotakon.
Mutiko txiki eta gazte
denak lez bihurri xamarra
adiskideekin jolase(a)n ibiltzen da
eta Ruku txakurra beti du ondoan
Gaizkileak kontuz horra hor Dotakon
hamar gizon baino indartsuago
eta tximistak baino bizkorrago
Dododubi, dododubi Dotakon
beti liskarretan sartuta, Dotakon.
Dota, dota, dododubidu
dododubi, dododdubi
Dotakon."




Ez dakit guztiz ondo "transkribatu" dudan... baten batek zerbait txarto dagoela ikusten (entzuten) badu... ba badaki zer daukan, erantzunetan mezua utzi.


ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 20:15:29 . 88 Hitzak . Bitxikeriak interneten . Erantzun

2008-03-17

Gogoratzen al ditu baten batek? - oroitzapenak-
Zenbat oroitzapen!

3 liburu hauekaz eta irakasleen lanarekin ikasi nuen irakurtzen (eta idazten suposatzen dut)....
--- oharra:---- 3 liburu hauekin batera 3 idazketa kuaderno zetozten, baina horrek ez ditut gorde-----


                                     
      
Pasa den udazkenean gabonetarako gurasoen baserria bota egin  behar zutela abisatu ziguten (aurretik bagenekien bota behar zutela, baina ez genekien noiz).  Momentu horretan bertako gauza guztiak batu, errebisatu, balio ez zuena bota, paketeak egin, non gorde bilatu... eta abar luze bat egiten hasi ginen...
Kamarotean banuen nik txoko txiki bat nere gauzez eta liburuz betea eta bertan aurkitu nituen 3 ale hauek.
Beti erabili izan diren "irakurketa kartillak".

Gogoratzen al ditu baten batek?
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 15:44:14 . 126 Hitzak . issabella gogoetak . Erantzun