2008-02-27
Gelan badaukagu umetxo bat gelan txikitxoa eta oso argala dena. (2 urteko gela batean naiz andereño)
Zerbait egiteko esaten zenionean negarrez hasten zen ez zuelako egin nahi.
Adibidez, margotzeko esaten zenion eta berak ezetz...
"- Beno, ez duzu inoiz margotzen, beraz saiatu beharko zara, ala, jesarri hemen, hartu orria eta margoa eta margotu... "...
Eta orduan hasten ziren negarrak eta protestak.... Hau edozein proposamenen aurrean gertatzen zen:
"hartu plastilina", "jolastu kotxeekin"... berdin zen...
Baina, hori bai, azkenean gustura aritzen zen. Mañak egiteak ez zuela funtzionatzen ikusten zuenean... edo... lasaitu eta jolasten, margotzen... hasten zen...
Fruta edo galleta jaterako orduan, berdin... baina mañak pasatu ostean... ba gustura jaten zuen...
Gauza da, gurasoak arduratuta dabiltzala ez duelako etxean askorik jaten, eta eskolako jantokiarekin probatuko zutela pentsatu zuten. Guzti hau medikuari eta niri kontsultatu ondoren.
Astelehenean gelditu zen lehenengoz... nik, behintzat, protestak, negarrak, mañak... eta denetarik itxaroten nituen...
Baina... oooo,... sorpresa...
Ez zen horrelakorik egon.
Poz - pozik joan zen jantokira, gero siesta bota zuen gelako beste lagunekin batera, eta arratsaldean lasai eta pozik joan zen etxera...
Are gehiago, gelan bertan egiten diren ekintzetan parte hartzen du orain, bere kabuz jolasten hasi da, bai gelan eta baita ere patioan...
Momentuz hiru egun hauetan horrela jarraitu du, orain asteburu ostean zer gertatzen den ikusi beharko dugu...
Ia horrela jarraitzen duen...
2008-02-15
Jolas berria aurkitu dut sarean, sinplea baina entretenigarria.
orrian kuxkuxeatzen nengoela aurkitu dut. "Shift" deitzen da, eta beraiek esaten dutenez maila anitzeko plataformadun joku bat da.... Ouuuffffffff...kchkktxx....
... ("juego de plataformas multinivel" esan gurean nabil... )Jolas honetara jolasteko tekla gutxi batzuk eta imajinazio apur bat behar dira...
Nola jolastu:
Lehenengo egin klik hemen. Nahi baduzu, lehenengo pasa zaitez microsiervosen azalpenetatik.
Gero pantailan hau agertuko zaizu:
Argi dago, ezta?... behean dagoen PLAY-n klik egin.Ondoren
... SHIFT-en gainean klik egin...
Irakurri... garrantzitsua da.. eta ondoren gizontxoa mugitu geziak erabiliaz...
Aterarte joan behar zara.... (lehenengotan ez badabil, jarri sagua gainean eta egin klik bat, gero eman geziei)....Eta atea gurutzatzen duzunean.. hurrengo eszenatokian agertuko zara....

Lehenengo 4 eszenatokitan zelan mugitu eta salto egin azalduko dizute... (irakurri eta saiatu).... beno eta SHIFT tekla zerbait berezirako erabiltzen ere...

Ondoren jolasa hasiko da... ikasi duzunaz eta zure adimenaz eszenatokitik eszenatokira pasatzen joan beharko zara...
Ia norarte heltzen zaren?
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-02-14

Osagaiak:
- Koloretako letxugak (nik garbi datorren poltsa horietako bat erabiltzen dut... lan gutxiago, jejeje
) - 2 edo 3 tomate (Raf hobeto noski...)
- Piquillo piper gorri eta berde pote bat (politagoa kolore desberdinak badituzte, baina ez da beharrezkoa)
- Perretxiko eskukada bat
- Bakailo xerra bat (gatz gabea bada, hobeto...)
- Berakatzak
- Oliba olioa
- Gatza
- Ozpina
Nola egin:
- Bakailoa prestatu, hau da, gazia bada, gatza kendu eta ondoren olioa epel jarri dugun lapiko txiki batetan sartu, eta sutan mantendu eginda egon arte. Olioak ez du irekin behar. Batzuek urarekin egozten dute Bakailoa, baina nire ustez olioarekin gozoago gelditzen da.
- Bakailoa epeltzen izten duzun bitartean perretxikoak tiratan zatitu eta berakatza, gatza eta olio apur batekin zartagin batetan ondo egin.
- Perretxikoekin egindako gauza bera piperrekin egin, baina bakoitza alde bere aldetik, nahastu gabe.
- Tomateak garbitu eta xerra finetan zatitu, politagoak gelditzen dira borobilak badira.
- Letxuga garbi baldin ez badago, ... garbitu, noski....
- Orain elementu guztiak prest ditugu bakoitza bere ontzian... bera, denak batera jarri behar ditugu.
- Baina hasi baino lehen bai tomatea eta bai letxugari (bakoitza bere aldetik oraindik) gatza, ozpina eta olioa jarri.
- Plater handi batean lehengo letxuga jarri (gogoratu, honezkero gatza, ozpina eta olioa izan behar dituela), ondoren tomate zerrak, gainean piperrak. Piperren ostean perretxikoak eta azkenik, zatitxoetan bakailoa...
Gustokoa baldin baduzue errezeta... badakizue "erantzunak" erabili eta komentarioak egin...
(Gazteleraz hurrengo orrialdean)
2008-02-10

Agian, aurrerago argazki hobeak lortuko ditut....
Zerbait komentatu nahi baduzu erabili "Erantzun" aukera.
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2008-02-07
- yellowtail: Marra bat egin arratoia eta arratoiaren ezkerreko botoia erabiliz eta ikusi nola errepikatzen den. Proba ezazu marra laburrak egiten, biribilak, luzeak....
- stripe: Lehengo sistema berdina erabiliaz, arratoiarekin marrak edo puntuak egin, honek errepikatu egingo dira eta argiaren intentzitatea aldatuaz efektu politak agertuko dira.
- Obzok: Arratoia erabiliaz extralurtar hau alde batetik bestera mugitu eta deformatu dezakegu.
- Dendron: Hemen marra bat edo puntu bat egin eta zuhaitz baten adarrak izango balira bezala handitzen ikusiko duzu laukia guztiz bete arte.
- Floccus: Ariekin jolastea bezalaxe....
- Meshy: Erronboekin egindako kateak agertzen dira zuk arratoiarekin egindako bidetik... efektu polita da....
2008-02-04
Orain dela asko hasi nintzela laguneei komentatzen ez "berbidaltzeko" beste mila pertsonei bidalitasko korreoa, eta bidaltzekotan CCO edo BCC aukera erabili zezatela....
Baina ezinezkoa inor konbentzitzea....
Gero urteak egin ditut jaramon egin gabe, irakurri gabe, jarraian borratuta eta berbidali gabe.... Denboraren poderioz jendea bere kabuz kontratuko zela pentsatzen nuen.... baina ez da horrela izan, guztiz kontrakoa baizik... gero eta horrelako korreo gehiago jasoten ditut...
Arrazoi asko entzun ditut, eta bota ditut, horrelako korreoak ekiditzeko, edo behintzat CCO erabiltzeko... baina, niretzako benetan garrantzitsuena erosotasuna da, ez zait gustatzen "kulebroi" bat baino luzeagoak diren helbide zerrendak....
Beste alde batetik, horrelako zerrenda luzeak ikusten ditudanean gogoratzen dut, jende guzti horrek nire email helbidea ere izango duela... eta nik ez badut nahi horrelako zenbaitek nire helbidea izan dezaten?....
Beno, ez du ezertarako balio izango, orain arteko zaiakerak bezalaze, baina hemen doaz horrelako e-mailak zergatik ez bidali azaltzen dituzten zenbait artikulu ; seguruenik irakurri ere egingo ez direnak :´(
"Posta elektronikoa ganoraz erabili" Jabi Zabalak idatzia. Azkeneratz mezu kateei buruz hitz egiten du.
"Cadena de correo electrónico" (wikipedia gazteleraz)
"Reenvia este correo"
"Reenviar mensajes sin tomar precauciones causa graqves problemas a los usuarios de correo electronico"
"Soy un correo electrónico" Orain dela asko idatzitako artikulua (2003an), baina niretzako aurtengoa izango balitz bezala....
"Ayude a Anima Lawal; no reenvie esta carta" "Zeragtik?..... nik lagundu nahi dut...." pentsa dezakezu... ba beno, irakurri artikulu hau eta gero erabaki...
Zer da?
Lan asko ematen du erabiltzeak... buuuufff
Nik ez dakit.... oso zaila izango da... ziur....
Niri ez didate hori irakatsi...
Nire irakasleak horrela ez zidan azaldu...
Oso zaharra naiz... ez nago gauza berriak ikasteko.....
Zertarako.... ziur ez dela egia (aaaaa eta zuk bidaltzen dituzun RW guztiak bai... ezta? - hotmail desagertuko da, dirua emango dizute bidaltzden baduzu, zorte ona izateko bidali beste 10 pertsonari....)
...
Beno, bada ez bada nik hurrengo orrialdeetan bai hotmail-erabiltzen duzuenontzat, bai irakasle.net erabiltzen duzuenontzat azalpen batzuk emango ditut...
Gogoa duenak.... irakurri ditzake eta bere kabuz erabaki oso zailak diren edo ez......
Hotmail
Irakasle.net
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 