2008-01-22

Nire BookMark


Lanen bat egin behar dudanean, edo internet-etik "paseoan" nabilenean orri asko aurkitzen ditut, eta baten batzuk gerorako gorde nahi izaten ditut... Beraz, askotan BookMark edo Markadoreetan gortetzen dut.

Orain BookMark hori besteokin banatzea pentsatu dut, beno, behintzat zati bat.

Embarassed

Blog honetan aurkitzen da.

Orri honi buruz zerbait komentatu nahi baduzu, betikolez idatzi "erantzun" bat.



ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 20:42:29 . 58 Hitzak . Artilulu eta Itzulpenak . Erantzun

2008-01-13

Isiltasunaren arrazoiak

Isiltasunerako arrazoi asko eman daitezke, baina, nire ustez arrazoi nagusienetako bat zer kontatzea ez izatea da. Edo, agian, kontatzeko daukaguna interesgarria ez izatea. Nolanahi ere, berriz ere nire ustez, hobe da isilik egotea entzuten (kasu honetan irakurtzen) dagoen jendea aspertu baino lehen.

Kasu honetan, blog honen isiltasunean beste arrazoi tekniko batzuek ere hartu dute parte. Gabon aurreko jaizubi batetan Baqueirara eskiatzea joan ginen. Bertara, eskiez gain, gure portatila ere eraman genuen. Azkeneko egunean, etxeranzko bidea hartuta genuela beste gauza batzuen artean portatila lapurtu zigutela konturatu ginen. Lapurreta hoteleko gelatik gertatu zen beraz bertan galdetu genuen zer egin. Hoteleko zuzendaria nahiko gizon desatsegina suertatu zen, eta lagundu beharrean errua guri bota zigula sumatu genuen. Handik sano haserre irten ginen, baina lapurtutako ezer lortu barik, noski.

http://www.portaldevideojuegos.com/content/view/121/32/(portaldevideojuegos.com weborritik hartutako irudia)

Urte eskasa zeukan gure portatilak, baina gure bizitzaren parte handi bat han zegoen sartuta (argazki, dokumentu…). Blog honi deritzonez, bertan neuzkan kontatzeko nituen gauzen zirriborroak, irudiak, bookmark-ak… eta baita, erabiltzen dudan editatzeko programa (kompozer). Gainera neukan haserrearekin edozein gauza idatz nezakeen, beraz denbora pasatzen utzi dut.

Beno, kontatu dut gertatutakoa, orain kontatzeko eta erakusteko gauza berriak aurkitu beharko ditut…

Ez nuke nahiko amaitu, “desbentura” non gertatu zitzaigun zehatz azaldu gabe:

Vielha herrian dagoen “Husa Vielha hotel”-ean. Bi izarretako hotel txiki bat, ordurarte baten baino gehiagotan joandakora, baina orduntzetik aurrera, nire esku badago behintzat, berriro ikusiko ez duguna (Igar daitekeenez ez nuke inolaz ere gomendatuko)

Vielha mapa

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 20:06:16 . 243 Hitzak . Artilulu eta Itzulpenak . Erantzun