2007-11-18
Gure gizarte honetan gero eta zabor gahiago sortzen ditugu. Zabor hauek ohiko zabortegietara eramanezkero, laster ez dugu izango leku "garbirik" eta, aldi berean, gauza berriak egiteko materialak falta egingo zaizkigu (zuhaitzak, landareak, petroleoa...). Beraz zabor horiei "bizitza" berri bat ematea komeni zaigu, eta honetarako alde batetik guk bererabili ditzazkegun gauzak kontuan izan beharko ditugu (poltsak, orriak, poteak, jostailuak...), eta beste alde batetik, zabor bakoitza bere ontzira bota beharko dugu, geroago horretan dabiltzan entrepresak, berrerabiltzeko material bihur ditzaten.
Bigarren orrialdean kontenedore bakoitzean zer bota agertzen da. Ala ere gure inguruan dauden Garbiguneen arduradunek gure galderak erantzuten lagundu ahal digute.
Hirugarren orrian link erabilgarri batzuk aurkituko ditugu.
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2007-11-10
Urduñara eta Nerbioi ibaiaren hasierara irteera
Pasa den igande (2007-11-4) goizean Urduñara joan ginen. Bertan tortilla pintxo bat genuen “Belatz Gorri Tavern”-en. Taberna honetako tortilla pintxoak Ercilla hotelean egindako “Muestra de pintxos Bilbao-Bizkaia 2007" lehen saria irabazi zuen.
Ondoren, autoz Burgoserako bidea hartu genuen, Urduñako mendatea igo eta ezkerretara aparkaleku bat eta hezi bat ikusi genuenean han gelditu, kotxea bertan utzi eta oinez abiatu ginen hezi hartan hasten zen bidetik.
Geroago konturatu ginen posiblea zela bide hori kotxez egitea, aurrerago beste bi aparkaleku ikusi baikenituen.
Aipatutako aparkaleku horiek pasatu ondoren eskumatara otsategi bat ikusi genuen. Bertara, aitzinako artzainek otsoak erakartzen zituzten bertan hil zitezen. Guk ateratako argazkietan artzain baten harrizko irudia, eta beste alde batetik otsategiaren zuloa ikusi daitezke.
Aurrerago Nerbioi ibaiaren hasiera ikusten den behatokia dago. Oso bista ederrak ikusi ei dira bertatik, baina guk, behe-lainoa zela eta, dena zuria ikusi genuen.
Basoan barrena ibili ginen ondoren, markatutako bideak jarraituz noski... eta gure osteratxoan kobazulo sakon eta ilun bat ikusi genuen kanpotik.(ez dago arriskurik ondo seinalatuta baitago.
Bidea erraza eta polita da, nekatu gabe egiteko modukoa. Hori bai, behe-laino gabeko egun bat aukeratzea komenigarria da, bestela gutxi ikus dezakezu eta.
Hemen irteera hau egiteko beste web-orri batzuk:
Belatz Gorri Tavern-en helbidea
Belatz Gorri Tavern-era heltzeko mapa
Belatz Gorri Tavern- ek irabazitako sariaren inguruko albisteak:
Urduña eta inguruko mapa ilustratua
Guk egindako ibilbidearen beste azalpen bat
Otsategi (lobera) bat zer den (Wikipedia)
2007-11-07
Jogurt bizkotxoa kaloria gutxiagorekin
Limoi eta jogurta duen bizkotxo honen bi bertsioak emango ditut, normala eta kaloria gutxiagorekin egin dudana (kontuz,oraindik loditzen du, gutxiago, baina ez dugu larregikeriarik egin behar)
Gazteleraz irakurri nahi baduzu 2. orrialdera jo.
(Sí quieres la receta en castellano ve a la página 2)
Jogurt potea neurtzeko gailu bezala erabiliko dugu, beraz olio pote bat esatean, jogurt potea olioz beteta esan nahi da
Osagaiak:
| Kaloria gutxiagokoa | Normala |
| - Limoizko jogurt normala | - Limoizko jogurt normala |
| - 3 arrautza | - 3 arrautza |
| - azukre pote erdi bat - 5 kloilarakadatxo edulkorante likidoa | - 3 pote azukre |
| - 4 pote irina (hobe integrala bada) | - 4 pote irina |
| - Olio pote erdia | - Olio pote bat |
| - limoi baten azala birrinduta | - limoi baten azala birrinduta |
| - limoi zuku apur bat | - limoi zuku apur bat |
| - gatz pitin bat | - gatz pitin bat |
| - legamia | - legamia |
Pausuz- pausu
- Jogurta, arrautza gorringoak, azukrea (eta edulkorantea) ondo nahastu.
- Arrautza zuringoak, gatz pitin batekin eta limoi zukuarekin gogor eragin, gogortu arte.
- Apurka-apurka nahastu prestatutako biak.
- Irina eta legamia nahastu, eta limoi azala eta olioarekin batera aurrekora gaineratu eta ondo nahastu, dena masa homogeneo bat bihurtu arte.
- Nahasketa hau hozkailuan ordu batez mantendu.
- Moldea prestatu azpialdean paper begetala jarriaz edo gurinaz igurtziaz.
- Labean egosi 180ºtan. Gutxi gora behera 35 minutu.
- Atera baino lehen begiratu ia ondo egosita dagoen, horretarako ziztatu barrurarte bizkotxoa orratz luze batekin. Orratza garbi irteten bada prest dago, baina zikin irteten bada denbora gehiago beharko du.

