2007-10-28

Gometsekin egindakoak
Gure eskolan, 2 urteko geletako koroan oso apainduta egiten dira... gehiegi esango nuke nik... baina benoSealed
Apainketa hauek egiteko gometsak erabiltzen ditugu.

Gometsekin egiten ditugun irudi batzuk (denak hurrengo 2. orrian)

ardia gometsak    barraskilo gometsak

Orrialdeak: 1 2

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 22:10:00 . 86 Hitzak . Eskolakoak . Erantzun

2007-10-26


Monasterio de Piedra-n egindako argazkiekin egindako muntaia. Bertan argazki gehiago ikus ditzakegu, eta ikusi dezakezuenez ikusteko moduko lekua da...

Jarraitu link hau.


ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 21:57:25 . 22 Hitzak . Irteerak . Erantzun

Asteburua kanpoan

Asteburu luze hau Alfaro-ra joan gara. Eta herri honetatik hasita hainbat leku ikusi ditugu.

Ostiral goizean etxetik irten eta lehengo Villamediana-ra joan ginen lagun batzuen etxean bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, eta lagun hauek gidari genituela Arnedillo aldera joan ginen bertako ur berodun putzuak ikustera.

Putzuez aparte, herri azpitik zihoan tunel luze bat igaro genuen, oso ikusgarria. Egia esan inguru guztia zen nahiko ikusgarria argazkietan ikusten den bezalaxe:




Ondoren dinosauruen lorratz fosilizatuak ikustera joan ginen. Hainbat zeuden inguruan, eta argazkietan agertzen direnak aukeratu genituen. Ikusten denez, lorratzez gain dinosauruen irudi ikusgarri batzuk ere sakabanatu dituzte inguruan zehar. Umeekin bisitaldia egiteko aproposa izan daiteke.





Eguna Alfaro-n bukatu genuen, lasai-lasai etxean

Hurrengo goizean, 11:45etan “Monasterio de Piedra” (bertan dagoen parkea) ikustera irten ginen. Bi ordu eskas autoan egin ondoren bertara heldu ginen eta itzelezko kola zegoenez, bazkatzea erabaki genuen. Bazkaldu ondoren sarrerak lortu eta barrura..... Ikusgarria..... (ez daukat beste hitzik)

Hemen argazki batzuk:





Sarrerak gutxi gora behera 12€ balio zituen, eta parkeaz gain, bertan dauden ikuskizun batzuk (guk hegazti harrapariak ikusi genituen hegan) eta monasterioa bera, ikusteko aukera ematen dizu. Hori bai, guztia egiteko gu baino lehenago heldu behar zara ingurura... parkeak bakarrik gutxienez 2 ordu behar ditu, ikuskizuna aparte utziaz.)

Gomendagarria da mendiko bota edo zapata erosoak eramatea, lurrezko bideetatik, eskailera malkartsuetatik, lokatzez betetako lekuetatik... pasatu beharko baitzarete (bueno, ni takoidun bota batzuk eraman nituen, erosoak hori bai, eta ez nuen izan arazo handirik... baina badaezpada).


PD: Erantzunen bat pozez hartuko nuke, askorik ez bada ere....


ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . issabella . 19:06:49 . 246 Hitzak . Irteerak . Erantzun