2007-02-17
Gaur goizean makillaje ikastarotxo bat jasotzera joan gara lagun bat eta biok. Bakoitzak ordu bat. Beraz bi ordu, bat jasotaen eta bestea ikusle bezala...
Ez naiz neure burua "konpontzen" oso jaioa... baina... apurka apurka ikasi behar dela uste dut (
OJO!..neska zein mutil...)
.. begira bestela esteka honen ostean dagoen bideoa (irudian klik)
Beno... ba hori... honenbeste ezin dugu egin.. baina hobetotxo ibilteko aukera izango dugu...
Hemen gure apuntiek (hori ere hartu dugu ta,,,
)
-
Flash anpollatxu bet eman. Hantza, gero datorren guztiak gehau iraun dezan da...
-
"Korrektore bigun" bat (corrector fluido) emango dugu. Aurpegi osoan eman behar da, kolpetxo txikiak erabilita, igurtzi barik (hau beste guztia emateko erebalio du). Saman edo lepoan, ordea, goitik behera igutzi behar da emandako produktuak apurka apurka bateratuz eta lausotuz joan daitezen gorputz alde horretan. Produktu honi, hainbaten entzun dut, "iluminador" edo, ere deitzen diotela...
-
Ondoren beste korrektore mota bat eman behar da, espezifikoagoa dena. Honelakoak mota askotakoak daudela uste dut, zuzenu
-
korrektore berdea zain txikitxuentzat
-
korrektore laranja begi-zulo ilunentzat
-
haragi koloreko korrektorea guztiarentzat. Hau aukeratu daiteke bai arkatzean, "marradelabios" formatoan eta krema bezala (tubo luzeska bat azkenean pintzel bat daukana). Azken hau makillatu ondoren ere,
(lehen biak azkena baino zailagoa ei da emateko, hala ere denak kolpetxo txikiekin eman behar dira, igurtzi gabe. Nahasketak ere egin daitezke, adibidez laranja eta haragi kolorekoa)
behar denaren arabera...
-
-
Orain "hauts konpaktoak", korrektorea ondo itsatsi daiten. Brotxa lodi batekin ematen dira, batez ere bigarren korrektorea eman dugun lekuetan.
-
Orain makillajea dator. Honena ere aukera desberdinak daude: biguna (fluido) eta krema-hautsa (askoz gehiago estaltzen du)
-
Eskuarekin (hatzamarrekin), igurtzi gabe, kolpatxo txikiak emanik aurpegi osoan zehar. Sama inguruan goitik behera ondo zabaldu behar da dena berdindu daiten (difuminar)
-
Azalaren tono berdinekoa bada hobe. Ilunagoa izatekotan desberdintasuna txikia izan behar da.
-
Begi ingurua, begi-zuletatik kanporantza makillatu
-
Berriro "hauts konpaktoak" (badaude hauts solteak ere, berdin balio dute). Hauts hauekin, lehen bezala, makillajea itsaztea (fijar) lortzen dugu.
-
Orain ur termal pixka bat pulberizatu ahal dugu. Ondoren, ukitu gabe, segundu batzuk lehortzen utzi behar dugu.
-
Bekainen garaia heldu da orain. Batez ere hutsuneak baditugu, beraientzat bereziki pentsatutako arkatz batekin birpasatuko ditugu. Beti barrutik, bekainaren sustraitik kanporantzako mujgimenduak eginez.
-
Orain begiak:
Begietako koloreak (sombras de ojos): Aukara anitz --> krema (errazenak korrika bazabiz), hauts-arkatzak eta betikoak (kajatxo txikietan etortzen diren koloretako hauts konpaktuak)
Arropa eta ezpainetako kolorearen arabera aukeratzen dira.Modu asko daude kolore hauek emateko, hemen bat azalduko dugu, baina ez da bakarra:
- Lehenengo kolore zuri bat goiko betazalaren gainean eman.Gero hiru kolore aukeratu, iluna, pitin bat argiagoa eta argia.
- Ondoren kolore ilunena erabiliz begiaren kanpo ertzerik gogorantza marratxo txiki bat egin justu betazalak duen tolesdurararte (begiak zabaldu eta izten ditugunean betazalean tolesdura horizontal bat sortzen da, ba horrarte).
- Marra horren bukaerarti, betazalaren tolesdura jarraituz, begi erdirarte beste marra horizontal bat egin.
- Marra hauek begirantza difuminatuko ditugu.
- Ondo lausotu ondoreen "argi puntua" jarriko dugu pitin bat argiagoa den kolorearekin. justu begi erditik (difuminaketaren ertzetik) begi barrurantza, baina barruko ertzera heldu gabe.
- Honen ostean, kolore argiena erabiliko dugu begi barruko ertzetik eta justo bekainen azpian geratu zaigun zatitxotik emango dugu.
- Orain Khron...(edo dena dela), hau de begi arkatz beltz hoiek... Lehenengo, lehen kolore ilunarekin bezala, kanporantza buztantxo bat egingo dugu, baina aldi honetan askoz txikiagoa. Ondoren marra horizontala egingo dugu, kanpotik barrura, begi erdirarte edo, eta justu-justu goiko betieen marra jarraituz, betileak ukituz. Gehiago markatu nahi izanez gero arkatzari punta piska bat erre (kontuz ez larregi berotu, ez erretzeko)
- Beheko betileak. Kanpo aldetik margotu ezkero begiak handiago emango dute. Barru aldetik margotu ezkero profundidade handiagoa dutela emango dut
- "Rimel"a goiko betileetan bakarrik. Barrutik kanpora, azkenean pixkatxo bat aguantatuz.
- Ezpainak, lehenengo perfilatu, suabe-suabe, eta ezpain ertzetan marra barrurantza satuz lausotu daiten. Ondoren kolorea astiro astiro, eta naturalago gelditzeko perfiladorearen gainetik hau piskat difuminatzeko. Eta azkenik brillo apur bat.
-
Ondoren mazail-hezurretan kolore apur bet. Belarri ondotik hasi eta mazail-hezur ganetik sudurrerantza, azkar eta leun, difuminatuta gelditu daiten.
-
Azkenik, azkenengo retokeak korrektore edo hauts ilunekin. Adibidez nire aurpegia azpialdean pitin bat potolotxue da, eta hau disimulatzeko kolore ilunagoko toke batzuk emango dizkiot. Ganera sudurretik hasita, aho inguru guztian, barre egiten dudanean zimur hantzko bat agertzen danez, hau disimulatzeko korrektore argia erabiliko dut.
-
Bukatzeko, "hauts-konpaktoak" berriro...
-
Hala, badago (baten batek pazientzia baldin badauka,..noski)... baina ez ahaztu pausu garrantzitsu bat... gabean ondo garbitu aurpegie...
Kurtso honetan erabili duen makilljne marka Artdeco izan da. Piskatxo bat ikertu ondoren, marka alemaniar bat dela enteratu naiz. Ganera denda batzuetan galdetu ondoren, estetika zentroetan bakarrik saltzen dela ere jakin dut (behintzet Bilbo inguruam...)
EZ AHAZTU: makillajea ez da igurtzen (sama aldean ez bada), kolpetxoen bitartez zabaltzen da.
Beno... bejondeizuela!!!!!!!!
(nik astelehenean korrektoreak erosi ondoren, nire kabuz saiatuko naiz....
)
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:

Zabaldu
Bildu
Twitter