2009-06-12
- Mascapone gazta kutxa bat (apur bat gehiago izan ezkero hobeto).
- 2 kremadun jogurt (nik Vitalinea Compensa Cremoso erabili ditut...)
- 10 gr azukre (nik Lidl-en saltzen duten bainilla zaporedun sobretxo batzuk erabiltzen ditut)
- Sakarina hautsa (gustura)
- Galleta mariak (tubo eta erdi)
- Esnea edalontzi bat.
- Kafe disolbagarria
- Sakarina likidoa
- Gelatina hauts sobre erdia edo.
- Kakao hautsa edo txokolate hautsa.
Nola egin:
Lehehngo kafe koloreko krema egingo dugu.
Gelatina hautsa bol baten jarri esne apur batekin. Beste esnea ondo berotu (mikroondasean edo katilu batean). Esnea bero dagoenean gelatina bustiaren ganean bota eta mugitu disolbatzeko. Gelatina disolbatu ondoren 3 koilarakada kafe hautsa disolbatu sakarina likidoarekin batera.
Ondoren, apurka apurka gailleta apurtuak kafe-esnetan bustitzen joan papilla bat egiteko. Nahi izanez gero batidoregaz pasatu suabeago gelditu daiten.
Erabiliko diren moldeen azpiko aldean nahasketaren erdia banatu. 4-5 edalontzi baju erabiltzen ditut nik. Kontuan izan, nahasketaren beste erdia gorde egin behar dela.
Bai edalontziak, bai nahasketaren beste erdia hozgailuan jarri.
Orain krema zuria egingo dugu.
Bol zabal batean mazakpone gazta, yogurtak, azukrea eta sakarina hautsa jarri eta nahasteko barillekin bueltak eman dena berdinduta gelditu arte, Zenbat eta gehigo mugitu hobeto.
Kafe krema nahiko hoztu danean (gogortsu gelditu behar da), krema zuri kapa bat jartzen diogu ganean. Beste kafe kapa bat eta kapa zuria berriro (4 kapa guztira)
Nahi izanez gero amaitzeko kakao edo txokolate hautsa jarri ahal zaio ganetik. Niri ez zait asko gustatzen... baina horrela tiramisu antza handiagoa dauka.
Niri hozgailuan egun bat egon ondoren gehiago gustatzen zait.
Bonus: Zer esan nahi du NNET edo EEDT
Behintzat nite adineko gehienek bai (1977 ingurukoak)
Ba, sentizen dot...
baina sekretutxu bat erakutziko dizuet....
Egin klik irudiaren ganean edo joan jarraian hurrengo orrira... eta...
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2009-05-23

Benetako erantzuna jakin baino arinago erantzun ezazu beheko galdera... Gero, nahi baduzu hurrengo orrialdean azalpen gehiago ikusi ahal izango dituzu.
Zein da neska?
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2009-05-07
Letra pilo bat daude, letra hauek mugitu daitezke (sagua erabiliz) zuk nahi duzuna idazteko...
Zein da arazoa?, zu zure "lanean" zauden bitartean beste batzuk ere mugitu nahi dituztela letrak, zeozer desberdina idazteko... edo zirikatzeko...
Saiatu, eta kontatu zer iruditu zaizun...

"Paranoias.es"-en ikusia
2009-04-22
Gaur goizean irratian entzun dut eta etxera heldu bezain laster begiratu dut:
¿?¿??¿


Testua:
"Hezkuntzaren ministroa, Ángel Gabilondo, ha inuagurado en la apirilaren 21eko, astearteko, bihar, Cristalen Pabiloian de gertatzen den la Lanbide Heziketarena Madrileko Casa de Campo ere datorren larunbatean 25.
Bat etorriz gertaera honekin eta honetan FPAREN Espainiako Olinpiada ordezkariak ospatzen da autonomia erkidegoen gure herrialdeari errepresentatzeko nazioarteko Olinpiadetan lehiatzen dute zein gertatuko dira en Calgary (Kanada) 2009ko irailean."


Testua:
"Ministro kontseiluak izendapena onetsi du gaur de Hezkuntza Ministerioaren hiru goi-kargu. Eva Almunia Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren estatu-idazkaria, da; ministerioaren idazkariordearen, Mercedes López Revilla eta Kabinetearen zuzendariaren ministroaren, Fátima Rojas.
Estatuko Hezkuntza Eta Prestakuntzako Idazkari Profesionala: EVA ALMUNIA BADÍA
Nacida Esplúsen 1960an (Huesca).
Huescako Diputazio Probintzialean zenbait erantzukizunak eta egin ditu izan Esplúseko Udalerriaren Zinegotzia, Huesca Hiriaren halaber. 2001ean Aholkularia izendatutakoa Hezkuntza eta Zientziaren izan zen Aragoiko Gobernuaren, eta han ere Aragoiko Gobernuaren Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Aholkularia. izan zen
Azken urtean zehar Hezkuntza eta Prestakuntzaren estatu-idazkariaren kargua Hezkuntza, Gizarte-Politika Eta Kirol Ministerioan egin du.
Nacida 1950eko urtarrilaren 7an, Historian eta Geografian Lizentziatutakoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak da. "
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 
