Mezua: Ostraketako euskal lexiko arrunta. Elexpuru.

2009-03-17

Permalink 10:15:19, Atalak: Iruña Oka  

Ostraketako euskal lexiko arrunta. Elexpuru.

Erantzunak:

Bidaltzailea: filokolarpea [Bisitaria] · http://www.blogari.net/filokolarpea
Bide batez, zergatik ez dituzue Akitaniako garai beretsuko hitzak sartzen: ANDEREXSO, SEMBE, CISON, HALSCOTARRIS…

Horrela, garai hartako euskararen corpus osoago bat izango duzue, euskararen jatorria ezagutzetik gertuago egon zaitezkete… eta fonetika konparatuz agian faltsuak diren ala ez jakin genezake?

Zergatik ematen diezue hainbeste garrantzia Veleiako izkribuei eta euskararen jatorria ezagutzeko, Akitaniako izkribuak ahaztu egiten dituzue?
Permalink-a mezu RSS 2009-03-19 @ 15:12
Bidaltzailea: Ostraka [Bisitaria]
Elexpururi galdetu beharko zenioke, uste dut Iruña-Veleiako ostraka euskaldunei buruz ari dela.

Euskararen korpusarena ideia bikaina da eta egin beharko litzateke eta norbaitek egingo du.

Akitaniako euskal hitz zaharrak ez ditugu ahaztuta, hemen adibidez Henrike Knorren Donostiako hitzaldian banatu zuen fotokopia:

http://ostraka.mundua.com/henrike-knorr-en-hitzaldia-donostian-2006-11-9an/

Henrike Knörr “Iruña-Veleiako aurkikuntzak eta beren garrantzia euskararen historian” hitzaldia Donostian 2006-11-9 an

Duela bi urte, azkar pasatzen da denbora, Aranzadik antolatu zuen euskal etnografiaren astearen barruan Henrike Knörr-ek eman zuen hitzaldia Donostian 2006-11-9an:

”Iruña-Veleiako aurkikuntzak eta beren garrantzia euskararen historian”

Fotokopia batzuk banatu zituen eta zera azaltzen da:

1.- Euskararen testimonio zaharrenak: erromatar garaia. Izenak eta toponimoak:

Andere, Nescato, Cison, Sembe, Seni

Xembus

Ummesahar



Gizon”-aren beranduko ohiartzuna izena bezala: Guiçon de Vetoñu, Gasteiz 1450. urtea.

2.- S. Millan-go Glosetako euskal esaldiak (X. mendea)

Izioqui dugu

Guec ajutu ez dugu

Izioqui-n ez litzateke bilatu behar oki, “toki” euskara modernoan?

Ajutu izan liteke “lagundu”

3.- Iruña-Veleian aurkitutako euskal hitzak (III. eta V. mende bitartean).

a) GEVRE ATA ZVTAN

Ata “aita”. Konparatu Akitaniako Attaconis, erdi aroko Agga, Acta, Eta, Eita, Ecta, Eitaz, Ectazi, eta abar eta modernoak Chamartin, Madrilen eta Avilan, Acha Bela?, Chagarcia (Salamanca), etc.


b) IAVN


c) EDAN

IAN

LO

….

d) GORI



e) VRDIN * ISAR



F) IESVS IOSE ATA TA MIRIAN AMA

…..

g) DENOS (DENOC?) ZVRE NAIA

….

h) MARCVS LAGVN

Henrike Knörr, Donostia 2006-11-9
Permalink-a mezu RSS 2009-03-19 @ 17:44
Bidaltzailea: Ostraka [Bisitaria]
Zure blogean sartu naiz http://www.blogari.net/filokolarpea eta lotura ikusi dut eskerrik asko, jarriko dizut honetan ere badakizu lotura lotura truk.
Permalink-a mezu RSS 2009-03-19 @ 17:51

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Iruña Oka ostraka euskalduna

Iruña Okako ostraka euskaldunen informazioa biltzea da blog honen asmoa.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution