Mezua: Euskal ostrakak. Idoia Filloy & Eliseo Gil

2009-03-05

Permalink 15:28:42, Atalak: Iruña Oka  

Euskal ostrakak. Idoia Filloy & Eliseo Gil

Erantzunak:

Bidaltzailea: filokolarpea [Bisitaria] · http://www.blogari.net/filokolarpea
Zerbait esateko atzoko Berrian agertu zenari buruz?

Knörrek aitortu omen zuen ez zirela k.o. IV. mendekoak...
Permalink-a mezu RSS 2009-03-07 @ 11:55
Bidaltzailea: Ezjakina [Bisitaria]
Non aurki daiteke Berriakoa?
Permalink-a mezu RSS 2009-03-08 @ 01:06
Bidaltzailea: filokolarpea [Bisitaria] · http://www.blogari.net/filokolarpea
Hemen beheko helbidean, ostiraleko Berrian agertu zen:

http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-03-06/040/006/%C3%87Gu_seguru_gaude%C3%88._Iru%E2%80%93a-Veleiako_idazkunak_gertutik_ikertu_dituzten_Joseba_Lakarrak_eta_Joakin_Gorrotxategik_faltsuak_direla_berretsi_dute_Hizkuntzalarien_eremua_errebindikatu_dute_eta_zuhurtziaz_jokatu_dutela_aldarrikatu.htm
Permalink-a mezu RSS 2009-03-08 @ 10:40
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Beharbada lotura honekin errazago:

http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-03-06/040/006/%C2%ABGu_seguru_gaude%C2%BB.htm
Permalink-a mezu RSS 2009-03-08 @ 16:16
Bidaltzailea: Ezjakina [Bisitaria]
Eskerrik asko helbidea emateagatik, ondoren sortu zaizkidan zalantzak aipatuko ditut.

1. Badirudi Knörrentzat azken lan-hipotesia material hori faltsua izatearena dela. Bere mezuan ez da inon faltsutasuna aipatzen. Beste hipotesiak lantzen ahalegintzen da. Hau ez da Lakarrari irratian entzun nioena, Lakarrak irratian Knörrentzat ere faltsuak zirela esan zuen.

2. Knörrek honela dio: "Betiere, zientzialariek eta estratigrafiako adituek esaten dutenaren zain,...". Hau nire ustez Eliseo Gilen jarrera ezaguna da, ez ordea, Gorrochategui eta Lakarrarena.
Ez du esaten filologoek esaten dutenaren zain. Ez ote da filologoetaz fidatzen?

3. Gorrochateguik txundituta utzi nauen esaldia: «Froga gehiago egin behar direla laborategian, patina zehazteko... baina hori hasieratik bide txarra hartzea da. Zer da auzitan dagoena? Testuak. Testuen gainean zeinek esan behar du esan beharrekoa? Filologoek. Eta filologoek diotena onartu behar da»

Niretzako bide zuzena kontrakoa da, hau da, material horietako marren antzinatasana zehaztea, eta guzti honen ondoren etorriko dira interpretazio eta testuingurutzeak.

Ikerketa multidisziplinarraren kontrako iritzi garbia plazaretzen du Gorrochateguik. Gaur egun ikerketa sendoak multidisziplinarrak dira, eta nekez da posible beste alorretako ikerlaririk gabe ikerketak burutzea. Bi hauek ideia hau utzi didate: " filologoek ez dugu beste disziplinen beharrik ostraka gaineko idatziak irakurtzeko, interpretatzeko, datatzeko eta eztabaidatzeko, ez arkeologo, ez kimikari eta ez inor".

Tamalez, Gorrochateguiren sinesgarritasuna lurrera erori zait.

4. Hau ere dio Gorrochateguik: «Txosten horri bidea eman baliote, dirua, denbora eta indar asko aurreztuko genituen» (2006 berak egin zuen txostenari buruz ari da, alegia). Hau ez dut gustoko, nik uste dut beste disziplinei ere aukera eman behar zaiela, eta ez aukera hori ukatu.

5. Gorrochateguik dio: «batzordea osatu zenean, berehala esan nuen hemengoekin egin behar zela. Gu ginela gai hori egiteko. Norbait kanpotik etor ez zedin gu guztiok barregarri uzteko».

Niretzako anka sartze larria, zihurrenik Gorrochategui eta Lakarraren ikerketa taldeek Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Aldundiko eta batez ere Espainiako ministerioetatik dirua jasoko dute ondorengo urtetan beraien ikerketak burutzeko. Ohartuko zaretenez erraza da goiko politikarientzat hauek edo bertako beste batzuk presionatzea auskalo zer asmorekin. Kanpokoekin ia ia ezinezkoa da.

6. Honela diote Gorrochategui eta Lakarrak: «Hau gure eremua da», «Eta gure eremuan badira arau batzuk, guk ezagutzen ditugunak, eta ondorioz hauxe ateratzen da, besterik ez». Esaldi hau etorri zait burura: eta sekta bat gara.

Bukatzeko esan nahi dut Gorrochategui idatzi dudala berak, euskal filologian aditua denak, horrela idaztzi eta sinatzen duelako bere lan zintifikoetan.

Eta berari buruz esan nahi dizuet, nik berari buruz ezer ez nekienean galdera bat luzatu nion Maria Angeles Mezquiriz-i. Mezquiriz(Fiterokoa) urte askotan Nafarroako museoko zuzendaria, orain jubilatua, Nafarroako erromanzaziori buruzko adituena, idusketa askotako zuzendaria, hala nola Andelos-en, Iruñean, Santa Cara-n, Arellano-n eta abarretan. Hau galdetu nion: ez al duzu euskerazko ezer aurkitu zure idusketetan?. Berak ezetz erantzun zidan, eta gainera euskararen eskasia azpimarratzeko, esan zidan, erromatar garaian Pamplonak ere ez zuela euskal izenik eta hori Gorrochateguik esan ziola. Gorrochateguik esan omen zion Iruñaren esanahia "la ciudad" dela, generikoa, ez izen propio bat.
Permalink-a mezu RSS 2009-03-09 @ 23:57
Bidaltzailea: [Kidea] · http://www.blogari.net/iruinaoka
Barkatu baina bloga desanparatu samarra daukat. Hala ere badago nik baino askoz ere hobeto erantzuten duenik.
Permalink-a mezu RSS 2009-03-10 @ 09:56
Bidaltzailea: Iruña Veleia eta hizkuntzalarien harrokeria [Bisitaria]
Harrokeria berez txarra da baina harrokeria intelektuala denean, Ezjakintza bihurtzen da.
Aldundiak Iruña Okako gaia amaitutzat eman nahi izan duenean, Elexpuruk eztabaida filologikoari hasiera eman dio eta “Seguru zaudete?” artikulu intesgarria argitaratu du sustatu.com-en. Horren aurrean, Lakarra eta Gorrotxategik erantzuna eman dute: “Gu seguru gaude”. Erantzun horretan haietaz fidatu behar garela esaten dute, euskara zaharrean gehien dakitenak eurek direlako, Knorren gutuna aipatu dute, eta garrantzitsuena… ez dute Elexpuruk planteatutako gai bat ere eztaibatu! Bat ere ez! Zergatik izango da?

Jakin jakingo dute baina “Descartes” irakurri badute, “Miscart” agertzen den lekuan (Eliseok arrazoia zuen), haien maila zen den erakusten hasi dira.
Permalink-a mezu RSS 2009-03-19 @ 18:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Iruña Oka ostraka euskalduna

Iruña Okako ostraka euskaldunen informazioa biltzea da blog honen asmoa.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution