Orain dela bi urte eta erdi pasatxo Iruña-Veleian aurkitutako ustezko idazkunak iragartzeak sortu zituen zuhurtzia eta ezin disimulatuzko ilusioak ezinikusiak eta frustrazio bihurtu dira. Bide okerretik abiatutako auzia bide okerretik daramate oraindik aldeek. Atzo, Arabako Batzar Nagusietan, auziaren azken kapitulua gertatu zen… oraingoz. Lorena Lopez de Lacalle Kultura diputatuak aurkikuntzen benetakotasuna zalantzan jartzen zuen txosten bat ezkutatu izana egotzi zion Arabako Museo Arkeologikoko zuzendari Amelia Baldeoni. Astelehenean, berriz, Baldeonek esan zuen erantzukizunik bere gain hartu behar izango balu, bera «laugarrena» izango litzakeela erantzukizunen hurrenkeran, Aldundiko arduradunen atzetik, alegia. Auziak jarraitzen du, beraz, modu tristean jarraitu ere.
Baina aurkitutako epigrafeen ustezko faltsutasunaren gaineko eztabaida ere ez dago itxita. Aitzitik, gaur GARAk eskaintzen duen erreportajeak erakusten duenez, Interneten inoiz baino biziagoa da, eta hura bideratzen duten orrialdeek bisitari ugari dituzte. Hori euskal herritarrek beren historiaz eta kulturaz duten arduraren isla da, alde batetik; baina, bestetik, agerian uzten du herritarrek ez dutela ontzat jotzen kontu hori nola eraman duten, ezta Adituen Batzordeak ateratako ondorioa ere hein handian, eztabaidan parte hartzen duten lagun askoren blogetan ikusten denez. Auzia ofizialki bukatutzat jo zutenean, ordu arte izan ez zuen bizitasuna hartu zuen Interneten eztabaidak, harriduratik ezadostasunerainoko iritziei bide emanda, tartean zalantzak eta susmoak ugari direla.
Auzia ez dago itxita, edo gaizki itxita dago. Arabako Aldundia Adituen Batzordearekin ixten saiatu zen; hala ere, Kultura Saileko aurreko taldea gaizki kudeatzen hasi zena, ondoren hedabideetako txutxu-mutxu bihurtuta, zaila zen ixtea edo, behinik behin, ondo ixtea. Erantzukizunak dituen orok horiei aurre egin beharko lieke, zalantzarik ez, baina instituzioek erantzukizunak banatu ez ezik, bereak onartu ere egin beharko lituzkete.

15923a 2006-6-22 Miria / ama / ETXII
Komisiokoek ez jakiteak hartu nahi dute faltsutze frogatzat, argi frogatzen duenean beraien ezjakinkeria. Nor dira?
Mono, Kassandra, nova/gori, Tulius, Uertumno, Oneautpdico, Ioshe, Miriam, Rafe, Israel, Prova, Cig, Victor, RIIa, Ramases, Samu, Pompeia Valentina, Amet, Smpt, Ofnv, El, Corne, Cordu, Entu, Eloi, HAIII, Vola, Mirto, Ifut / ou, Ñelos edo Helios, Marcus, Dalia, Riano, Ivan RII, Peine, Riamo, RIIa, Deidre, Dido, Mas, FIIrox, Libia, RIIa, Lea, Rox, Mies, Tivina, PrII, Libia, Iupus, Yavhe, Iesus, Miria, Ihose, Dardan, Anqvises, Hll, Ell, LaIIIda, Mitr, CaIIsar, Macahi, Divo, MIIIda, MIIa, Paula, Chalilia, Pau, MIImex, Riami, RIIa, Nanaia, Tide, Dioda, Diana, Petronio, Marco, Dalia, Nikio, No, Voloia, HIIrn, Poli, Rolu, AIIV, IIswvh, Isis, Anudis, Berbanica, Giv, Chava, Isa, IIt, MIIr … Nala, Elosi cqvvs,U+pou, ῆλlos, Lai, Mi, LAIRII, NIIV ?
Nola ausartzen dira faltsutzat salatzen ezer ez badakite? Zergatik ez dute aitortzen ez dakitela.
Gutxienez bi NIIV desberdin azaltzen dira ostraka euskaldunetan: NIIV-ren historia ostraketan.
Ostrakak 200 bat urtetakoak (1700+-100) izan daitezke eta NIIV asko egongo ziren Iruña Okan belaunaldiz belaunaldi.
Bata neska NIIV Elosi pvvs,”NIIV CORNII eskon“, Corne-rekin ezkontzen dena, neba bat duena, bere ama Mirto izena duena, XII urterekin bere amari zerbait gertatzen zaio, aita U+poli edo U+pou, ama hiltzen zaio Erroman cistiana, aita hiltzen zaio gaur edo gauez, Veleia gorrian bizi da eta laguna Lai edo Laire, Veleia gorrian bizi da,
Beste NIIV mutila XII urterekin III arreba dituena, MI-ren laguna, arreba eta alaba duena…
Egon daitezke NIIV gehiago ostraketan 200 urtetan. Gaur egun badaude ere Neus eta Nere asko.

16363a 2006-6-20 NII ELOSI pws / TA NIIURII AMA
16363b 2006-6-20 Mirto (ifut / ou) ta, e/ taro / ma [ = Neu elosi (…) ta neure ama Mirto (xx) ta, eta Roma [ (Ez dago argazkirik)
Neu Elosi Pws (izena) da Neu-ren ama Mirto (Ifut ou) da eta Roman…

16362a 2006-6-20 NIIV ELOSI C+QUUS NIIBA I
16362b 2006-6-20 TU LAIRII BAI


Iruña Okako ostraka euskaldunen informazioa biltzea da blog honen asmoa.
