Mezua: Eliseo Gil "erre" zuten 2008-11-19an Gorrotxategiren txostenarekin bakarrik

2009-01-18

Permalink 17:51:56, Atalak: Iruña Oka  

Eliseo Gil "erre" zuten 2008-11-19an Gorrotxategiren txostenarekin bakarrik

Eliseo Gil "erre" zuten Arabako Biltzar Nagusian 2008-11-19 eta data honetan bakarrik aurkeztuta zegoen Gorrotxategiren txostena. Komisioko partaideen gainontzeko txostenak beranduago aurkeztu ziren Arabako Foru Aldundian. Komisioko txostenen sarrera data:

1.- Valoración arqueológica UPV. 2008-12-3 (Inork ez du sinatzen "Área de arqueologia UPV"
2.- Lakarra. 2008-12-3 /020609 (beste txosten bat filtratua 20-11-2008)
3.- Gorrotxategi 2008-6-22
4.- Nuñez 2008-12-4 / 020763
5.- Santos&Cipres 2008-11-20
6.- Isabel Velazquez 2008-12-10 / 020997
7.- Julio Trebole 2008-11-24
8.- Jose Manuel Galan 2008-12-10 / 020998
9.- Madariaga ( ez dauka sarrera datarik)
10.- Fernando Legarda (ez dauka sarrera datarik) Txostenak

Erantzunak:

Bidaltzailea: betaurrekodun [Bisitaria]
Txostenak irakurri badituzu, utzi defendaezina defendatzeari, arren.

Txostenak nahi zenituen, eta horra. Eta ez dira EHUkoak bakarrik. Nazioartekoak ere badaude.
Gaia argi dago. Gezurtatu bertan dioena, edo nahikoa da! Ez diozu mesederik egiten inori, ez dakit zertan tematuta. Are gehiago, kalte egiten diozu ustez defendatzen ari zaren horri.
Permalink-a mezu RSS 2009-01-18 @ 21:00
Bidaltzailea: ostraka [Bisitaria]
Non dago Felix Lopez-en txostena, komisioko txostenen konklusioa, eta kultura diputatuak sinat zuen agindu foralaren oinarria ?

Non daude (2005 eta 2006) 580 ostraken argazkiak? Batzuk besterik ez dituzte argitaratu.

Non daude 993 ostraken argazkiak?

Non daude 1.035 multzo epigrafikoen trankripzioak?

Non daude 136 ostraka eta garfito euskaldunen argazkiak?

Non daude 136 ostraka eta grafito euskaldunen transkripzioak?
Permalink-a mezu RSS 2009-01-18 @ 23:23
Bidaltzailea: betaurrekodun [Bisitaria]
ostraka,
lehen txostenak eskatzen zenituen, eta txostenak dituzunean, txosten horietan esaten dena ez duzu asimilatzen. Orain beste zerbait eskatzen duz8, eta hori ematen dizutenean, ez dakit zer beste froga.

Txostenetan esaten dena esaten da, eta hori gezurtatzeko argumenturik ez baduzu... ez joan beste zerbaiten bila.

Kalte egiten diozu ustez defendatzen ari zaren horri.
Permalink-a mezu RSS 2009-01-19 @ 10:43
Bidaltzailea: ostraka [Bisitaria]
Zergatik ez dituzte erakusten 136 ostraka&grafito euskaldunak ? Zergatik ez dituzte erakusten 112 ostraka ikonografikoak ? Volpen orri bateko faltsutze salaketa sinesten al duzu ? Ez al dituzu zure begiekin ikusi nahi? Nik bai behintzat
Permalink-a mezu RSS 2009-01-19 @ 11:58
Bidaltzailea: betaurrekodun [Bisitaria]
segi, segi iltze beroei eusten.
Permalink-a mezu RSS 2009-01-19 @ 14:45
Bidaltzailea: ostraka [Bisitaria]
Ez dut ulertzen. Hainbat argazki eta dokumentu argitaratu ostean eta ez da ezer gertatu, nahiz eta bi urteko atzerapena izan. Zergatik ez argitaratu 136 ostraka euskaldunak?

Gehiegi eskatzea al da?
Permalink-a mezu RSS 2009-01-19 @ 18:09
Bidaltzailea: Rikardo [Bisitaria]
http://www.abc.es/20090118/cultura-arqueologia/solo-pais-vasco-posible-200901180507.html

http://www.elmanifiesto.com/articulos.asp?idarticulo=2966

Zer da hau?
Permalink-a mezu RSS 2009-01-20 @ 18:05
Bidaltzailea: ostraka [Bisitaria]
Zer da? Otegik faltsifikatu al ditu? Espetxean dauden 750 presoren batek? Horregatik ilegalizatzen al dituzte?
Permalink-a mezu RSS 2009-01-21 @ 10:07

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Iruña Oka ostraka euskalduna

Iruña Okako ostraka euskaldunen informazioa biltzea da blog honen asmoa.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution