Mezua: Iruña Oka eztabaidan Eitb-ko Kalaka saioan

2008-11-27

Permalink 19:08:21, Atalak: Iruña Oka  

Iruña Oka eztabaidan Eitb-ko Kalaka saioan

Bart Euskitzen aurkezpenean "ustezko iruzurra", Andoni Unzaluk behin eta berriro errepikatu eta errepikatu "iruzurra ezin dela ezta eztabaidatu ere", nahiz eta ia informazioarik ez dagoen.

Rosa Miren Pagola filologia katedratikoak "iritzi mugatua", "zalantzak", "ezin dut ezer esan", "sinesten", "komunikazio eza", ematen du ez dela asko fidatzen Lakarra eta Gorrotxategirekin, agian gehiago fidatuko zen Henrike Knörrekin. Joseba Arruti lehenetariko izan omen zen inkoherentziaz konturatzen.
 
Patxi Alañak egoera penagarria dela, kalte izugarria egin zaiola euskal arkeologia, filologia, historiari, Iruña Oka deitzea hobesten du, nazioarteko komisiorik ez dela antolatu, datazio berriak ez direla egin, inkomunikazio handia egon dela, ez dela ia ezer argitaratu, epaiketa pribatu bat egin zaiola Eliseo Gil-i, defentsarik gabe, ez dela dataziotaz hitz egiten, komisioaren filtrazioak salatu ditu eta itxura kaskarra, errepikatu egin behra dela guztia.

Alizia Stürtzek salatu du atzetik ideologia inperialista dagoela, latinak "zibilizatu" eta bigarren mailako euskarak "akulturizatu" inposatzen diguten ikuspegian. Lorena Lopez de Lacallek erantzunkizunak eskatuko dituela.
 
Lakarrak "berrehun baino gehiago ostraka euskaldunen pakete osoa dela faltsua", ezta "a" bat ere ezin da benetakoa izan, baina latinezko 800 bat ostrakaz ez du ezer esaten.
 
Eliseo Gil ustezko delitugileen arduradun bezala aurkeztu dute komisiokoek. Iruzur baten biktima ote da? Ordu gutxitan igaro dela ikertzaile izatetik "gaizkile" izatera, epaitu dutela inolako bermerik gabe, ez dela debate zientifikorik izan, lintxatu, baztertu, kaleratu, kateatu aztarnategia eta despatxoa, ez dela batzorde zientifikorik egon.

Hedabidetan aste oso batean atera duten propaganda guztiarekin ez du ematen komisioaren ebazpenak sinesgarritasun handia duenik.
 
Ea Eitb-koek bideoa itsaten duten sarean. Laiste bideoa Euskaltube.com-en

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Iruña Oka ostraka euskalduna

Iruña Okako ostraka euskaldunen informazioa biltzea da blog honen asmoa.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution