Mezua: Eliseo Gil Eitb-n Politicamente incorrecto saioan: Non daude frogak?

2008-11-25

Permalink 10:59:02, Atalak: Iruña Oka  

Eliseo Gil Eitb-n Politicamente incorrecto saioan: Non daude frogak?

Nork idatzi du batzorde zienfikoaren konklusioen txostena? Nork sinatzen du? Honetan oinarritzen baita Arabako Foru Aldundiaren Kultura Diputatuaren 2008-11-19ko agindu forala, Eliseo Gili indusketetako ardura kenduz.
 
Bi kazetari, Berriako Alberto Barandiaran eta Diario de Notiacias de Alabako Garikoitz Montañes, galderak egiten Eliseo Gil jaunari. Harrigarria da baina txosten kimikoa eta batzorde zientifikoaren kimikarien izenak Fernando Legarda eta Juan Manuel Madariaga kimikariak ez dira ezta aipatu ere. Kazetariek ez al dakite ezer txosten kimikoez?
 
Kolaren aipamena Eliseo Gilek egin zuen errepikatzeko erabilera arrunta dela ostraka puskak itsasteko.
 
Pluton, Nefertiti, no-non, Y... bakarrik aipatu ditu Eliseo Gilek eta esateko badutela beste interpretaziorik, nahiz eta filologoek ezkutatzen dituzten.
 
Descartes" berriz bakarrik epigrafistek irakurtzen omen dute, berak eta beste batzuk "Niscart".
 
Kontuan hartuta egin diren salaketa izugarriak "manipulazio", "faltsukeri", "engainu", "rigor eza"... eta Arabako Foru Aldundian bertan egin direla, kazetarien galderak harrigarriak:
 
"Nondik dator batzorde zienfikoaren salaketen ziurtasuna?"
"Posible al da ostraken manipulazioa?"
"Nola da ostrakak ateratzeko eta gordetzeko prozedura?"
"Ba al duzu manipulazioen berririk?"
"Naziaorteko laborategi ospetsuek bermatu dituzte ostraken datazioak?"
"Ostraken datazioa zabaldu duzu III. mendetik VI. mendera? 
"Zure taldea zurekin al dago?"
"Iruditzen zaizu batzorde zientifikoa partziala izan dela?"
"Zergatik ez duzu argitaratu?"
"Zergatik batzorde zientifikoaren filologoen erasoak?"
"Alegazioak aurkeztuako al dituzu?"
"Izan al da presio politikorik?"
"Norena da ardura?"
 
Non daude salaketa oso larrien frogak?
 
Garbi dago behintzat kazetariek ez dutela inolako frogarik, txosten kimikoa ez dutela ezta aipatu ere, txosten historikoa ematen du ez dela existitzen. Zer gelditzen da?
 
Filologia arkeologiaren aurka?
 
Eliseo Gilek ozenki salatu du batzorde zientifikoak epaiketa pribatu bat egin duela bere aurka, salaketa oso larriak egin dituztela frogarik gabe, besteen txostenak ez dituela ezagutzen, kargua, giltzak, baimenak eta bere dokumentazio guztia kendu diotela, atentatu dutela bere ohore pertsonalaren aurka, lanik gabe utzi, kalean eta desprestigiatu publikoki.
 
Salaketa eta ekintza larri guzti hauen oinarrian "iritziak" besterik ez daudela. Ez duela baztertzen epaitegietara joatea.
 
Kazetariek ez badituzte...

Non daude salaketa hain larrien frogak?

Laster bideoa sarean.
 
 
 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jakue [Bisitaria]
Zorionak blogagatik, eta batez ere atzoko elkarrizketari buruzko post honengatik. Izan ere, niri ere penagarria iruditu zitzaidan kazetarien jarrera. Elkarrizketa baino, Inkisizioaren galdeketa bat zirudien.
Permalink-a mezu RSS 2008-11-25 @ 13:50

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Iruña Oka ostraka euskalduna

Iruña Okako ostraka euskaldunen informazioa biltzea da blog honen asmoa.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution