2007-11-19
Zumaiako musikariek protagonismo handia dute hasi berria den Musika Astean. Izan ere, Musika Patronatuko kideen helburu bat horixe baita: herriko musikariek ikasitakoa praktikan jar dezaten. Musika Asteak horretarako aukera ematen du, baita beste herrietako musikariak entzuteko parada ere.

Astelehenean hasita eta astean zehar, hamaika emanaldi eskainiko dira. Aurten, eta programa indartzeko, emanaldi guztiak lotuta daude eta horregatik aste batean emango dira, ez sakabanatuta iaz bezala. Gaur eta bihar, Musika Eskolako ikasleen jaialdi bana izango dugu Maria eta Jose aretoan, arratsaldeko sei t'erdietatik aurrera. Hortik eta igandera arte. musikaz gozatzeko programa zabala duzue herriko hainbat lekutan.

Era berean, eta Musika Aste honen barruan, seigarren klarineta maratoia izango da. Hiru egunetan, 80 parte-hartzaile baino gehiago ariko dira Klarinete Maratoian; horietako asko zumaiarrak dira. Lehenengo saioa ostegunean,  etzi, izango da, arratsaldeko zazpi t'erdietan Ubillos Musika Etxean, eta bigarrena, ostiralean ordu eta leku berean. Ixteko kontzertua, berriz, igandean eskainiko da eguerdiko 12 t'erdietan Maria eta Jose Aretoan.

Igandean bertan, eta umeei zuzenduta, Bazen behin opera izeneko emanaldia ikusgai izango da Aita Mari aretoan, eguerdiko 12etan. Bazen behin opera haurrei zuzendutako opera didaktikoa da, eta Mozarten  etxean gertatzen den istorioa azaltzen da. Musikaren espirituak Mozarti haurrekin hitz egiteko ahalmena ematen dio eta Mozartek operaren garai ezberdinak aurkeztuko dizkie ikusleei, eta garai bakoitzean abesti bat joko dute Mozarten etxeko zerbitzariek. Antzezlana euskaraz da eta sarrerak doakoak diren arren,  ezinbestekoa da sarrerarekin joatea. Nahi izanez gero, sarrerak dagoeneko Turismo Bulegoan eskura daitezke.


Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)