2007-11-19
Albiste hau ere topatu dut Hitzan. Interesgarria gurasoentzat.
Bihar, asteartea, guraso erdaldunei zuzenduriko hitzaldia izango da; ostegunean berriz, guraso euskaldunentzat
Etxean ere euskararen erabilera sustatu nahian, bi hitzaldi antolatu ditu Udaleko euskara zerbitzuak aste honetarako. Lehena, guraso erdaldunentzat; bigarrena, guraso euskaldunentzat.
Asteartea, 18:30 (Foronda): GAZTELERAZ
"No sabemos euskara...¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?"
Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak emango dute hitzaldia.
Osteguna, 18:30 (Foronda): EUSKARAZ
"Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen?"
Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak emango dute hitzaldia.
Guraso erdaldunek seme-alabei laguntzeko dituzten arazoez hitz egingo digute Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra kazetariek aste honetan Forondan. "Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen" izenburuaz bi hitzaldi eskainiko dituzte: lehenengoa gaur izango da arratsaldeko sei t'erdietan eta gaztelaniaz, eta bigarrena, berriz, ostegunean, euskaraz. Esan bezala, Forondan. ANIMATU GURASOAK!!
Erantzunak:
Erantzun: