Mezua: Herri kirolak: erreportajea (III) GIDOIA

Herri kirolak: erreportajea (III) GIDOIA

2007-11-15
IRRATIAN, IRRATI-HIZKUNTZAN, DENA EZ DA TESTUA; BESTE ELEMENTU BATZUK SARTZEN DITUGU:
 MUSIKA, HOTSAK (ERREALITATETIK JASOAK ETA SOINU-EFEKTUAK) ETA ISILTASUNA (GUTXIAGO). Orain, testuaren gainean elementu horiek txertatuko ditugu, testua gidoi bihurtzeko:

MUSIKA LP (15") ETA LAGUNTZEN eta AMAITU (...estropadak, adibidez)
ESAT.1: (MANU): Euskal Herrian, antzinatik jokatu izan diren kirol mota desberdinak
ditugu Herri kirolak. Horietako batzuk Euskal Herrian bertan sortutakoak eta
bereziak
dira. Beste batzuk, berriz, beste herrietan jokatzen direnen antzekoak dira.
Herri kirol asko lan jardueratik sortu
ziren; baserrietako lanak joku bihurtzen zituztenean.
MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN
ESAT.2: (XABI) Hau da, Euskal Herriko kirol mota
desberdinak, baserritarrak bere baserrian burutzen dituen ekintzetatik datoz.
ESAT.1: Adibidez, nekazariak eraikuntzarako eta erregai
bezala erabiltzeko behar zuen egurra, aizkoraz ebakitzen zuen. Hortik sortu ziren aizkolariak.
ESAT.2: Bestetan, harri handiak mugitu behar zituen hesiak eraikitzeko. Horretarako indar handia behar zen: gizonena ala idiarena. Eta horrela jaio ziren gizon- eta idi-probak.
ESAT.1: Beraz, segalarien lehia belarra ebakitzeko beharretatik sortu zen; abereentzako belarra segaz mozten baitzuen.
ESAT.2: Horixe da.
Eta gaitasun guzti hauek bere auzokoekin lehian erabiltzen zituen jaiegunetan. Eta gaur, lan horiek mekanizatu direla, kirolak dira: herri kirolak. Hor ditugu, beraz, aizkolariak,segalariak eta idi-demak, esan bezala, baita ere
harri-jasotzaileak, korrikalariak, txingak, lokots edo koskol biltzea.
ESAT.1:
Badaude ere beste lanetan oinarritzen diren herri kirolak, estropadak, adibidez.
SOINUA: ESTROPADEN EFEKTUA (5")
ESAT.2: Hauetaz aparte, Gudan
oinarritutako herri kirolak ere badira: palanka, korrikalariak edo bolo jokua, esaterako.
ESAT.1: Edo erlijio eta jai-ospakizunetan oinarritutakoak pilota bezala.
SOINUA: FRONTOIKO HOTSA (5") MUSIKA LP (10") ETA LAGUNTZEN
ESAT.2: Mendeetan zehar joko hauen arautegia aldatuz joan da. Hala ere,
badira joko hauek definitzen eta bereizten dituzten baldintza batzuk.

ESAT.1: Beste aldetik, kirol guzti hauek indar fisiko handia edukitzea eskatzen dute.
Energia handia izan behar da kirol horiek jokatzeko.
ESAT.2: Eta jokalariak esfortzu luzea egin behar duenez, erresistentzia handia ere beharrezkoa da.
Euskaldunok indar fisikoari izan dioten mirespena jasoa geratu da kondairatan eta
mitologian.
ESAT.1: Eta asko dira legenda bilakatu diren kirolariak, eta haustutako markak, ez pentsa!
MUSIKA LP (10") ETA AMAITU