Heldua. Heldutasuna adierazten duen hitza, ezta?
Ez dut uste. Eta defendatuko dut kontrakoa.
Helduak baldin badira, zergatik hiltzen dute?
Heldutasunera iritsi badira, zergatik bortsatzen dute?
Umeak ez badira, zergatik deusestatzen dituzte herrialdeak petroleoaren bila?
Jadanik handi xamarrak badira egiten dutena jakiteko, zergatik kutsatzen dute bizi diren planeta?
Adibidez, ipar-amerikako Estatu Batuen lehendakaria, George W. Bush, Jainkoarekin goizero hitzegiten duela esaten du, eta honek (Jainkoak) Irak inbaditu behar zuela "pakearen" bila, noski, esan zihola. Sinesgarria al da hau? Jendeak Bush-i sinesten badio, zergatik ez umeei? Hau da; Ume batek esaten duenean bere lagun imagin batekin hitz egin duela ilusio handiz, helduek ez diote sinisten. Bere ilusioa zapuzten dute. Umeoi ez eta Bush-i bai? Logikoa al da hori? Bidezkoa al da hau?
Heldutasuna adierazten dute gauza guzti hauek? egia da helduei esker bizi garela eta hauek dira hezitzen gaituztenak, baina nola heziko gaituzte mundu osoa bere poterean izan nahi dutenek?
Nik ez ditut galdera hauen erantzuna. Ziur nago inork ezingo didala erantzun. Ez dut esaten hau guztia iraintzeko asmoz, inola ere ez. Bakarrik galdera hauek irakurtzea eta pentsatzea nahiko nuke.
Hau guztia esanik, azkenik, eskertzen dizuet neska kexati honi jarritako atentzioa.
Miren Lacasta Goñi
Azken erantzunak
Iturrama institutuko ikasleek idatzitako iritzi artikuluak.
Estadistikak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
