lehen, pretroleoaren erabilera aurkitu baino lehen baleak bere koipeagatik ehizatzen ziren, lanparentzako oso egokia baitzen, baina orain, elektrizitatea daukagula zergatik kopuru handi hauetan ehizatzen ditugu? Nik uste dut kasu gehienetan, haien ehiza ez dagoela justifikatua.
Alde batetik, baleak munduko animalirik handienak dira eta itsasoan, elikadura katean, paper garrantsitzu bat jokatzen dute, plakton kopuru handia jaten dute eta. Gainera orain dela miloika urtera existitzen ziren, lehenengo lehorreko animaliak bezala eta gero itsasora joanez, guk ordea, ehizatzen ditugu inongo kupidarik gabe, desagertzeko zorian utzi arte. Bestetik, estatu askotan, Japonian adibidez, legeak errespetatu gabe ehizatzen dira bale gehiegi daudela esanez eta natura zaintzen ari direla aitzakiarekin.
Egia da oraindik ere bale haragia jaten dela, Asian nabarmenki baina zenbat pertsonek jaten dute haragi hori? merezi al du desagertzeko zorian dagoen animali handi bat ehizatzea haragi plater batengatik?
Hau guztia dela eta, nik uste dut baleen ehiza momentu hauetan ez dela beharrezkoa eta are gutxiago kopuru hauetan.
Paula Eslaba 2.B
Azken erantzunak
Iturrama institutuko ikasleek idatzitako iritzi artikuluak.
Estadistikak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
