Arrosadia Plazan luxuzko etxeak egiteko asmoa dago. Auzokideak ez daude horrekin ados, eta ni haien artean nago.
Lehenik eta behin, Arrosadian oso parke gutxi daude belarrarekin: plaza hau kontuan hartu gabe, bat besterik ez, Ilargi Enea izenekoa.
Gainera, Arrosadia Plaza oso gaizki zainduta zegoen. Auzoko jendeak plaza zaindu zuen: belarra mozten zuten, garbitzen zuten eta bankuak eta zakarrontziak ere jarri zituzten, leku hori parke batean bihurtzeko. Baita ere, oilategia eta hiru baratza jarri zituzten.
Baina plazan egiten ari zenarekin ez zeuden ados, parke hori ez zelako auzokideena, jabe pribatuena baizik, eta 2005eko ekainan, polizia munizipala obrako makinekin sartu zen, garbiketa lanak egitera. Horretarako hondeagailu bat eta kamioi bat zeramatzaten. Hil horretan egindako bisita guztietan, osotara hau eraman zuten: kolunpioak, baratzak, oilategia, bankuak, ureztatzeko bidoiak, hazitegia eta lurra lantzeko hainbat herreminta. Baita ere oilategian zeuden hamabi oiloak hartu zituzten.
Onartzen dut leku horren jabeak horrekin ados ez egotea, baina polizia garbiketa lanak egitera sartzea ez zait ongi iruditzen, lan hori auzokideek egiten baitzuten. Gainera, garbiketa lanak egiteko ez zirela sartu uste dut, bestela ez zituzten bankuak, ureztatzeko bidoiak, baratzak eta lurra lantzeko herremintak kenduko, bertan horretarako baitzeuden, parkea txukun edukitzeko.
Hau guztia ikusita, nik uste dut Arrosadia Plazan etxerik eraiki behar ez zirela, belarra duten oso eremu gutxi baitaude. Gainera, Plazatik kendu zituzten gauzak bertan utz zitzaketen. Hori eraman izanak plazan egiten ari zenak molestatzen zituela pentsatzera bultzatu nau, eta ez honen garbitasunak.
Oihan Pla Azanza
Azken erantzunak
Iturrama institutuko ikasleek idatzitako iritzi artikuluak.
Estadistikak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
