Behi hausnarketa kamutsak (2) Itsasoa hustu daiteke?

2007-12-11
Zein dira gizarteko baloreak? Ikusten al duzue telebista? Entzuten al dituzue berriak? Indartsuenaren legea da nagusi munduan, gerrak nonahi, injustiziak, astakeriak, … Gure inguruko egoera politikoa eta mediatikoa eroen esku dagoela dirudi, konponezinak dira arruntenak, elkarri izugarriak leporatzea, gezurrak barra-barra esatea, … Horixe da gure gizartetik jasotzen duguna.

Zein dira eskolako baloreak? Borroka bultzatzen ote dugu? Gerra goraipatzen? Konponezinak sortarazten? Gezurretan ibiltzen? Ez dut uste. Nahita ez behintzat. Gizarteko beste esparru eta eremu batzuetan ere (familian –benetan baldin badute-, beste nonbait?), haurrek antzeko baloreak jasoko dituzte, baina eskola ari ote da bihurtzen ia-ia basamortuko oasi bakarra? Baiezkotan nago, eskolari erantzukizun handia bota zaiola gainera, eta ia bakar-bakarrik ekin diola lanari. Eta nolako lanari ekin dio?

Uste dut San Tomasen istorioa zela, txikitan kontatzen zidaten hura: “haur txikia hondartzan itsasoko ura ontzian hartu eta, ontzikadaka-ontzikadaka, bestaldera eramaten ari omen zen. San Tomasek ea zertan ari zen galdetu zionean haurrak erantzun omen zion itsasoa husten ari zela –edo horrelako zerbait, ez baitut ondo gogoratzen-. Orduan San Tomasek, irri eginez, lan hura amaiezina zela eta uzteko eskatu omen zion, baina haurrak bota omen zion: -lan hau baino zailagoa da zuk egin nahi duzuna!”. Horixe bota omen zion San Tomasi haur itxuraz agertu zitzaion aingerutxoak! Izan ere, jainkoaren, bizitzaren eta unibertsoaren sekretuen inguruan zebilen santua. Istorio horixe ekartzen dit gogora gaur egungo egoerak. Tamaina horretakoa da eskolaren lana.

Eta horrexegatik nire erantzuna garbia da, eskolak eralda dezake gizartea. Eta eraldatu behar luke. Badirudi, begiratu azkar batean, gizarteak osatzen dituela eskolak bere ispilu edo zerbitzari gisa, gizarteko kide izan behar dutenak “formatzeko” edo gizartean ondo egokitzeko. Horixe dirudi, baina ez dut uste horrela gertatzen denik. Eskolak zerbait egin dezake, itsasoa “husten” lagundu. Gutxienez, itsasoz bestalde putzu batzuk egingo ditugu plisti-plasta ibiltzeko.

Behi hausnarketa kamutsak (I) Itsasoa hustu al daiteke?

2007-12-11

Ez dago korrika egin beharrik autoak ditugulako.

Ez dago batuketarik, kenketarik, biderketarik eta zatiketak landu beharrik kalkulagailuak ditugulako.

Ez dago geografian mendirik, ibairik edo hiribururik ikasi beharrik atlasak ditugulako.

Ez dago ezer ere buruz ikasi beharrik, baina ezer ere ez, aizu, izan ere “dena” eskura dago Internet-en.

Ez dago historia ikasi beharrik...


Ez egiteko aitzakiaren bila bazabiltza…

Matematika lantzeko power point aurkezpenak

2007-12-05
Helbide honetan aurkitu ditut. Batzuk erabilgarriak izan daitezke. Aurrera bada!

Hezkuntza baliabideen zerrenda, web 2.0

2007-12-05
Pere Marques-ek eskaintzen duen baliabide zerrenda luzea da hau. Orduak pasa daitezke ematen dituen orrietan nabigatzen. Murgil egin ezazu.

PISA, behera datorren dorrea al da hemengo hezkuntza? 100 galdera eta erantzun

2007-12-04
PISA txostena blog-etan zehar dabil, hementxe irakur dezakezue.

Gai honekin batera El Periodico egunkariak 100 galdera egiten ditu hezkuntzari buruz, baita erantzun ere.

Ez zarete ados egongo guztiekin baina irakurtzeko  modukoa da.

:: Hurrengo orrialdea >>

Argi ibili, ikastolako irakasleak bloga deskubritu du. Nahi dudana idatziko dut, nahi duenak irakurtzeko. Ikusteko dago zenbat iraungo duen honek...

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ikastolako irakaslea

irakastola

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Artxiboak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution