Atala: Entzungaiak

2010-11-01

Permalink 19:55:45, Atalak: Entzungaiak, 234 hitz  

Ijitoak: hain urrun, hain hurbil!

Buhamea, ebazlea, ijitoa, lapurra, motzailea, zikina, euskaraz ere gaur egunera arte heldu dira xenofobiaz betetako topikoak. Baina zer dakigu egiaz herri honen gainean? Josune Muñozek, Alizia Stürchek eta Marikita Tanburinek emandako azalpenak entzun eta gero, saia zaitez hurrengo galderak erantzuten:

 

  1. Nondik etorri ziren erromintzelak? Zer itxura zuten garai hartan?
  2. Non eta noiz ospatzen da Galdaragile eguna Euskal Herrian?
  3. Zein beste ospakizunetan agertzen da Perzkinaren pertsonaia? Zer-nolako esanahia du?
  4. Nora jo nahi zuten garai hartako motzaileek Europan zehar barreiatu zirenean?
  5. Noiz hasi ziren erromesen aurkako neurriak? Zergatik?
  6. Ze motatako lanbideak izan zituzten ijitoek?
  7. Zertan ziharduen Donibane Lohitzunen bizi zen Kaskarot taldeak?
  8. Zein mendetan agertu ziren buhameak Baionan? Zein hizkuntzatan mintzatzen ziren?

 

Garazi eta beste herri batzuetan bizi dira ijito euskaldunik gehienak. Literaturan askotan ageri zaigun pertsonaia da eta Pedro Miguel Urrusolo idazle elgoibartarraren lanetan hartzen du berebiziko garrantzia. Historiako hainbat idazlek sartu izan du ijitoa bere ipuin eta eleberrietan, eta mespretxuz edo liluraz, egia da pertsonaia gutxitan pasa dela oharkabean. Erromintzelazko idatziak askoz ere bakanagoak zaizkigu eta beti egaxuek, hau da ijito ez direnek osatuak, oraintxu  arte ahozkora mugatu den herria izaki ijitoa. Erromintzelatik hartu zuen Koldo Izagirrek adibidez espetxeko euskara osatzeko behar zuen hiztegia, eta erromintzelaz osatu zituen Jon Mirandek ere zenbait poema.

 

  1. Zeintzuk dira hizkuntza honen berezitasun nagusiak?
  2. Nola konpontzen ziren garai hartako baserritarrak eta ijitoak? Zer gertatzen zen hirietan? Zer gertatzen da gaur egun?

2010-10-25

Permalink 14:32:57, Atalak: Entzungaiak, 110 hitz  

Belaunaldi berrien etorkizuna

Lan egiten duten eta pentsionisten arteko oreka aldatzen ari da. Horren inguruko datuak eman ondoren, bi iritzi azaltzen dira irratsaio honetan.

 

1.      Saia zaitez esaldi bakar batean testuaren mamia laburtzen?

2.      Zein esparrutan eman dira aldaketa sakonenak?

3.      Egoera berri honek zer ondorio dakartza?

4.      Gaur egungo gazteentzat izango al da jubilaziorik?

5.      Zergatik garestituko dira osasun zerbitzuak?

6.      Garapenak kalte egin al digu?

7.      Gaur egungo eredu ekonomikoak ba al du etorkizunik?

 

http://www.ikasbil.net/audio/05323.mp3

 

2010-07-09

Permalink 13:13:51, Atalak: Entzungaiak, 206 hitz  

Propinarik eman beharra al dago?

"Propina utziko al dugu?". Askotan izaten dugu kezka hori, eta ez da erraza asmatzen nola jokatu. Gai horretaz jardun dute Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan. Saio horretan bertako jendearen testigantzak jasotzeaz gain, New Yorkeko eta Txinan nola jokatzen duten edo jokatu behar den azalduko digute.

 

http://www.ikasbil.net/audio/PROPINAK_txik_20100405_171505_100623_1320.mp3

 

 

Esango al diguzu ondorengo baieztapenak bat datozen ala ez irratsaioan esan dutenarekin?

 

1.      Irratsaioko lehendabizi hitz egiten duen neskak propina emateko ohitura dauka, nahiz eta askotan zalantzan geratu.

2.      Ostalaritzako zerbitzariak normalean 2 euro inguruko propinak jasotzen dituzte New Yorken.

3.      Emandako zerbitzuari txarra iritziz gero, ez dago propina eman beharrik.

4.      New Yorken edaria barran hartzen baduzu ere, propina laga beharra dago.

5.      Donostiako Aurrera jatetxean lan egindako zerbitzariak dioenez, alde handia zegoen beraien artean jasotzen zituzten propinen artean

6.      Zerbitzaria izandakoaren senarrak propina utzi ohi du, bere emazteari ere ematen baitzioten.

7.      Aspaldidanik egon da gaizki ikusia Txinan propina uztea.

8.      Loradendan lan egindakoak uste du lanbide askotan soldata eskasa denez, propina eman beharra dagoela.

2010-03-09

Permalink 11:20:48, Atalak: Entzungaiak, 136 hitz  

Angelina Jolie sukaldari bila dabil Venezian

Aktore estatubatuarra Nani Mocenigo jauregian kokatu da eta haren sei seme-alabekin bertan izango da The Tourits filma grabatzen duen bitartean.

 

Sukaldari bila dabil Angelina Kolie aktore estatubatuarra Venezian, bertan izango baita The Tourist pelikula grabatzen duen bitartean. Italiako hirira bere sei seme-alabekin joan da Jolie.

Filma thriller erromantiko bat da. GK Filmsen zinta Henckel von Donnersmarckek zuzenduko du eta Jolierekin batera Johnny Depp izango du protagonista.

Angelina Nani Mocenigo jauregian kokatu da bere seme-alabekin eta haien zaintzaileekin, baina La Stampa egunkariak argitaratu duenez, sukaldari bila dabil. Izan ere, aktore ospetsuaren edertasunaren arrazoietako bat elikadura on bat omen da.

Brad Pittek dagoeneko Veneziatik alde egin du, baina Veneziara lagundu zuen bere emaztea. Dirudienez, aktoreari ez zaio batere gustatu bere Jolie Johnny Deppekin dutxa azpian eszena bero batean ikustea.

 


euskaltube.com audioak | Izenburua: Albistea | Erabiltzailea: camille

2010-02-12

Permalink 20:29:02, Atalak: Entzungaiak, 22 hitz  

Fideltasuna vs infideltasuna

Erreportaje labur honetan maitasunaren eta sexualitatearen alderdi bat dute hizpide: fideltasuna. Gazte eta helduen iritziaz gain, sexologoak ere azalpenak emango dizkigu.

 

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution