Atala: Hezkuntza

2010-10-21

Permalink 13:38:38, Atalak: Hezkuntza, 154 hitz  

Eskolako motxila

Andoni: Beste garraiolari txiki batzuk baditugu. Nik egia esan urte dezente egin beharko nuke atzera azkena horrelako motxila bat, liburuz eta fitxaz kargatutako motxila bat bizkarrean eramaten nuena gogoratzeko, baina gaur egungo umeek, aizue, zenbat zama eramaten dute bizkarrean? Gehiegi? Lar, beharbada? Ba, horixe diote behintzat adituek eta hori ikustera gure Agurtzane joan da gaur arratsaldean Durangoko ikastolara.

 

Agurtzane: Ikastolan klaseak bukatu eta denak kalera. Hori bai, motxila bizkarrean zintzilik. Baina komeni al da horrenbeste zama eramatea? Zenbait adituren ustez motxilaren karga haurraren pisuaren %10 baino gutxiago izan behar da bizkarrezurreko arazorik ez izateko. Ez dakit nik gure gaztetxoek gomendioak kontuan hartzen dituzten.

 

  1. Zein da zure eskarmentua bizkar zakuekin?
  2. Norena da egoera honen ardura?
  3. Ordenagailuek konponduko dute arazo hau ala liburuak ez dira eskolatik desagertuko? Argudiatu zure erantzuna.
  4. Zer gertatuko litzateke umeak etxerako lanak ere ordenagailuan egin behar izanez gero? Zenbat buru hainbat ordenagailu etxean? Ezberdintasunak handituko lirateke?

 

Egilea: Izaskun Ugarte

 

2010-03-18

Permalink 12:53:20, Atalak: Hezkuntza, 21 hitz  

Adimena

Inoiz neurtu al dizute adimena? Baina benetan zein trebetasun neurtu zizkizuten? Hori ote da adimena, ez al du beste ezaugarririk adimenak?

2009-07-16

Permalink 18:28:19, Atalak: Art Gallery, Hezkuntza, 35 hitz  

EITBren progamazioa gustuko al duzu?

Arratsaldeetan umeentzako programa berri bat jarri dute Euskal Telebistan, eta ez zaizu iruditzen umeentzako aproposa denik. Idatz iezaiozu mezu elektroniko bat Euskal Telebistako programazio arduradunari zure kexa adierazteko eta programazioari buruz orokorrean duzun iritzia emateko.

2008-08-26

Permalink 12:37:47, Atalak: Hezkuntza, 66 hitz  

Guraso ez direnen betebeharrak

Iñaki Segurolaren iritziz, gurasoen betebeharra umeak ekarri eta ondo erakustea da. Norbaitek erakutsi behar baitio umeari gauzak nola diren, eta ez nola behar luketen. Baina, Segurola bezalako guraso ez direnen eginkizun soziala besteen umeak gaizki erakustea da. Norbaitek erakutsi behar dio umeari gurasoen ondo erakuste hutsak ez diola balioko biziari gustu pixka bat hartzeko.

 

http://www.ikasbil.net/audio/guraso_ez_betebehar_080117_1010.mp3

2008-06-04

Permalink 20:42:40, Atalak: Hezkuntza, 192 hitz  

Urrezko Idazluma Gregorio Arrienentzat

Gaur poz handia hartu dut nire Historia eta Latin irakaslearen argazkia egunkarian aurkitu dudanean. Badira hamabi urte ez dudala ikusten eta halako zirrara sortarazi dit bere istorio-historikoak berriz entzuteak. Bera izan zen Ameriketan izandako lehenengo pertsona ezagutu nuena.

Gregorio Arrien historialari bizkaitarrak (Kortezubi, 1937) Urrezko Idazluma jaso zuen atzo, Bilboko Liburu Azokako sari nagusia. Ekitaldian, Anton Mari Aldekoa-Otalora Gerediaga elkarteko kidea izan zuen alboan. Arrienek hainbat urtetan eginiko lana goratu zuen Aldekoa-Otalorak. Haren esanetan, «Arrienek behar handia egin du gure historiako zuloak josteko». Liburu ugari eman ditu argitara; El primer exilio de los vascos: Cataluña, 1936-1939”, “P. Francisco Mª. Aramburu, 1870-1964, “Juan de Lezika y Torrezuri, fundador de la villa de Luján, 1709-1784: (historia de dos pueblos) = Juan de Lezika Torrezuri, Luján hiriaren sortzailea, 1709-1784 : (herri biren topaketaren historia)”, “La generación del exilio: génesis de las escuelas vascas y las colonias escolares (1932-1940)”, “Euskalerriaren Kondaira: 6-7 Maillak”, “Medio siglo en un centro educativo. Pasionistas de Euba, 1956-2006”, besteak beste. Batez ere, hiru gai jorratu ditu Arrienek: Euskal Herriko emigrazio politikoa, irakaskuntzaren historia eta pasiotarren historia. 

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution