Atala: Photo Museum

2010-10-12

Permalink 17:03:09, Atalak: Photo Museum, 60 hitz  

Robert Doisneau argazkilariaren "Muxua" (1950)

Argazki  hau 1950. urtean egin zen Parisen eta orain dela bi urte bere jabeak, argazkian agertzen den emakumeak, saldu egin zuen enkante batean eta egundoko dirutza eskuratu zuen, garai bateko 27 milioi pezeta. Paris eta maitasuna lotzen dituen argazki ospetsua da. Nolakoak dira gaur eguneko musuak? Beste bertsiorik sortzen animatzen al zarete?.

 

http://www.ikasbil.net/audio/06413.mp3

 

 

2008-11-30

Permalink 13:57:29, Atalak: Photo Museum, 70 hitz  

Zintzoa bazara, zintzoa zara

Pirateriaren aurkako iragarki honekin bat al zatoz? Eztabaidatu hurrengo esaldien gainean.

 

  1. Itsaslapurra naiz.
  2. Gaur egun ez dut ez diskarik, ez filmik erosten. Ez du merezi horretan dirua gaztatzea.
  3. Astero zinemara joaten naiz nire neska lagunarekin.
  4. Interneti esker kultura denon esku dago.
  5. Biruskontrako programa instalatzea oso garestia da. Nahiago dut programa pirataren bat erabiltzea.
  6. Ezingo nuke inoiz Benito Lertxundiren diskaren bat kopiatu.
  7. Durangoko azoka aprobetxatzen dut diska zein liburuak erosteko.
  8. ....

2008-11-29

Permalink 20:04:11, Atalak: Photo Museum, 68 hitz  

Bakaikuko desagertzeak

Aralarko basoetan barrena zortzi ikasle galdu omen ziren behin. Ardi, behi, pottoka, zerri eta azerien artean eman zuten eguna. Haritzak, pagadiak eta arteak zituzten lagun. Hotza eta haizea etsai. Egun osoan zehar noraezean ibili ondoren, Bakaiku herriko argitxoak bistaratu zituzten, eta Kotxko Tabernan hartu zuten atseden. Zoritxarrez, ke eta algara haien artean, berriz galdu ziren. Gutxik dakite zer gertatu zen gau luze eta misteriotsu hartan.

Argazkiak: Iker Pablogorran

2008-11-05

Permalink 19:06:04, Atalak: Photo Museum, 166 hitz  

11 turista Gernikan

Urriko azken astelehenean 10 turistek Gernikako azokara jo zuten. Atxurin zeukaten hitzordua, eta bosnaka eta binaka heldu ziren, guardasola eta guzti. Arratsalderako ura zekarren, eta prestatuta zihoazen. Txartelak atera, eta salto batean sartu ziren lehenengo bagoian. Lagun askok kale egin zuten lehenengo txango hartan. Hala ere, 9:15etako trena hartu zuten, Bilbo handia atzean utziz.



 


Bidean, Idoiak dei misteriotsu bat jaso zuen. Harriduraz beterik, barre egiten zuen, baina besteek ez zuten tutik ulertzen. Algaraka eskegi zuen sakelako telefonoa, eta Monika Gernikan zegoela kontatu zien lagunei. Nola? Gernikan?. Mundua txikiegia da gehienetan. Gernikako tren-geltokiko langile batek Idoiari deitu zion esanez Monika haien bila ari zela. Argitu beharra dago, geltokiko langilea Idoiaren laguna zela. Kontaktuak garrantzitsuak dira, zeruan zein Gernikan. Han zegoen Monika, berak egindako kartel batekin lagunen zain. Honela zioen karteltxue: “Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, non zaudete?”. Haiek barreak eta algarak. Zorionez, falta zen ardia berreskuratu zuten eta artelde zintzoa batera ibili zen Gernikako kaleetan zehar. Please, please, come on, come on...

 

Argazkiak: Amaia Solar

2008-10-31

Permalink 17:51:25, Atalak: Photo Museum, 29 hitz  

Gure lehenengo irteera

Argazkia: Iker Pablogorran

 

Gabriel Aresti idazle bilbotarra (1933-1975) jaio zen etxean haren omenezko plaka jarri zuten urriaren 15ean Barroeta Aldamar kaleko 2. atarian. Eta gu hantxe egon ginen. 

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

| Hurrengoak >

Ekaina 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution