Atala: Hego Amerika

2008-12-10

Permalink 20:55:58, Atalak: Hego Amerika, 31 hitz  

Argentinako abelazkuntza gainbehera dator

Haragia da argentinarren dietaren oinarria. 7 egunetatik 6etan okela jaten dute. Biztanle eta urteko  80 kilo inguru kontsumitzen da. Bestetik, jendeak okela auzoko harakinari erosten dio konfiantza harengan jarria dute supermerkatuan baino.

2008-08-18

Permalink 12:30:36, Atalak: Hego Amerika, 83 hitz  

Gizakia aparta da

Buenos Aireseko Jose Tiburcio Borda ospitaletik aireratzen dituzte Colifata irratiko saioak. Buruko gaitzak dituzten gaixoentzako zentroa da, eta haiek dira saio horietako protagonistak. Buenos Airesen lunfardoa hitz egiten dute, eta, lunfardoz, ero esan nahi du colifato-k edo colifata-k. Alfredo Olivera medikuak, 1991ean martxan jarri zuen irratia, gaur Udalak ospitalea itxi nahi du, han bulegoak eraikitzeko. Colifato eta colifatak telebistako izar bilakatu dira, halaber, Aquarius enpresak egindako iragarkiaren eskutik. Larunbatetan aireratzen dituzte Colifatako saioak zuzenean, 14:30etik 18:30era. Gainera, webgunea badute: www.lacolifata.org

 

2008-07-12

Permalink 13:04:57, Atalak: Hego Amerika, 197 hitz  

Pablo Neruda & Alicia Urrutia

 

1969an Pablo Neruda idazle txiletarrak eskuz idatzitako “Álbum de Isla Negra” liburua aurkitu du abokatu eta bildumagile txiletar batek. Pablok bere emazte Matildek zuen ilobari eskeinitako amodiozko olerkiak ditu liburuak. 60ko hamarkadan senar-emazteek Matilderen iloba eta haren alaba, Isla Negra herrian zuten etxean hartu zituzten. Garai hartan ilobak, Alicia Urrutiak, 25 urte baino ez zituen eta bere osabak aldiz 60. Hala ere, pasiozko harreman hark gutxi iraun zuen, Matilde jakinaren gainean zegoelako eta ohean aurkitu zituenean iloba etxetik bota zuelako.

Hona hemen 1971n Aliciak Pablori bidalitako ohar bat:

 

«Pablo amor, quisiera que esta carta te llegue el 12 de julio de tu cumpleaños. Pablo amor que seas feliz. Todas las horas del día y de la noche, estés donde estés y con quien sea, sé feliz, te recordaré, pensaré en ti alma mía. Mi corazón está tibio de amarte tanto y pensar en ti. Amor amado amor, te beso y te acaricio todo tu cuerpo amado. Amor amado amor amor amor mío amor. Tu Alicia que te ama».

 

Saia zaitez Aliciak idatzitako oharra itzultzen.

2008-04-30

Permalink 22:24:40, Atalak: Hego Amerika, 163 hitz  

Txilen ezagutu nuen

Henrike Knörr euskaltzain eta filologoa hil da. Euskaltzaindiko Iker sailburua zen, eta EHUko katedraduna. Tarragonan sortu zen 1947an, baina Gasteizen bizi zen umetatik. Argitalpen ugari utzi ditu. Onomastika eta toponimia ziren Knörren iker eremu maiteetako batzuk.

2004ko azaroaren 11n Henrike Knörrek “Un paseo cultural por el País Vasco” hitzaldia aurkeztu zuen Pontificia Universidad Católica de Chile-n eta hurrengo egunean “España después de la dictadura:1975-2004: Una pespectiva sociocultural” berbaldia eskaini zuen Pontificia Universidad Católica de Valparaiso-n. Euskaltzaindiaren lehendabiziko bisita ofiziala izan zen hura eta niretzat estreinako aldiz euskaltzain oso bat ezagutzen nuela. Nahiz eta Onomastikan aditua izan Henrikek ez zuen ezagutzen nire izenaren esanahia. Beraz, lasaitasun ederra hartu nuen hori entzutean, jende askok galdetzen baitit nondik datorren eta zer esanahi duen. Nire bidaian jende asko ezagutu nuen, baina Knörr eta bere emaztearen bisitak indarra eman zidan aurrera egiteko. Eskerrik asko bikote!!!.

2007-09-09

Permalink 13:36:34, Atalak: Hego Amerika, 107 hitz  

Anakena hondartza

2003. urtean, Jennifer Vanderbes idazle amerikarrak Easter Island eleberria idatzi zuen. 1913. urtean, Elsa Pendleton, protagonistak,  bidaia bat egiten du bere ahizparekin eta bere senar antropologoarekin Pazko uhartera. Ingalaterrako portutik irteten dira eta urte bete ematen dute itsasoan irlara heldu arte. Kanpamentua Anakena hondartzan kokatzen dute, hau da, argazkian ikusten duzuen hondartza zoragarri honetan. Elsak “Maori Rongo Rongo” idazkera misteriotsua ikertuko du eta Edwardek berriz moaiak aztertuko ditu. Irlak bi hondartza ditu, bata Anakena eta bestea Ovahe eta irlan zehar, 270 ahu edo altare daude eta 900 moai baino gehiago. Argazkian Ahu Nau-Nau altarea ikus dezakezue.

Ea asmatzen duzuen, nola esaten da kaixo eta agur Rapa Nui hizkuntzan?.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

| Hurrengoak >

Ekaina 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution