Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:Informazioaren, kulturaren eta jakintzaren euskarri nagusi ditugu liburuak.
Ikus-entzunezko hedabideekin lehia gogorra du liburuaren munduak.
Bidai liburuak oso gustuko ditut. Asko ikasten da beste jende batzuen bizimoduaz eta esperientziaz.
Durangoko liburu eta disko azoka eta Sarakoa Iparraldean oso ospetsu egin dira.
Nik uda partean irakurtzen dut, batez ere, denbora gehiago dudalako.
“Ez dago liburu txarrik, zeozer ikasteko balio ez duen libururik”
“Liburua ahots bat da, hitz egiten digun inteligentzia bat”
“Liburu ona aukeratzea eta ondo irakurtzea oso garrantzitsua da”.
Irakurtzea artea da, liburuetan dagoen bizitza aurkitzeko artea.
Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Zenbat liburu irakurtzen duzu? Nolakoak?
Liburuak: entretenimendua, jakintza, plazera...
Literatur liburua: narraziaok, eleberri historikoak,fantasia...?
Irakurtzeko zaletasuna kultur ezaugarri?
Ikus-entzunezko tresneriaren aldean, liburua zaharkiturik?
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||
