Artxiboak: Uztaila 2010

2010-07-29

Permalink 16:38:29, Atalak: Idazlanak, 110 hitz  

Herriko jaiak

Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:

  • Urtero, uda aldera, gure herrietan eta hirietan jaiak ospatzen dira.

  • Herriko jaietan leher egin arte ibiltzen gara koadrilan.

  • Oraingo jaietan dena da zarata eta mozkorra. Gazteek edatea eta edatea besterik ez dute gogoan.

  • Jaietan modako musika taldeak, lehiaketak, kultur ekitaldiak...denetarik egiten da, denen gustuak asetzeko.

  • Jaietan gaupasa egiteko aukera egoten da, gau osoa lagunekin! Egunez apur bat deskantsatu eta gero jo eta ke!

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Jaiak adiskideekin, familiakoekin...egoteko aitzakia?

  • Lagunartean ibiltzeko, musikaz gozatzeko, dantzan egiteko...?

  • Adiskide berriak egiteko, harremanetarako aproposak?

  • Jaien alde onak eta txarrak.

  • Hirietakoak ala herrietakoak hobeak? Zergatik?

Permalink 16:18:25, Atalak: Idazlanak, 137 hitz  

Liburuak

Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:
  • Informazioaren, kulturaren eta jakintzaren euskarri nagusi ditugu liburuak.

  • Ikus-entzunezko hedabideekin lehia gogorra du liburuaren munduak.

  • Bidai liburuak oso gustuko ditut. Asko ikasten da beste jende batzuen bizimoduaz eta esperientziaz.

  • Durangoko liburu eta disko azoka eta Sarakoa Iparraldean oso ospetsu egin dira.

  • Nik uda partean irakurtzen dut, batez ere, denbora gehiago dudalako.

  • Ez dago liburu txarrik, zeozer ikasteko balio ez duen libururik”

  • Liburua ahots bat da, hitz egiten digun inteligentzia bat”

  • Liburu ona aukeratzea eta ondo irakurtzea oso garrantzitsua da”.

  • Irakurtzea artea da, liburuetan dagoen bizitza aurkitzeko artea.

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Zenbat liburu irakurtzen duzu? Nolakoak?

  • Liburuak: entretenimendua, jakintza, plazera...

  • Literatur liburua: narraziaok, eleberri historikoak,fantasia...?

  • Irakurtzeko zaletasuna kultur ezaugarri?

  • Ikus-entzunezko tresneriaren aldean, liburua zaharkiturik?

2010-07-26

Permalink 16:26:27, Atalak: Idazlanak, 92 hitz  

Euroa

Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:
  • 10 urte dira euroa indarrean jarri zela”.

  • Ez da arazo handirik egon. Lehen ere errealetatik pezetara aldatu zen”.

  • Soldatek ez dute gora egin, baina bizitza erabat garestitu da”.

  • Oinarrizko eragiketak egiten ditut, baina zenbaki handiekin nahiago dut pezeta eta milioiak erabili”.

     

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko galdera hauetaz balia zaitezke:

  • Zelan moldatu gara aldaketa horren aurrean?

  • Zein izan daitezke zailtasunik handienak?

  • Zelako abantailak eta desabantailak ekarri dizkigu?

  • Nolako ondoriok izan ditu gure bizimoduan?

Permalink 16:10:20, Atalak: Idazlanak, 123 hitz  

Bidaiak

Irakur itzazu hurrengo albiste eta iritzi hauek:
  • Bidai zaletasuna hedabide guztietan gainezka: aldizkarietan, egunkarietan, irrati telebistetan...bidaiatzeko iragarliak, erreportaiak eta saio bereziak ere bai.

  • Antzinako esplotatzaileak eta ameslariak: Marco Polo, Elcano, Cook, Livingston, Iradier... Abentuaren erromantizismoa?

  • Estatistiken arabera, Euskal Herriko gehienak ez dira kanpora joaten oporretan.

  • Atzerrira zertarako? Bazterrik politenak etxetik hurbil ditugu eta!”: Ana Jauregui, Zumaia.

  • Bidaiak egitea aberasgarria da. Beste bizimodu batzuk, kultura batzuk... ikusteko eta ikasteko aukera da.

Arestian aipatutako albisteak zein iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Bidaiari ala turista? Agentzia bidezkoak eta norberak prestatuak.

  • Bidaia: ihes egiteko, atseden hartzeko, jakin-mina asetzeko...?

  • Bidaia ongi antolatuak ala abentura gisakoak?

  • Bidaiatzea, Mendabaldeko aberatsen apeta?

  • Txango zoragarriak, egiteko ala itzulitakoan zer kontatu edukitzeko?

2010-07-23

Permalink 13:20:01, Atalak: Diskopolis, 94 hitz  

Hertzainak: Hertzainak

Euskaraz landutako rocka ulertzeko, ezinbesteko taldea da Hertzainak. Beste asko bezala, taldekideak bidean egin ziren musikari, eta nabaritu zen taldearen garapenean, hasierako punk erritmo britainiarretatik rock giro klasikoetaraino, eta tartean ska erritmoak eta folk kutsuko melodiak jorratuz. Diskografia oparoa utzi zuen taldeak (sei disko eta hainbat single eta EP), eta oraindik ere entzuten dira haren kantuak. 1978an hasi zen Hertzainak izango zenaren hezurdura osatzen, Gasteizen, eta 1981eko Urtezaharrean jo zuen aurreneko aldiz zuzenean. Taldearen azken emanaldia 1993ko urriaren 30ean izan zen, Izarran (Araba), Kubaren aldeko jaialdi batean.

 

Iturria: http://www.badok.info

 

Permalink 12:57:21, Atalak: Diskopolis, 147 hitz  

Delirium Tremens: Ikusi eta Ikasi

Datuak


Jatorria: Mutriku (Gipuzkoa)

Musika mota: Rock
Urteak: 1987 – 1991

Diskoetxeak: Esan Ozenki Oihuka
Taldekideak: Andoni, Patxi, J. J. Yurrita, Iñigo Muguruza

 

Delirium Tremens Euskal Herriko musika talde bat izan zen, 80 eta 90eko hamarkadetan erreferentziazko Rock talde bat, hain zuzen ere. Bere diskoen artean, Ikusi eta Ikasi azpimarratu dezakegu, eta abestien artean, berriz, izen bera duen Ikusi eta ikasi kanta.

 

Historia


1987an, Mutrikun, hirukote bezala hasi ziren jotzen Delirium Tremenseko kideak. Oihuka Diskoetxearekin kontratua lortu eta lehen lana kaleratu zuten. Lan hau, Zarrapo talde Nafarrarekin batera kaleratu zuten (Hemen denak berdinak dira). Disko hau bost kantuz osatua zegoen. Disko honekin, Euskal Rock Erradikalaren zirkuituan sartu ziren. 1989an, beraien lehen diskoa kaleratu zuten (Ikusi eta ikasi). Disko hau kaleratzearekin batera, Euskal Herrian, Italian eta Galesen eskaini zituzten hainbat kontzertu. Bilbao Kolektibo Elektronikoaren eskutik entzun daiteke gaur egun Ikusi eta Ikasi abestiaren bertsio berriagoa

 

Iturria: www.ikasbil.net

2010-07-21

Permalink 16:41:35, Atalak: Idazlanak, 118 hitz  

Jan bai, baina zer?

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:
  • Hondakin toxikoek eragindako osasun arriskuak: ganadua gizentzeko hormonak, behi eroak...

  • Labeldun produktuak kalitatearen adierazle.

  • Erresuma Batuan duela zortzi bat urte azaldu zen behi eroen gaitza.

  • Janarien industrializazioak dena erosoago: tetrabrikeko zukua naturalaren ordez.

  • Genetikoki eraldatutako organismoek, hau da: transgenikoek, eztabaida piztu dute munduan.

  • Behi eroak gaurko produkzioa ereduaren ondorio dira.

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Gure jateko ohiturak eta gure aiton-amonenak.

  • Seguruak eta osasuntsuak al dira jaten ditugun elikagaiak?

  • Zer dela eta agertu dira kutsatutako jakiak elikadura katean?

  • Gero eta elikagai ekologiko gehiago: barazkiak, frutak, esnea, lekariak...

  • Kontsumo gizarteak jaki aukera bikaina eskaintzen digu.

  • Eskolak egin ote lezake zerbait gure gaztetxoen ohiturak hobetzeko?

2010-07-19

Permalink 17:03:41, Atalak: Idazlanak, 143 hitz  

Hizkuntzak ikastea

Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:
  • Jar ezazu hizkuntza bat zeure kurrikulumean, bestela jai daukazu.

  • Kontu handiz aukeratu behar da atzerrira nora joan, nola eta zein baldintzatan; bestela, porrota izango da ondorioa.

  • Ingeleseko akademiak perretxikoak bezala ugaritzen ari dira hiri eta herrietan.

  • Zergatik txiki-txikitatik akademietara? Lanerako beharrezkoa? Bidaiatzeko beharrezkoa? Ikastetxeetan ikasitakoa ez da nahikoa? Eskolako azterketak ezin gainditu? Ahalik eta lasterren ikasi nahi?

  • Ama hizkuntzaz gain, hizkuntza bat edo gehiago jakinez gero, erraztasun handiagoa beste bat ikasteko.

  • 26 urte nituela hasi nintzen ingelesa ikasten. Ahalegin, neke eta diru asko gastatu ondoren, ez dut maila handirik lortu. Beranduegi hasi naiz.”

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Hizkuntzak ikastea: beharra ala moda?

  • Zergatik nagusi ingelesa? Eta frantsesa? Eta alemana?

  • Ahaleginak eta ordaindu behar den diruak merezi ote?

  • Atzerrira hizkuntzak ikastera: esperientziak.

  • Zenbait hizkuntza jakin gabe, ezjakin?

Permalink 16:38:18, Atalak: Idazlanak, 91 hitz  

Gaurko gazteak, nolakoak?

Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:
  • Gazte askoren helburua: gurasoen etxetik ahalik eta beranduen irtetea.

  • Gazteen interesgune nagusiak: familia, lagunartea, lana, dirua, gaua, aisialdia...

  • Politikak, Parlamentuak, sindikatuek...balorazio eskasa gazteen artean. Politikan, pluraltasuna nagusi.

  • Moda eta markei atxikia bizi omen dira, baita etengabe dibertitu “beharrari” ere.

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Gazteak, inkestetan agertzen diren bezalakoak ote?

  • Geroak kezkatzen al du gaztea?

  • Gurasoen belaunalditik gaurkora alde handirik bai?

  • Nahi dutena egiten ohituta?

  • Zein da gurasoen etxetik alde egiteko adin egokia?

2010-07-15

Permalink 10:44:44, Atalak: Diskopolis, 56 hitz  

Betagarri: Sweet Mary

Betagarri taldearen hasiera 1993. urtean kokatu behar dugu. Urte hartan hasi ziren lehenengo maketa osatuko zuten abestiak prestatzen. Izenburu eta azal moduan, hasiberrien "L"a bakarra erabiliz, kasete formatuan eta beraien kabuz kaleratu zuten lana. 1500 ale inguru saltzea lortu zuten, gehienak tabernetan banatuta. Urte batzuk geroago, CD formatuan berrargitaratu zen diskoa.

Iturria: www.ikasbil.net

2010-07-14

Permalink 16:39:45, Atalak: Idazlanak, 93 hitz  

Haur gutxi jaiotzen da

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:
  • Euskal Herriak du Mendebaldeko herrietatik jaiotza tasarik txikiena: emakume bakoitzeko 0,92 ume.

  • Belaunaldien jarraipena ziurtatzeko emakume bakoitzak 2,2 ume izan beharko lituzke.

  • Suedian, Frantzian...hasi dira gauzak aldatzen: laguntzak, lan ordutegiak...haurrak izateko bultzada.

  • Ume eskasiaren arrazoiak: arrazoi ekonomikoak, emakumea lanean, gizonaren inplikazio eskasa, gizarte hedonista: ongi bizitzea.

  • Arazo sozialak sortuko omen dira: langile erretiratu gehiago, langileak falta...

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Aiton-amonen belaunalditik honako aldaketa.

  • Zergatik horren haur gutxi?

  • Falta diren umeak nola ordezkatu: inmigrazioa, adopzioa...?

  • Ondorioak.

  • Irtenbideak.

2010-07-13

Permalink 17:27:37, Atalak: Idazlanak, 119 hitz  

Internet

Irakur itzazu hurrengo iritzi hauek:

Dolores, 57 urte: “Pasa den hilean 600 eurotako telefono faktura heldu zitzaigun, semearen Internet dela eta ez dela.

Alfonso, 49 urte: Interneti esker, egunero hitz egiten du AEBetan dagoen alabarekin”.

  • Joxe Miel, 36 urte: “Eskatu gabeko publizitateak gure posta elektronikoa blokeatzen du”.

  • Juli, 70 urte: “Internet? Entzun bai, baina ez ez dakit hori zer den; behar ere ez”.

  • Unai, 20 urte: “Azken diskoa Interneten bidez lortu dut”.

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Internet: etorkizunerako atea.

  • Merkataritza tradizionalari kalte egingo al dio Internetek?

  • Lehen pentsaezinak ziren gauzak errealitate bihur ditzake Internetek.

  • Erabilera okerrak anitz eta arriskutsuak dira Interneten.

  • Internetekin gaixotu denik ere bada.

2010-07-12

Permalink 17:15:54, Atalak: Idazlanak, 92 hitz  

Tabakozaletasuna

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:

Tabakorik gabe, minbiziak sorturiko hilkortasuna %30 jaitsiko litzateke.

  • Gobernuak %10 igoko du tabakoaren salneurria.

  • Ane: “Nahi dudanean utziko diot erretzeari”.

  • Miren, erretzaile pasiboa: “Nire ingurukoen kea ezin dut jasan”

  • Joserra, 36 urte: “Bost aldiz saiatu naiz erretzeari uzten”

  • Aitor, 26 urte: “Badira tabakoa baino gauza arriskugarriagoak”.

     

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Bizio txarra al da erretzea?

  • Tabakoa: onartutako droga?

  • Erretzailee eta ez erretzaileen eskubideak aurrez aurre.

  • Erretzeak sortutako gaixotasunak.

  • Gaztetxoak eta tabakoa.

Permalink 16:53:34, Atalak: Idazlanak, 81 hitz  

Merkataritza-gune handiak

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:

Azken urteotan gero eta gehiago dira merkataritza-gune handiak gure herrian: Garbera, Al Campo, Artea, Max Center, Pryca...

  • Hipermerkatura joan baino lehen erosi beharreko gauzen zerrenda egitea komeni da.

  • Fabrikatzaileek akordio bereziak egiten dituzte hipermerkatuekin, euren produktuak apalik onenetan jartzeko.

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Merkataritza-gune handiek abantailak eta desabantailak.

  • Merkataritza-gune berrien eragina.

  • Merkataritza-gune handiak gure gizartean: beharra ala moda?

  • Merkataritza-gune handien trikimailuak salmentak handitzeko.

  • Aisialdia= kontsumoa

Permalink 16:45:54, Atalak: Idazlanak, 108 hitz  

Etorkinak gure herrian

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:

Etorkinen buruhaustea paperak dira. Horiek ziurtatzen dizkiete oinarrizko eskubideak.

  • Euskal Herrian dauden etorkinen erdiak Europatik etorri dira.

  • Tartean mafiak: Dominikar Errepublikatik hona etortzea, 15.000 euro.

  • Euskal Herria ez da leku ona atzerritarren lan premia asetzeko. Hemengo lanposturik gehienak kualifikatuak dira.

  • Bertokoak egin nahi ez ditugun lanak etorkinek egin behar gehienetan.

  • Oreka demografikoari eusteko beharrezkoak omen dira etorkinak. EAEk esaterako, 1.863 biztanle galdu zituen 1998an.

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Inmigrazioaren zergatiak: arrazoi ekonomikoak, sozialak, politikoak...

  • Etorkinek herri baten kulturan izan dezaketen eragina.

  • Etorkinak gure artean. Arrazakeriarik?

  • Etorkinek langabeziaren arazoa areagotu?

  • Euskaldunok ere inmigranteak izan gara.

Permalink 11:59:28, Atalak: Berriak, 112 hitz  

XXI.mendeko Iparraldea

Iparraldean eta Hegoaldean bizi garen herritarrok askotan ohartzen gara ez dugula ongi elkar ezagutzen, eta ezagututa ere, betiko irudiak, topikoak ditugula buruan. Dokumental honetan, horiek alde batera uzten saiatuko gara eta horretarako, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak Interneten jarri duen erreportaje bat erabiliko dugu, Iparraldea XXI izenekoa, hain zuzen ere.

 

Bere egileen hitzetan, dokumentalaren helburua da, ezeren gainetik, Hegoaldeko gazteak zein helduak hunkitzea, baina ez hori bakarrik. Betiko klixeak uxatuz, Iparraldeko errealitatea aurkeztea: gazteei lehentasuna emanez, modernoa forma aldetik, eta baikorra. Jarraian Xala pilotaria, Amaren alabak musika taldea, Amets Arzallus eta Maiana Irigoyen bertsolariak, Mak rap taldea eta Itxaro Borda idazlea ezagutzeko aukera luzatzen dizuet.

 

Iturria: Moldatua www.ikasbil.net

 

2010-07-09

Permalink 17:40:30, Atalak: Bi sarrera mesedez, 47 hitz  

Ikasle madarikatua

Gabriel Aresti Euskaltegiak aurtengo ikasturte oparoari amaiera emateko, jai ahaztezina antolatu zuen ekainaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian. Afalostean bideo, ipuin eta argazki-lehiaketen irabazleak ezagutzera eman ziren. Hona hemen bideo-lehiaketa irabazi zuen laburmetraiak. Zuek bezain euskara ikasle finak ez dira dozenan hamahiru izaten. Zorionak eta uda ederra izan!!!

Permalink 13:13:51, Atalak: Entzungaiak, 206 hitz  

Propinarik eman beharra al dago?

"Propina utziko al dugu?". Askotan izaten dugu kezka hori, eta ez da erraza asmatzen nola jokatu. Gai horretaz jardun dute Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan. Saio horretan bertako jendearen testigantzak jasotzeaz gain, New Yorkeko eta Txinan nola jokatzen duten edo jokatu behar den azalduko digute.

 

http://www.ikasbil.net/audio/PROPINAK_txik_20100405_171505_100623_1320.mp3

 

 

Esango al diguzu ondorengo baieztapenak bat datozen ala ez irratsaioan esan dutenarekin?

 

1.      Irratsaioko lehendabizi hitz egiten duen neskak propina emateko ohitura dauka, nahiz eta askotan zalantzan geratu.

2.      Ostalaritzako zerbitzariak normalean 2 euro inguruko propinak jasotzen dituzte New Yorken.

3.      Emandako zerbitzuari txarra iritziz gero, ez dago propina eman beharrik.

4.      New Yorken edaria barran hartzen baduzu ere, propina laga beharra dago.

5.      Donostiako Aurrera jatetxean lan egindako zerbitzariak dioenez, alde handia zegoen beraien artean jasotzen zituzten propinen artean

6.      Zerbitzaria izandakoaren senarrak propina utzi ohi du, bere emazteari ere ematen baitzioten.

7.      Aspaldidanik egon da gaizki ikusia Txinan propina uztea.

8.      Loradendan lan egindakoak uste du lanbide askotan soldata eskasa denez, propina eman beharra dagoela.

2010-07-07

Permalink 21:08:47, Atalak: Idazlanak, 84 hitz  

Zaletasunak mendekotasun

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:

Janaria, sexua, erosketak, kirola, Internet... Ekintza edo zaletasun arruntek mendean har dezakete pertsona, gustuko izatetik mendekotasun bihurtzeraino.

  • Hau guztia gizarte kapitalistak bultzatzen duen kontsumismoaren ondorioa da.

  • Lanarekin aspertuta, osasuna zaintzeko...kirola egiten hasi eta hori mendekotasun bihurtu. Holakorik!

  • AEBetan hanburgesen mendekotasuna dutenak sendatzeko elkarteak daude, hemengo alkoholikoenen antzekoak.

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Zaletasunaren eta mendekotasunaren arteko muga.

  • Edozer bihur daiteke mendekotasun?

  • Mendekotasuna gaixotasuna al da?

  • Eragileak.

  • Irtenbideak, sendabideak...

Permalink 09:48:38, Atalak: Diskopolis, 67 hitz  

The Uski's: Katuek bezala

Bizkaiko The Uski's taldearen hirugarren diskoa da Katuek bezala. Musika alaia, abesti errazak, oso melodiko eta dantzagarriak dakartza lan honek, nahiz eta oraingoan ukitu berri bat eman nahi izan dioten. Izan ere, musika beltzaren trazak atzematen zaizkio, oraingo honetan. Ezin ahaztu, hala ere, The Uski's-en musikak itsasoari buruz hitz egiten duela. Ez dira alferrik bere taldekideak musikari eta surflari!

 

Iturria: www.ikasbil.net

 

2010-07-06

Permalink 17:07:04, Atalak: Idazlanak, 102 hitz  

Giza Eskubideak

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:

1948ko Giza Eskubideei buruzko Adierazpen Unibertsala: Pertsona guztiek bizitzeko, askatasunerako, herriko gobernuan parte hartzeko, legearen babesa izateko, hezkuntza eta kultura jasotzeko...eskubidea dute.

  • 1998ko abenduaren 10a Giza Eskubideen 50.urteurrena.

  • Nazio batzuen ustez kultur tradizioak errespetatu egin behar dira; ondorioz klitorisaren erauzketa, behartuta ezkontzea, heriotz zigorra...

  • 50 urte igarota oso zaila da oinarrizko eskubideetakoren bat urratzen ez duen nazioren bat aipatzea.

  • 1997ko txoatena: 150en bat herrietan giza eskubideak urratu egiten dira.

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Giza Eskubideen ukapena.

  • Lehentasunak.

  • Erronkak.

  • Giza Eskubideak eta taldeak: umeak, emakumeak, presoak, etorkinak...

2010-07-03

Permalink 11:04:51, Atalak: Art Gallery, 214 hitz  

Mendiko erreskateak

Hil honetatik aurrera, Kataluniako suhiltzaileak erreskateen fakturak kobratzeko asmoz bidaltzen hasiko dira, beti ere beren parte-hartzeak ekintza arduragabeen ondorio izan badira. 2008tik ari dira suhiltzaileak fakturak bidaltzen, baina informazioa emateko helburua zuten, jendeak jakin dezan zenbat balio duen, zein garesti den erreskate bat.

 

Katalunia izan da lehenengo erkidegoa esparru honetan legeak garatzen eta 2005eko Generalitateko buletinean eman zituen argitara leku arriskutsuetako erreskateen prezioak. Prezioa ezartzeko garaian kontuan hartzen dira zenbat suhiltzailek hartu duten parte erreskatean eta lan horretan emandako denbora.

 

2008ko prezioak hauek ziren: suhiltzaile baten lanordua 30 euro, 39 euro ibilgailu batena eta 2.271 euro helikoptero baten hegaldia. Hasiera batean, eragin handia izan zuen neurriak eta askoz ere interbentzio gutxiago egin behar izan zituzten, baina behin sustoa pasata, zuhurtasun-maila jaitsi egin da berriro. Legeak duen oztoporik nagusiena da ez duela zehazten ez nork ez nola erabakiko den erreskate-zerbitzuaren parte-hartzea jarrera arduragabe baten ondorio izan den ala ez. Edonola ere, hiru egoera hauetan erreskatea ordainaraziko dela garbi dago:

 

• Abisu edo debeku-seinaleetan adierazitakoari jaramonik egin ez bazaio.

• Erreskatatzen den pertsonak praktikan jarri duen ekintzarako materiala edo

beharrezkoa den ekipoa eraman ez badu.

• Erreskate-zerbitzuen parte-hartzea premiazkoa ez denean.

Berri hau irakurri eta gero, zein da zure iritzia gai honen inguruan? Saia zaitez zure ikuspuntua ahalik eta argien adierazten. Zer egin beharko genuke EAEan?

 

2010-07-02

Permalink 19:18:01, Atalak: Idazlanak, 72 hitz  

Lan istripuak

Irakur itzazu hurrengo albiste hauek:

Osalan: “Segurtasun neurriak areagotu egin behar dira”.

Langile bat hil da Portugaleten 15 metroko altueratik erorita.

  • Hiru langile hil dira lurra eta arrokak gainera jausita Sondikan.

  • Istripurik gehien: eraikuntzan, zerbitzuetan, industrian.

  • Arrantzale bat hil da eta bi zauritu dira arrantzuntziak su hartzen.

Arestian aipatutako albisteak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 300 hitz. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

  • Sarrera:

  • Istripuen arrazoiak: errudunak

  • Ondorioak: lan kaxkarrak, lan batzuk arriskutsuagoak.

Permalink 12:43:52, Atalak: Diskopolis, 110 hitz  

Lokartu arte

2004an hasi zen talde moduan jotzen GOSE, nahiz eta denbora dezente behar izan duen gaur egun hain ezaguna den taldea bihurtzeko. Hainbat arrazoi izan dira tartean, esaterako, Eutsi! Filmaren abesti nagusia konposatu izana edota Carlinhos Brownek bere azken diskoaren aurkezpenerako egindako biran hasierako taldea izatea.

 

Bere ezaugarririk nabarmenena da oso tradizionala den euskal musika tresna bat, trikitixa, hain zuzen, musika elektronikoarekin nahasten dutela. Emaitza, ezinbestean, harrigarria da. Hiru disko kaleratu dituzte oraingoz. Edukia, oinarri beraren gainean eraikita dago eta oso giro beroa sortzen dute: munduko musika, dantza soltea, rocka, punka, glama eta bosa nova, esaterako. Japonen grabatu zuten "Lokartu arte" abestia.

 

Iturria: www.ikasbil.net

 

2010-07-01

Permalink 11:13:08, Atalak: Bi sarrera mesedez, 97 hitz  

80 egunean

Aurreko ostiralean 80 egunean filmaren estreinaldi mundiala egin zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Egunotan Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia ospatzen ari da eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren luzemetraiak ireki du 8 egun iraungo duen zikloa.

 

Hainbat egun pasa eta gero, oraindik dastatzen ari naiz ikusi eta sentitutako guztia. Badirudi emakumeen arteko maitasunak hirugarren batzuentzako kalteak baino ez dakartzala, edota ez duela inolako etorkizunik epe luzera. Eta zorionez, aurreiritzi guzti horiek errealitatearen zati bat baino ez dute islatzen. Maitasunak instant ahaztezina, gau sutsua, astebete eroa, 80 egun zein bizitza osoa iraun dezake protagonistek hala desio badute.

 

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Uztaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution