Mezua: Telebistaren argi-ilunak

2010-03-15

Permalink 12:19:40, Atalak: Idazlanak, 77 hitz  

Telebistaren argi-ilunak

Idatz ezazu gaiaren gaineko iritzi-artikulua. Nahi izanez gero, jarraian aipatzen diren esaldiak erabil ditzakezu:

·         Telebistaren eragina gure bizitzan: pentsaeran, janzkeran, estetika ereduetan…

·         Telebista hainbeste ikusteko arrazoiak.

·         Haurra eta telebista: telebista kateen erantzukizuna.

·         Telebista eta Internet: bataren eta bestearen zeregina.

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Alba Landaluce [Bisitaria]
TELEBISTAREN ARGILUNAK

Badirudi telebista aurrean pasatzen dugun denbora gero eta luzeagoa dela. Ikerketen bidez konturatu dira ordu gehiegi ikusten dugula, batez ere gazteok eta umeek, eta ez da, ez osasungarria, ez ona iksketentzat.

Inkestak egiten dituztenak konturatu dira Europan 3ordutik gora ikusten dugula telebista, eta egoera hau kezkagarria da. Nahiz eta AEBetan ordu gehiago ematen dituzten, kontuan hartu behar dugu gure ohiturak norantz doazen.

Alde batetik telebista ikusten informazio asko lortu ahal duzu. Adibidez teleberria ikusten jakin ahal duzu zer gertatzen den zure inguruan, edo dokumental batzuekin gauza berriak ikasi ahal dituzu. Eta bestetik, denbora libre daukazunean ondo pasa ahal duzu film batzuk edo telesaioak ikusten.

Baina tresna honek ere alde txarrak dauzka, esate baterako, obesitatea sortarazten du. Hau da, telebista ikusten normalean ez dugu ezer gehiagorik egiten, edo agian zeozer jaten dugu, eta 3 ordu ematen badugu telebista ikusten, denbora hori galtzen dugu beste gauza osasungarriagoak egiteko, bereziki, kirola. Gainera azken urte hauetan telezaborra hedatzen ari da, eta jende asko, halako saioak ikusteko ohitura hartzen ari da, eta haiekin ez duzu ezer ikasten, eta, nire ustez, ezer positiboa lortzen. Eta umeekin ere adi egon behar gara zer ikusten dutenarekin, nahiz eta ordu batzuetan indarkeria edo sexua erakusten duen saioak debekatuta egon aren, beti agertu ahal dira gauza ezaproposak.

Amaitu baino lehen esan ni ez naizela telebistazalea, baina noizean behin saio batzuk ikustea gustatzen zait.
Permalink-a mezu RSS 2010-03-17 @ 09:01
Bidaltzailea: bizikleta [Kidea]
TELEBISTAREN ARGILUNAK

Denok telebista bat dugu etxean eta beraren bidez berriak ez ezik saioak ere ikusten ditugu. Asmakizun hori irratia baztertu egin zuen, lehen irratiren bidez berriak jasotzen ziren, halere, telebista agertzean liluratuta geratu ginen, askoz erakargarriagoa baitzen.
Bistan dago, telebistan agertzen den guztia ez dela egia, esate baterako, saltzen dituzten produktuak ez dira agertzen diren bezain onak. Dena estaltzen da. Alde batetik,hobeto saltzeko bestetik, telebistan dena balio duelako.
Hala eta guztiz ere, telebistan agertzen den guztia ez da txarra, esaterako dokumentalak ere ikus ditzakegu eta honekin naturara hurbiltzen gaitu. Ildo beretik, berriak helduarazteko euskarri ona da, irratian ez bezala irudiak ager daitezkeelako eta denok dakigun bezala, normalean irudi batek mila hitz baino gehiago balio du.
Baina, beti bezala dena ezin daiteke polita izan eta telebistaren kontrolpean gaude, gizartearen barruan nahi badugu egon, telebistan pil-pilean dauden saioak ikusi behar ditugu, bestela arraro sentituko gara. Telezaborra ere ikusi behar dugu, irtenbide ez dugulako, telebista piztean beti agertzen da edozein kanaletan telezaborra saio bat, gainera txarrena ez da hori baizik eta gero horri buruz hitz egiten dena.
Lburbilduz, ikasi behar dugu telebista erabiltzen bestela ipar gal dezakegu eta telebistaren aurrean orduak eta orduak egon gaitezke ezer ikasi barik.


Igor
Permalink-a mezu RSS 2010-03-17 @ 09:08
Bidaltzailea: Rubén [Bisitaria] · http://www.blogari.net/nebirru
TELEBISTAREN ARGILUNAK

Gaur egungo telebista aldatzen hasi da. Gero eta kalte gehiago dauzkagu. Lurreko Telebista Digitalaren esker denontzako kate asko heldu dira. Hala eta guztiz ere, guztiak ez dira aproposak, horrexegatik aukera onuragarrienak hartu behar ditugu. Gure gizartean balore eza egon omen da eta erru guztia telebistak duela uste dugu, baina hori ez da guztiz egia. Aukera ugari ditugu eta ondo erabili behar ditugu.

Telebistan audientzia guda betiko kontua da eta haiek ematen dute guk nahi duguna, beraz autokritika egin behar dugu. Hala ere, umeek ikusten dutenarekin adi egon behar dugu, batzuetan haientzat ez delako egokia eta neurri gabe ikusten dute. Argi dago oro har gehiegi ikusten dugula eta hori dela kausa, beste ekintzak egiteko denbora lapurtzen digula, esate baterako, gutxiago irakurtzen dugu edo gutxiago mintzatzen gara.

Alde batetik, umeentzat nahiz helduentzat kaltegarria izan daiteke. Gainera gure bizitza eraman dezake, gure harremanak txikitu ditzake eta alfer bilaka gaitezke. Baina hau gure esku dago eta aukeratzeko gaitasuna dugu.

Bestalde, gure bizitzan oreka aurkitzea helburutzat hartu behar dugu. Orduan, telebista piztu beharrean, paseotxo bat egin behar dugu. Maiz, gurasoen errua da, haien seme-alaben heziketa gidatu behar baitute, telebistak ez dauka paper hori.

Laburbilduz, teknologia berria oso onuragarria izan daiteke. Telebista zein Internet tresna egokiak dira. Halere, txarto erabiltzen badugu arrisku bihur daiteke. Beraz, gure programazioa aztertu behar dugu eta gure erantzunkizuna onartu behar dugu.

Rubén Muiba
Permalink-a mezu RSS 2010-03-17 @ 09:09
Bidaltzailea: Nerea [Bisitaria]
TELEBISTAREN ARGILUNAK

Noizbait galdetu diozue zeuen buruari zenbat ordu ematen duzuen telebista ikusten? Seguraski inoiz ere ez. Galdera hori erantzuteko aintzat har dezakegu Europa Batasuneko aditu batzuek egin duten ikerketa. Hain zuzen ere, Europan, egunero batez beste hiru ordutik gora ikusten dugula telebista egiaztatu dute. Hala ere, telebista ikusteak eragin diezazkigukeen kalteak edo onurak oraindik argitu gabe daude. Hau da, adituen artean ez datoz bat telebista ikustearen ondorioekin.

Alde batetik, batzuen aburuz, telebista informazio-iturririk garrantzitsuena da. Izan ere, munduko edozein lekutan zer gertatzen ari den ezagutzeko aukera ematen digu, beraz, gure ezaguerak areagotzen ditu. Ildo beretik jarraituz, ahal dugun heinean ikas dezakegu. Esate baterako, ETB-1ean ematen dituzten zenbait telesaio euskera hobetzeko edo aberasteko egokiak dira:Mihiluze, Kerman, besteak beste. Horretaz gain, egunerokortasunarekin hausteko zein burutik arazoak kentzeko baliobide eraginkorra izan daiteke. Horrek azal dezake “relity-show”en arrakasta, azkenean gure helburua gozatzean datza eta.

Haatik, alde txarrak azpimarratzea beharrezkoa da. Oro har, telebistaren kate bakoitza talde politiko baten menpe dago, hortaz, albisteak erabat subjektiboak izan ohi dira, eta tamalez sarritan ez gara jabetzen. Bestalde, telebistan agertzen ez dena ez dela existitzen pentsateari ekin diogu . oraintsu, eta horrek ondorio larriak ekar litzake. Baina , beharbada, kezkagarriena da eragiten duen bakardadea, inkomunikazioa zein gizentasuna.

Nire ustez, ezin dugu telebista erruduntzat jo, ikusleen esku dagoelako aldaketak lortzea gure jokabidearekin.

Nerea
Permalink-a mezu RSS 2010-03-17 @ 09:11
Bidaltzailea: antzokia [Kidea]
TELEBISTAREN ARGILUNAK

Gaur egun, gero eta telebista gehiago ikusten dugu batez beste hiru ordutik gora. Hainbeste ordu ematen dugu telebista ikusten non telebistak gure bizitzan eragina baitu; esate baterako, egunean zehar agertzen diren telesaioak ez dira egokienak gure umeentzat.

Espainiako Gobernuak haurrak babesteko ordutegia ezarri arren, ez da errespetatzen. Telebistako saioetan ikus dezakegu indarkeria edo sexua eguneko edozein ordutan. Honen ondorioz, eragin desberdinak ditu gure umeengan, baita heldueengan ere, beren pentsaeran, janzkeran, etab. Maiz, telebistan agertutako jokabideak eredutzat hartzen ditugu eta gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu. Haurrek ikusten dituzten saioak ez da kateen erantzukizuna bakarrik, gurasoen erantzukizuna ere bada. Alde batetik, kateek legea bete behar dute. Bestalde, gurasoek ez badaude ados telebistako saioekin, telebista itzal dezakete eta umeekin jolas dezakete. Baina, lan egin ondoren, askotan, oso nekatuta daude eta haurrei ikusi nahi dituzten saioak uzten diete.

Ildo beretik jarraituz, telebistan ez ezik, interneten ere aurki dezakegu indarkeria eta sexua. Gainera, kontrolik gabe. Internet hain sare handia da ezen ia ez baitago aukerarik jendeak igotzen duten dokumentuak debekatzeko. Ondorioz, maiz, entzuten dugu debekatzen diren dokumentuak gure askatasuna mozten dizkigutela. Baina, egoera ez da hain beltza. Zure haurrak babesteko ordenagailuan programa bat instala dezakezu eta programa honek zenbait web-orritan ez diote sartzen uzten.

Amaitzeko, umeek telebistan eta interneten ikusten dituzten saioak kateen eta gurasoen erantzukizuna da. Heziketa etxean hasten da.

Miren González
Permalink-a mezu RSS 2010-03-25 @ 09:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Abuztua 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution