Mezua: Zahartzaroa

2010-01-27

Permalink 21:01:05, Atalak: Idazlanak, 55 hitz  

Zahartzaroa

Idatz ezazu gai honi buruzko iritzi artikulu bat. Ondoko esaldi hauek erabil ditzakezu:

 

  • Zer da zahartzea? Nola aldatzen da bizimodua erretiroa hartu ondoren?
  • Nola bizi dira zure inguruko zaharrak? Nolako harremana dute ingurukoekin?
  • Zaharrek non bizi behar dute: etxean, seme-alabekin, egoitzetan...?
  • Zahartzean hainbat gaitasun galtzen da; oroimena, zentzumenak...
  • Zahartzaroa eta eritasunak; zahartzaroa eta heriotza.

Erantzunak:

Bidaltzailea: burnout [Kidea]
ZAHARTZAROA


Gizarteak hirugarren adinekoak zokoratzen ditu, bistan dago denborak aldatu direla, lehen normalean gure etxean bizi ziren orain, ostera, egoitza batera eramaten ditugu guretzat oztopo bihurtu direlako. Umetu egiten ditugu, eta bidaia batera, polikiroldegira, egoitzara bidaltzen ditugu beren egoera psikologikoan pentsatu barik, horretaz ez gara kexkatzen. Hirugarren adinekoek psikologikoki txarto pasa dezakete, gizarteak baztertzen dituelako.

Gure gaur egungo bizimoduagatik ez gara konturatzen hirugarren adinekoei zenbat kalte egiten diegun. Beti gaude lanpetuta, denbora barik eta gure aisialdian ez dugu nahi beren menpe egon. Gure ustez ez dute balio ezertarako. Horrez gain, beren eskaerak ez ditugu entzuten eta beste aldera begiratzen dugu gure bizimodua jarraitzeko asmoz, eta haiek bitartean nahi duguna egiten dute ez dutelako nahi oztopoak izan.

Gehienek bakardadea sentitzen dute, horrez gain, autoestima eza eta gaixotasunak agertzen dira. Bakarrik berri txarrak jasotzen dituzte, beren adineko jendearekin egoteagatik, argi dugu asko laster hil daitezkeela eta lagunen heriotza jasotzea ez da batere ona. Haiek berri onak jaso behar dituzte beren kezkak baztertzeko.

Laburbilduz, hirugarren adinekoak ez dira altzariak eta lagundu behar ditugu, era berean, denak ez dira berdinak eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta batzuek nahiz etxean nahiz umeen heziketan lagun dezakete, gainera baliagarriak sentiaraztea oso baikorra izan daiteke, batez ere, autoestimarentzat eta beraien egoerari aurre egiteko.



IGOR
Permalink-a mezu RSS 2010-01-29 @ 09:18
Bidaltzailea: Rubén [Bisitaria]
ZAHARTZAROA

Gaur egungo adinekoak ez daude ondo sainduta, senitarteek batzuetan baztertzen dituzte eta beste batzuetan alde batera uzten dituzte. Ez dela erraza adinekoa izatea argi dago, gainera, gero eta familia gehiagok arazorik gabe bizi nahi dute.

Arazo honek azalpen batzuk izan ditzake. Esate baterako, gaur egungo familiak oso lanpetuta daude, egun osoan gauzak egiten daude eta azkenean haien senitartekoekin denbora gutxi egoten dira. Aiton-amonek behar asko dauzkate eta honen ondorioz egunean zehar denbora asko eskaini bahar izaten diegu. Beste arazo bat haien denbora librea da, batzuetan betetzea oso zaila da eta haiek aspertzen dira, gainera zama bihurtzen dira.

Aiton-amonek dena kontrolpean nahi izaten dute eta hau semeentzat deserosoa da. Arazo ekonomikoak zein arazo familiarrak sortzen dira, alegia, senar-emazte askok apurtzen dute honen ondorioz. Gainera ekonomikoki nabari dezake, lan aldaketa egin behar da edo lana utzi behar da, hala eta guztiz ere, adinekoak ondo badaude ez dago arazorik. Ordea, burua galtzen dutenean arazo larriak hasten dira eta adi egon behar da.

Arazoa konpontzeko eguneko zentruak eta egoitzak daude, legeek ere garrantzi handia daukate, esate baterako, dependentziako legea onuragarria izan da, dirulaguntzak ere beharrezkoak dira.

Nire ustez gure aiton-amonak zaindu behar ditugu, etorkizunean gu adinekoak izango baikara.

Rubén Muiba
Permalink-a mezu RSS 2010-01-29 @ 09:20
Bidaltzailea: Vero [Bisitaria]
ADINEKOEN BIZI-KALITATEA

Gure gaur egungo gizartean bizi-itxaropena igo dela baiezta dezakegu, zalantzarik gabe. Honela, gero eta jende zaharragoarekin topo egin dezakegu, eta pertsona batek 90 urte edo gehiago izateak ez gaitu harritzen.
Hasteko, zeri deitzen diogun hirugarren adina argitu behar dugu. OMS-en arabera (Munduko Osasunaren Erakundea), hirugarren adina 65 urterekin hasten da.
Dudarik gabe, 90 urte bete arte zenbat aldaketa sufritu behar izango duten gure agureek.
Dena dela, askotan 65 urteko pertsona bat oraindik gaztea da, eta gure gizarteak aukera asko eskaintzen dio. Denok ezagutzen dugunez, INSERSO-k baidaia asko antolatzen ditu leku desberdinetara. Ildo beretik jarraituz, gero eta ikastaro gehiago daude adinekoentzat, esaterako, dantza egiteko, Internet erabiltzeko, besteak beste, eta zergatik ez, unibertsitatera joateko aukera ere daukate.

Baina egia esateko, gutxi batzuek bakarrik egin dezakete, gehienek seme-alabei laguntzen baitiete. Azken urteotan, aitona-amonak beren ilobak zaintzen ikustea gero eta arruntagoa bihurtu da.
Dirudienez, mundu zoro batean bizi gara, inork ez daukagu denborarik, alderantziz, beti lanpetuta gaude. Maiz, bikotekideen biek kanpoan lan egiten dute eta horregatik beren gurasoen esku uzten dituzte beren seme-alabak.
Zenbat aldiz ikusi dugu agure batek bere ilobak eskolara eramaten?
Haurrak garenean ez ezik helduak garenean ere zenbat aldiz laguntzen digute gurasoek?
Berriz, zer ematen diegu guzti horren truke?

Arazoak datoz, adinekoek laguntza behar dutenean, eta beren buruaren jabe ez direnean.
Une hori heltzean, askotan bakarrik geratzen dira, oztopo bat izan nahi ez baitute eta bestaldetik, gure bizimodua aldarazi nahi ez digutelako. Halaber, berekoi samar ohi garenez, beste lekura begiratzen dugu eta gure aisialdia haiekin pasatzeko ez dugu ahalegin gehiegi egiten.
Nolanahi ere, adinarekin beste arazo larriagoak etortzen direla badakigu; adibidez, gaixotasunak, eta batzuetan zainketa bereziak behar dituzte eta leku aproposago batean egon behar dira.
Dena dela, benetan behar dutena gure maitasuna da, eta hori bakarrik geuk eman diezaiekegu.
Nire ustez, adinekoak badira ere, beti gauza asko irakats diezagukete, batez ere, maitasunari buruzkoa, eta haiek gurekin egin zuten bezala beren ondoan egon behar gara.
Permalink-a mezu RSS 2010-01-29 @ 09:21
Bidaltzailea: Nerea [Bisitaria]
ZAHARTZAROA

“Horrela egoteko hobe da hiltzea” “Ez dugu ezertarako balio”. Esaldi hauek zenbat aldiz entzun dizkiegu aitite-amamei? maiz, seguraski. Hori zela kausa, Eusko Jaurlaritzak hirugarren adinekoen egoera arakatzeari ekin zion. Izan ere, egin zuten txoztenaren aburuz gizarteak hirugarren adinekoak zokoratzen dituela baiezta daiteke. Dakigunez, familien harremanak erabat aldatu dira eta lehen zegoen begirunea desagertu da, eta adinekoak oztopo bihurtu dira. Beraz, bidaiatzera, kartetan jolastera etab. behartzen ditugu, hau da, umetu egiten ditugu. Azken finean, beraien adineko jendearekin egon behar dutela pentsa dezakegu, guretzat erosoagoa baita.

Oro har, gaur egungo emakumeek lan egin ohi dute eta ezin dute haien gain aitite-amamak eduki. Hortaz, ez dakigu zer egin beraien menpe egon ez gaitezen. Horregatik beraien denbora betetzen saiatzen gara hainbat ekintzarekin, nahiz eta haiek nahi ez. Beharbada, ez dutela ezertarako balio barneratuta daukagu, gizartearen eraginagatik.

Aipatutakoaren ondorioak larriak dira. Alde batetik, senideekin egonda ere, bakardadea sumatzen dute. Bestalde, beraien erabakiak hartzen ditugun heinean autoritatea kentzen diegu. Beraz, autoestima eza, depresioa ohikoak dira. Gainera lagunen gaixotasunei zein hiletei buruz berriak edukitzeak sufrimendua areagotzen du.

Hala ere, egoera alda dadin, ahaleginak egin behar ditugu. Lehendabizi, begirunea edukitzeko adinekoak onartu beharko genituzke. Haatik, onar ditzagun, bakoitzak bere nortasuna daukala, hau da, ezberdinak direla, ulertu behar dugu, beraien irizpideak aintzat hartuz.

Nire ustez, hirugarren adinekoei onartzeko eta begirunea izateko heziketa garrantzitsuena da. Beraz, umeei baloreak ezaguaraztea ezinbestekoa da. Hala ere, ezin dugu ahaztu gizarte guztiaren ardura dela, azken finean denak noizbait haien egoeran egongo bailara
Permalink-a mezu RSS 2010-01-29 @ 09:31

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Apirila 2014
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution