Artxiboak: Abendua 2009

2009-12-20

Permalink 21:58:14, Atalak: Idazlanak, 81 hitz  

Arazoak bidai-etxearekin

Egun batzuk eman dituzu oporretan. Era guztietako arazoak izan dituzu, bai bidaian zehar eta baita egon zaren lekuan ere. Bidaia agentzian erreklamazioa egin duzu, baina ez dizute kasurik egin. Orain gertatutakoa salatu nahi duzu eta herriko edo auzoko aldizkari batera gutuna idaztea bururatu zaizu.

 

Aldizkariko atal honetara bidali zure gutuna: zuzendariari

 

Auzoko aldizkariak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Helbide honetara bidali behar dira, izena eta herria adierazita: Auzoko aldizkaria, kale nagusia, 35667. iritzia@auzoko.info

 

Gutxienez 200 hitz idatzi behar dituzu.

2009-12-16

Permalink 09:45:56, Atalak: Idazlanak, 52 hitz  

Kontzesionarioan

Duela gutxi auto berria erosi duzu. Hondatu eta konpontzera eraman duzu. 300 euro ordaindu behar izan duzu. Orain jakin duzu marka bereko autoei konponketa bera egin behar izan dietela. Fabrikazio-akatsa da, autoaren konpainiak ordaindu beharrekoa. Konpainiak ez dizu dirua itzuli nahi. Idatz ezazu Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora zure arazoa azaldu eta konponbide bat eskatzeko.

2009-12-15

Permalink 16:21:46, Atalak: Entzungaiak, 108 hitz  

Bakarrik bizitzearen abaintailak

Bakarrik bizitzeari buruzko galderak erantzun itzazu. Horien bidez gaiaren inguruko gogoeta egitera bultzatu nahi zaitugu. Erantzun bakoitzean azalpen txikiak jar ditzakezu. Ondoren entzun ezazu irratsaioko pasartea, bertan bakarrik bizi den pertsona baten iritzia entzun ahal izango duzu. Gogoan har itzazu hark esaten dituenak.

http://www.ikasbil.net/audio/03614_070321_1635.mp3

1.      Bakarrik bizi den jendea, zergatik bizi da horrela?.

2.      Bakarrik bizi direnen artean, zein dira ugariagoak emakumeak ala gizonak?.

3.      Zeintzuk dira bakarrik bizitzearen abantailak?

4.      Zeintzuk dira, ordea, bakarrik bizitzearen desabantailak?

5.      Zergatik daude emakume bakarti gehiago?

2009-12-11

Permalink 20:11:43, Atalak: Bi sarrera mesedez, 100 hitz  

El Baile de la Victoria (2009)

Aukera bat. Aukera bat baino ez dute aldarrikatzen filmeko protagonista gazteek. Aukera bat dantzatzeko edota aukera bat bizitza berri bat eraikitzeko. Gartzela eta antzokiaren arteko aldeak argi adierazten du gazteen bizinahia. Hala ere, ez da xamurra izango bien artean eraiki nahi duten bidea. Oztopoz jositako uneak biziko dituzte bata bestearen aldamenean. Irakasle eta lapur ospetsu bat izango dute lagun. Bi irakasle eta bi ikasle eratzen dute Fernando Truebaren azken lanak. Zisneak ez diren pertsonek ere bizitzeko aukera bat merezi dutela adierazi nahi digu zinemagileak. Poesiaz eta musikaz apaindutako maisulana dugu. Zer ez nuke emango nik Santiagoko karrikak zaldiz zeharkatzeagatik?

 

2009-12-09

Permalink 23:15:02, Atalak: Entzungaiak, 85 hitz  

Musikoterapia

Badirudi musikak eragin zuzena duela gure sentimenduetan. Ados al zaude baieztapen honekin? Entzun arretaz hurrengo irratsaioa eta saia zaitez musikoterapiaren gaineko iritzia adierazten.

 

http://www.ikasbil.net/audio/00065.mp3

  1. Zein motatako musika entzuten duzu normalean?
  2. Noiz erabili zen lehen aldiz musikoterapia? Zertarako?
  3. Zein musikak jartzen zaitu triste, lasai, sentsual edota alai?
  4. Mozart edota Bachen musikak zertarako dira egokiak?
  5. Entzuten al duzu noizbait musika klasikoa? Zeintzuk dira zure gustuko konpositoreak?
  6. Zer entzun beharko zenuke lasaitzeko beharra bazenu?
  7. Ze abesti oparituko zenioke zure ohelagunari?

 

 

2009-12-01

Permalink 17:53:19, Atalak: Entzungaiak, 230 hitz  

Zama gehiegi bizkarrean

Entzun ezazu elkarrizketa  eta osa ezazu medikuak elkarrizketako zenbait unetan esandakoaz:

 

http://www.ikasbil.net/audio/Zama%20gehiegi%20bizkarrean_070911_0955.mp3

 

 

Oso ondo. Miriam, 1 ........................................................................, mesedez. Non daukazu mina?

 

Bai. 2 ...............................................................Besoan ere minik sentitzen al duzu?

 

Arazoa hortik datorkizu, Miriam, 3 ........................................................................ Motxilak oso ondo daude, mesedegarriak dira, zama ondo banatuta eramaten laguntzen dutelako. Baina sorbaldaren alde batean bakarrik jartzen baduzu, izugarrizko kaltea eragin diezazuke. Orain muskulua handituta daukazu eta atsedenaldi pixka batekin eta emango dizudan kremarekin, egun gutxitan pasatuko zaizu, oporretan gertatu zitzaizun bezala. Baina 4 ......................................................................., eta horiek zailagoak izaten dira sendatzen.

 

Horrelakoak onak dira 5 ......................................................................................; umeak bultzatuta, ez arrastaka. Baina normalean ez dute horrela eraman nahi izaten. Motxila bizkarrean gaizki jarrita edukitzea bezain kaltegarria izan liteke hori, 6 .....................................................................

Hasteko, egun batzuetan, mina pasatu arte, hobe du 7 ................................................ Irakaslearekin hitz egin eta aztertu liburu gutxiago eramateko modua. Baina motxila behar bezala eramaten ikasi behar duzu, Miriam. Aholku batzuei jarraitu, eta ikusiko duzu nola ibiliko zaren hobeto. Hasteko, motxila egokia aukeratu, handia eta tira zabalak dituena; seguru zuk horrelakoa duzula, ez al da hala? Bestalde, ondo erregulatuta egon behar du: bi sorbalden gainean jarrita, 8 ............................................................................ Oso komenigarria da, baita ere, gerrialdean lotuta eramatea, pisua ahalik eta egokiena banatzeko. Eta ez ahaztu bost kilo baino gutxiago pisatu behar duela; bestela, badakizu, 9 ..................................................................

Bestalde, krema hau eman behar diozu egunean hiru aldiz, 10 .............................................................. Pare bat astera etorri berriro nola dagoen ikustera.

 

Zama gehiegi bizkarrean. HABE, 2007

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Abendua 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution