Artxiboak: Ekaina 2009, 03

2009-06-03

Permalink 21:31:53, Atalak: Mesanotxean, 235 hitz  

San Martin eta Basajauna

Ataunera etorri zenean, San Martinek ez zuen ez herriko, ez nekazaritzako berririk. Eliza bat egin nahi zuen zelai batean, ibarraren tokirik zabalenean. Baina Basajaunak muino gainean egin nahi zuen, gaurko kanposantuan. Egunez Basajaunak egindako lanak gauez San Martinek ibarrera ekartzen zituen.

Gau batean, atso bat begira zegoen. San Martinek ikusi zuenean esan zien bere idiei: Aida zuria, aida gorria, hor zelatan dagoen atso horri, ateraiok begia. Idi batek bere adarrez atera zion atsoari begia.

San Martinek Eliza egin zuen. Baina zerbitzarientzat ez zuen ez laborerik, ez sororik. Basajaunari laguntza eskatu zion, baina alferrik. Basajauna, bitartean, saltoka zebilen gari gainean. San Martinek, hura hala ikusita, izterrerainoko polainak egin eta jantzi egin zituen. Gero, Basajaunarengana joan zen:

-Nik ere hik bezala egingo diat -esan zion Basajaunari.

Basajaunak barre egin zion:

-Baina zuk ba al duzu pila batetik bestera salto egiteko ahalmena? -eta barrez jarraitu zuen.

-Bai, noski! Oraintxe ikusiko duzu.

Saltoka hasi zen bera ere pilo batetik bestera eta polainak gariz bete zitzaizkion, eta honela, garia lapurtu zion Basajaunari.

Gero, galdera hau egin zion:

-Noiz ereiten da garia?

Basajaunak barre egin, eta esan zuen: Hosto irtete, arto ereite; Hosto lehorte, arbi ereite; Hosto erortze, gari ereite.

San Martinek Basajaunaren hitzak entzun eta ereiten ikasi zuen. Eta, harrez gero, ederki elikatu zituen zerbitzariak. San Martin eguneko otoitza hauxe da: Janak on dagigula, edanak gaitzik ez; gorputzak osasuna, ariman kalterik ez.

http://www.ikasbil.net/audio/san%20martin_080709_1302.mp3

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Ekaina 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution