Aupa:
Zer moduz? Barkatuko duzue lehenago ez idatzi izana, baina nahikoa lan izan dut. Kontua da nire bikotekidearekin arazo dezente izan ditudala azkenaldi honetan… ez dakit nondik hasi. Mezu asko jasotzen zituen bere eskukoan eta azkenean jakin nuen ezagutzen dudan pertsona batek bidaltzen zizkiola… ez diot ezer galdetu eta berak ere ez dit ezer esan, baina… konturatu naiz konfiantza galdu dudala eta ez diodala ezer sinesten. Zuek zer pentsatzen duzue?
Mesedez, eskertuko nizueke zuen iritzia ematea… ahaztu egin behar al dut kontua? Ala hobe da hitz egitea? Ez dut Josu galdu nahi, asko maite dut eta… zuen laguntza behar dut, esan zeozer, mesedez.
Ahal duzuenean, kasu egin, ados?
Muxu
Iraia
Idazle uruguaiarrak 88 urte zituela zendu zen herenegun. Orotara 80 obrako baino gehiagoko ondare poetikoa utzi du, eleberriak, ipuinak, saiakerak eta olerkiak kontuan hartuta.
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
