
Pirateriaren aurkako iragarki honekin bat al zatoz? Eztabaidatu hurrengo esaldien gainean.

Aralarko basoetan barrena zortzi ikasle galdu omen ziren behin. Ardi, behi, pottoka, zerri eta azerien artean eman zuten eguna. Haritzak, pagadiak eta arteak zituzten lagun. Hotza eta haizea etsai. Egun osoan zehar noraezean ibili ondoren, Bakaiku herriko argitxoak bistaratu zituzten, eta Kotxko Tabernan hartu zuten atseden. Zoritxarrez, ke eta algara haien artean, berriz galdu ziren. Gutxik dakite zer gertatu zen gau luze eta misteriotsu hartan.

Argazkiak: Iker Pablogorran
Enpleguaren sorrera sustatzeko helburua duen programa da EMEKIN. Horretarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuak sustatuko dira, enpresa-sorrerako prozesuan laguntzeko sistema osoa eta pertsonalizatua eratuz.
Entzun iragarkia eta jaso datu nagusienak.
http://www.ikasbil.net/audio/emekin_081117_1338.mp3
Azaroaren 11n, Donostiako Kursaal jauregian ospatu zen HABEren 25. urteurreneko jaialdia. 200 bat irakasle eta langile omendu zituzten. Eta 500 bat lagun bildu ginen astearteko arrats euritsu hartan. Omenduen artean bi lagun izan nituen. Baina, sorpresarik handiena nire aurtengo bi ikasle pantaila erraldoian ikusi nituenean hartu nuen. Gonbidatu gehienek iraganari buruz hitz egiten zuten bitartean, ni nire etorkizuna irudikatzen saiatu nintzen. 25 urte barru omenduen artean egongo ote naiz?
ORSON WELLS zinemagile estatubatuarraren biografiaren zati bat entzungo duzu irratsaio batean. Entzun gaia behin entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena.
http://www.ikasbil.net/audio/04849.mp3

1. Non eta noiz jaio zen Orson Wells?
a. Estatu Batuetan 1915ean.
b. New Yorken 1915ean.
c. Estatu Batuetan 1925ean.
2. Bere ama lanbidez
a. zinemagilea zen.
b. piano-jolea zen.
c. antzezlea zen.
3. Bernstein sendagileak Orson Wellsen amari esan zion:
a. haurrak dohain bereziak zituela.
b. haurrak gaixotasun berezi bat zuela.
c. haurrak aholkuak eta laguntza behar zituela.
4. 18 ute zituela Orson Wells
a. Estatu Batuetara joan zen antzezlanak egitera.
b. Irlandara joan zen antzezlanak egitera.
c. Ingalaterrara joan zen antzezlanak egitera.
5. 23 urte zituenean, irratirako egin zuen programa baten ondorioz
a. jendea kalera irten zen, alienigenen programa asko gustatu zitzaiolako.
b. jendea kalera irten zen, Orson Wells ezagutu nahi zuelako.
c. jendea kalera irten zen, alienigenek munduari eraso egin ote zioten ziurtatzera.
Urriko azken astelehenean 10 turistek Gernikako azokara jo zuten. Atxurin zeukaten hitzordua, eta bosnaka eta binaka heldu ziren, guardasola eta guzti. Arratsalderako ura zekarren, eta prestatuta zihoazen. Txartelak atera, eta salto batean sartu ziren lehenengo bagoian. Lagun askok kale egin zuten lehenengo txango hartan. Hala ere, 9:15etako trena hartu zuten, Bilbo handia atzean utziz.

Bidean, Idoiak dei misteriotsu bat jaso zuen. Harriduraz beterik, barre egiten zuen, baina besteek ez zuten tutik ulertzen. Algaraka eskegi zuen sakelako telefonoa, eta Monika Gernikan zegoela kontatu zien lagunei. Nola? Gernikan?. Mundua txikiegia da gehienetan. Gernikako tren-geltokiko langile batek Idoiari deitu zion esanez Monika haien bila ari zela. Argitu beharra dago, geltokiko langilea Idoiaren laguna zela. Kontaktuak garrantzitsuak dira, zeruan zein Gernikan. Han zegoen Monika, berak egindako kartel batekin lagunen zain. Honela zioen karteltxue: “Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, non zaudete?”. Haiek barreak eta algarak. Zorionez, falta zen ardia berreskuratu zuten eta artelde zintzoa batera ibili zen Gernikako kaleetan zehar. Please, please, come on, come on...

Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |