Artxiboak: Urria 2008

2008-10-31

Permalink 18:34:07, Atalak: Mesanotxean, 261 hitz  

Gure nortasunaren atzetik

 

Aste honetan “Tres tesis en el entorno de Euzko Etxea” liburua aurkeztu da Santiago de Txileko Euskal Etxean. Eusko Jaurlaritzak duen Argitalpen zerbitzu nagusiaren Urazandi bildumaren 20. zenbakian kokatzen da lan berri hau.

 

Liburuak hiru ikerketa biltzen ditu. Lehenengoa, Ainara Madariaga historialari bakiotarrarena da: “Imaginarios vascos desde Chile. La construcción de imaginarios vascos en Chile durante el siglo XX”. Bigarrena, 2005ean idatzi nuen ikerketa da: “Gure nortasunaren atzetik”. Eta hirugarrena, Carlos Fariñas historialari txiletarraren lana da: “La Colectividad vasca en Chile después de la guerra civil española a través de la revista Euzkadi (1943-1950)”.

 

Nire lanak azken 75 urte hauetan euskarak izan duen ibilbidea aztertzen du hainbat arlotatik. 40ko hamarkadan abesbatzan eta mezan presente zegoen euskara. José de Salazar Sáenz de Viteri (1891-1973) abeslariak eta Ramón Muguruza (1905-1985) zuzendariak lan handia egin zuten euskal abestiak zainduz eta bultzatuz. Erlijiosoen artean, ordea, Andrés de Bizkarguenaga eta Justo María Mocoroa (1901-1990) aipatu beharko genituzke.

 

XX. mendean bost aldizkari argitaratu ziren, eta haietan ere euskarak izan zuen bere txokoa. 1990ean HABE Txileko diasporarekin lanean hasten da, eta material didaktikoak bidaltzen ditu euskal etxeko euskaltegira. 2004an euskara euskal etxetik irteten da, eta lau unibertsitateetan murgiltzen da gaur arte.

 

Lan hau nire ondoan egon eta dauden guztiekin konpartitu nahi dut: Kinku, Justi, Gina, Jon Kortazar, Pedro Oyanguren, Henrike Knörr eta Julian P. Mentxaka, besteak beste. Baina, batez ere, nire ikasleei eskaintzen diet. Mila esker!!!.

Permalink 18:01:34, Atalak: Entzungaiak, 193 hitz  

Errepideak eta parke eolikoak

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren oharra entzungo duzu.

Entzungaia bi aldiz entzungo duzu.

Entzuten duzun bitartean, aukeratu erantzunak.

Idatzi laukian, adibidean egiten den bezala, entzundakoa testuan esaten dena baldin bada.

 

http://www.ikasbil.net/idatziak/2005_1maila_070507_0912.mp3

 

0. Gidariei zuzendutako Trafiko Zuzendaritzaren oharra da.

1. Ander garraiolaria da, eta istripu batean kaltetua izan zen lehengo

asteartean.

2. Anderrek istripuaz ohartarazi zituen gainerako gidariak, lehenik eta behin.

3. Anderrek, tamalez, ezin izan zuen laguntzarik eskaini istripuan.

4. Anderrek larrialdietara deitu zuen, eta zaurituekin geratu zen bitartean.

5. Iragarkiak trafiko pilaketetan zer egin behar den ere esaten digu.

Bilbon jarriko duten parke eoliko baten informazioa entzungo duzu. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean, aukeratu erantzunak. Idatzi laukian, adibidean egiten den bezala, entzundakoa testuan esaten dena baldin bada.

0. Haize-errotak Bilboko kaian jarriko dituzte.

1. Parke eolikoko haize-errotek 150 metroko altuera izango dute.

2. Errotek orduko 22.400 megabatio sortuko dituzte.

3. Errotek 50.000 pertsonentzat sortuko dute energia.

4. Haizeak beti berdin jotzen du mendian.

5. Hegaztientzat mendiko errotak arriskutsuagoak dira.

6. Kaia industrigunea denez gero, errotak ez dira hain kaltegarriak

paisaiarentzat.

7. Energiaren garraioa lur azpitik egingo da.

8. Bildutako energiak elektrizitatea sortuko du.

9. Lana ekainetik urte amaiera bitartean egingo da.

10. Denera 15 haize-errota jarriko dituzte parke eolikoan.

 

 
Permalink 17:51:25, Atalak: Photo Museum, 29 hitz  

Gure lehenengo irteera

Argazkia: Iker Pablogorran

 

Gabriel Aresti idazle bilbotarra (1933-1975) jaio zen etxean haren omenezko plaka jarri zuten urriaren 15ean Barroeta Aldamar kaleko 2. atarian. Eta gu hantxe egon ginen. 

2008-10-28

Permalink 18:30:29, Atalak: Entzungaiak, 88 hitz  

Bertsotan ordu aldaketaz

Bertso sorta honetan Sustrai Colina bestrolariak udazkeneko ordu aldaketaren inguruko iritzia azaltzen du. Baina hitz batzuk galdu zaizkio. Lagunduko al diozu bertsoa osatzen?

 

http://www.ikasbil.net/audio/03144.mp3

 

Oso gutxi balio

duenez orekak

gailendu dira gutxi

batzuen apetak

gaiari luzaroan

eman arren bueltak

ez dit inoiz argitu

nire gogoetak,

zentzurik ba al duen

ordu-aldaketak

 

Eguna jaikitzen da

gu (1)________

eta gaua bertan dago

(2)___________

ez dakit den mesede

ala (3)_________

baina agintarien

gustua (4)_______

ohitu beharko dugu

puska (5)_______

Nahiz zirikatzea den

ene (6) __________

paso egiten jakin

behar da (7)_______

kexa dezente entzun

arren han- (8)______

ez zait asko inporta

ordu (9)___________

ze ordu den sabelak

esaten dit (10) ______

 

 

2008-10-24

Permalink 18:53:19, Atalak: Entzungaiak, 165 hitz  

Udazken udaberriko ordu aldaketa

Irratsaioak hiru atal ditu. Lehenengoan, egun horretan ordu aldaketa dela gogorarazten dute. Bigarrenean, iruzkin laburra egiten dute: datu ekonomikoak, ondorio fisikoak, mundu mailan zer egiten den. Azkenean, kanadar ikertzaile baten emaitzak azaltzen dituzte.

 

http://www.ikasbil.net/audio/00343.mp3

“Stanley Coren kanadarrak horrelako egunetan, gaur bezalako egunetan, alegia, ordubete gehiago izaten dituzten egun horietan, zer gertatzen den ikertu du. Eta beste gauza askoren artean, konturatu da ordubete gehiago duten egun horietan kotxe-istripuak gutxitu egiten direla. Normalean baino %7 gutxiago. Gaur bezala gauak ordubete gehiago duenean, ordubete horrek ematen digun deskantsuak ondorengo bost egunetan irauten omen digu. Handik aurrera istripuak eta gainerakoak, lehen bezalaxe.

 

Stanley Corenek egindako ikerketa honek igartzen duenez udaberrian, alegia, ordubete kentzen diguten sasoian, datuak erabat beste aldera izaten dira: istripuak ugaritu eta pertsonen nekea ere bai. Gaur egungo joera nabarmena da geroz eta gutxiago lo egitea. Beste edozer egiteko behar ditugun orduak loari lapurtzen dizkiogu. Eta horrek orain edo geroago egurra ematen du. Hori diote behintzat adituek.”

 

 

2008-10-23

Permalink 17:02:25, Atalak: Entzungaiak, 78 hitz  

490 gramoko haurra

 

Albistea osorik entzun eta gero, esan ezazu egia ala gezurra diren hurrengo baieztapenak.

http://www.ikasbil.net/audio/490_gramo_080627_0855.mp3

  1. Basurtoko ospitalean 2006-2008 urteetan 490 gramoko hiru haur jaio dira.
  2. Joseba Rementeriak, Basurtoko pediatrak, 490 gramoko bi haur ezagutu ditu.
  3. Paulak amaren sabelean 29 aste egin ditu, zazpi hilabete inguru.
  4. Paulak umetokian edo uteroan izan duen hazkundea erlatiboa da.
  5. Paula bere etxean dago orain, monitore bati konektatuta.
  6. Paularen egoera neurologikoa ona da.
  7. Ume goiztiarrak besteak baino gehiago kontrolatu behar dira.

2008-10-04

Permalink 14:09:32, Atalak: Mesanotxean, 151 hitz  

Kixmi

Entzun arretaz eta osa ezazu hurrengo ipuina.

Aralarko Martxabaleta izeneko zelaian dantzan omen 1_____________ jentilak jai egun batean.

Bat-batean, laino argi bat ikusi 2__________ sortaldean, haiengana zetorrela. Beren txabolan bazegoen jentil zahar bat izar eta lainoez asko 3___________. Deitu eta galdetu 4____________ ea laino argi hura zer zen.

Jentil zahar hark esan 5__________ orduan:

-A, a, nire umeak! Jaio da Kixmi eta gureak egin 6___________; ez dut gehiago bizi nahi eta bota 7____________ malkar horretatik amilka.

Hala bota 8____________ jentil zaharra malkarrean behera eta han hil __________.

Lainoa bazetorren eta denak izuturik korrika abiatu 9____________ inguruko pagadirantz.

Gain-gainean 10__________ lainoa eta denak harri-pila baten azpian sartu omen ziren.

Han omen daude Euskal Herriko azkeneko jentilak, Kixmirengandik ihes eginda. Geroztik, harri-pila haren izena Jentilarria da.

Kixmi, haien hizkuntzan, Kristo esan nahi 11____________ hitza da.

Baten batek ihes egin omen 12______________ eta inguruetako jentilei Kixmi jaio zela adieraztera joan zen.

Zaldibiako artzain batek 1916 urtean J. M. Barandiarani esana.

http://www.ikasbil.net/audio/kixmi_080709_1258.mp3

 

2008-10-02

Permalink 16:59:33, Atalak: Mesanotxean, 140 hitz  

Mateo Txistu

Mateo Txistu izeneko gizon hau apaiza eta ehiztaria zen. Nahiz eta apaiz ona zen, ehiztari hobea zen eta mugitzen zen edozeren atzetik joaten zen. Behin, Mateo Txistu meza ematen ari zen eta txakur-zaunkak entzun zituen elizatik. Apaiza, orduan, leihora inguratu zen:

-Hara, txakur hauek erbia dakarte aurretik -pentsatu zuen.

Eta jantzita zeramatzan ornamentuak kentzeko astirik gabe, elizatik atera eta txakurren atzetik joan zen. Geroztik, ez omen du inork ikusi. Hori gertatu zenetik hor dabil Mateo Txistu, beti ibili eta ibili, behin ere gelditu gabe. Honela, norbaitengandik gertu dabilen momentu horietako batean hiru txakur desberdinen zaunkak entzuten dira. Batak: au, au, au; besteak: i, i, i; eta azkenak: gro, gro, gro egiten dute zaunka.

Mateo Txistuk, pasatzen denean, ekaitza ekartzen omen du eta berak ekarritako ekaitz horrek hamabost egun irauten omen du.

 

http://www.ikasbil.net/audio/mateo%20txistu_080709_1257.mp3

2008-10-01

Permalink 20:09:39, Atalak: Diskopolis, 28 hitz  

Kepa Junkeraren etxea

Euskal kantu tradizionalak berrinterpretatu ditu Kepa Junkerak jatorri eta estilo askotako artistekin osatu duen 'Etxea' diskoan. Estrella Morente, Lluis Llach, Dulce Pontes eta Loquillok abestu dute, besteren artean.

Permalink 11:16:48, Atalak: Atazak, 159 hitz  

Izarak

Idazlearen istorioa irakurri ostean, saia zaitez amaiera egokia idazten.

Ikasturte berriarekin iritsi ziren. Herri txikia zen, eta berehala ohartu ziren bertakoak etorreraz. Horietako bat, gainera, herriko eskolara etorria zen lanera, eta, beraz, laster izan zuen harremana herriko guraso askorekin. Neska jatorra zela esaten zuten, zortea izan zutela; irakasleen joan-etorri handia izaten zela herri hartan, ez zutela hara joan nahi herri txikia eta zokoratua zen aldetik... Urruti zegoen toki guztietatik, bai.

Beste neskak ez zuen bertan lan egiten. Arratsalde partean iristen zen, eta egiten zuen lehendabiziko gauza dendara joatea zen, afaltzekoak erostera. Ez zitzaizkion galderak gustatzen. Deserosoa zitzaion dendariak galderak egiteko zuen joera eta erosleek jartzen zuten arreta. Nolanahi ere, atseginak ziren harekin. Jende atsegina zen. Adeitsua. Jende berrira ez oso ohitua, apika. Nobedade gutxi izaten zen herri hartan, bai.

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik. (...)

Egilea: Castillo Suarez

 

Iturria: www.berria.info

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution