Ligin zubi bat zuten. Baina urak bota eta eraman egiten zuen askotan. Jakintsuek Ligiko zubia erromatarrek egina dela diote. Ez, horixe! Nik badakit, amonari nire haurtzaroan entzunda, lamiek egin zutela zubi izugarri hori. Ez uste lamia guztiak gaiztoak direnik! Zintzoak ere badira.
Aspaldi, Lesarantzu mendiko lamiek Ligin, ibai handian, zubi bat egitea pentsatu zuten. Lan handia, baldin bazen! Baina ba al da lamiek egin ezin dutenik? Gau ilun bat hautatu zuten, ez baitzuten ikuslerik nahi. Isil eta gogoz lanean hasi ziren, argitu baino lehen zubia egiteko asmoz. Zubi-arkua eraiki zuten, ez bi goieratik batera, guk bezala; goiera batetik bestera, lamiek egiten ohi duten bezala baizik.
Handik ez urrun, bazen okin bat eta beti bezala, gauerdian labea piztu zuen. Oilategitik oilar gazte bat hasi zen kukurrukuka eta hegalak astintzen, labeko argitasun hura ikusiz eta egunsentia zela pentsatuz.
Lamiak azken harria bere lekuan jartzen hasi ziren. Baina oilarraren kukurrukua entzun zutenean, brau! Harria ibaian behera bota eta oihu ozen batekin ilunpean galdu ziren.
Geroztik, ibaiko ura garden denean, nornahik ikus dezake zulo handi bat, lamiek bete gabe utzi zutena.
http://www.ikasbil.net/audio/ligiko%20zubia_080709_1255.mp3
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |