Ikasle maiteok!
Hemen dituzue irakurtzen jarraitzeko hainbat aholku edo gomendio. Idazle batek asko irakurri behar izaten du idazten hasi aurretik.
Ez adiorik!
Izenburua | Egilea | Argitaletxea |
Motorrarentzako dirua | John Milne | Elkar |
Zazpikotea sanferminetan | Clousseau Panteragorri | Desclée de Brouwer |
Tren eroa metroan | Josu Lartategi | Aizkorri |
Istanbulen elkartuko gara | Richard Chisholm | Elkar |
Aitonaren hamaikakoa | Jeremy Taylor | Elkarlanean |
Maite zaitut | Nick McIver | Elkar |
Erretzeko dirua | John Escott | Elkarlanean |
Katu beltza | John Milne | Elkarlanean |
Deasgertutako emakumea | Philip Prowse | Elkar |
Bidaia arriskutsua | Alwyn Cox | Elkar |
Hondamendirako errepidea | John Milne | Elkar |
Zazpikotea barnetegian | Clousseau Panteragorri | Desclée de Brouwer |
Zazpikotea sagardotegian | Clousseau Panteragorri | Desclée de Brouwer |
Zazpikotea eta birus mugagabea | Clousseau Panteragorri | Desclée de Brouwer |
Elefante zuria | Mark Twain | Desclée de Brouwer |
Prontzesen eskola | Felipe Juaristi | Ibaizabal |
Tunel luzea | John Milne | Elkar |
Irabazi eta galdu | JUPP, T.C. | Elkarlanean |

http://www.ikasbil.net/idatziak/2005_1maila_070507_0912.mp3
1. TESTUA
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren oharra entzungo duzu.
Entzungaia bi aldiz entzungo duzu.
Entzuten duzun bitartean, aukeratu erantzunak.
Idatzi √ laukian, adibidean egiten den bezala, entzundakoa testuan esaten dena baldin
bada.
0. Gidariei zuzendutako Trafiko Zuzendaritzaren oharra da. √
1. Ander garraiolaria da, eta istripu batean kaltetua izan zen lehengo
asteartean.
2. Anderrek istripuaz ohartarazi zituen gainerako gidariak, lehenik eta behin.
3. Anderrek, tamalez, ezin izan zuen laguntzarik eskaini istripuan.
4. Anderrek larrialdietara deitu zuen, eta zaurituekin geratu zen bitartean.
5. Iragarkiak trafiko pilaketetan zer egin behar den ere esaten digu.
2. TESTUA
Bilbon jarriko duten parke eoliko baten informazioa entzungo duzu.
Entzungaia bi aldiz entzungo duzu.
Entzuten duzun bitartean, aukeratu erantzunak.
Idatzi √ laukian, adibidean egiten den bezala, entzundakoa testuan esaten dena baldin
bada.
0. Haize-errotak Bilboko kaian jarriko dituzte. √
1. Parke eolikoko haize-errotek 150 metroko altuera izango dute.
2. Errotek orduko 22.400 megabatio sortuko dituzte.
3. Errotek 50.000 pertsonentzat sortuko dute energia.
4. Haizeak beti berdin jotzen du mendian.
5. Hegaztientzat mendiko errotak arriskutsuagoak dira.
6. Kaia industrigunea denez gero, errotak ez dira hain kaltegarriak
paisaiarentzat.
7. Energiaren garraioa lur azpitik egingo da.
8. Bildutako energiak elektrizitatea sortuko du.
9. Lana ekainetik urte amaiera bitartean egingo da.
10. Denera 15 haize-errota jarriko dituzte parke eolikoan.
Iñaki Segurolaren iritziz, gurasoen betebeharra umeak ekarri eta ondo erakustea da. Norbaitek erakutsi behar baitio umeari gauzak nola diren, eta ez nola behar luketen. Baina, Segurola bezalako guraso ez direnen eginkizun soziala besteen umeak gaizki erakustea da. Norbaitek erakutsi behar dio umeari gurasoen ondo erakuste hutsak ez diola balioko biziari gustu pixka bat hartzeko.
http://www.ikasbil.net/audio/guraso_ez_betebehar_080117_1010.mp3

Hizkuntza zibilizatu eta kulturalizatuen ametsa desegitera etorri da Segurola idazlea irratsaiora. Iñaki Segurolak 20 urtez euskara normalizatuaren alde lan egin arren, baditu hainbat arrazoi hizkuntza pijo edo normalizatu horren kontra egiteko. Haren ustez, azken urteotan hainbat hitz huts, bihozgabe eta merkeak ikasi ditugu: erabakigarri, ezengonkortasuna eta eraginkortasuna, besteak beste. Baina, hizkuntza ez da hitz saku bat, beste zerbait da. Hizkuntza arnasa da idazlearen ustez.
Entzun ezazu 2003ko neguko modaren azalpen osoa, edo irakurri transkribatu dugun laburpena. Bost urte eta gero gauzak ez dira batere aldatu, ezta?
http://www.ikasbil.net/audio/03854.mp3

- Bueno, laburtuko al dugu aurtengo moda nola datorren, Jone?
- Ea asmatzen dugun, bada, Leirek kontatu diguna ondo biltzen.
Koloretan beltza nagusituko da, marroia ere bai ilunetan. Eta gero, kolore biziagoak: gorria eta zuria konbinazio koloretsuekin. Hirurogei eta hirurogeita hamar hamarkadako itxura hura hartuz. Prakak, pitilloak eta mallak, batez ere, estuak. Pirata tankerakoak, dena den, ez dira desagertuko. Eta gonak, berriz, miniak, gona motz-motzak. Konbinatzeko botinak, bota luzeak, eta baita ere, kalentadoreak.
Soinerako, berriz, lana, trikota eta lodi-lodia gainera. Lepo luze eta handiak, jertse eta jaketan. Eta mutiletan, amerikanak, e? Horiek bakeroekin eta zapatilekin janzteko modukoak. Larrua. Larrua ere bai, sintetikoa. Mota guztietakoa, eta berrikuntza bezala, krokodilo tankerakoak ere aipatu ditu. Eta koadroak, txarola, eta konbinazio ausart-ausartak.
Buenos Aireseko Jose Tiburcio Borda ospitaletik aireratzen dituzte Colifata irratiko saioak. Buruko gaitzak dituzten gaixoentzako zentroa da, eta haiek dira saio horietako protagonistak. Buenos Airesen lunfardoa hitz egiten dute, eta, lunfardoz, ero esan nahi du colifato-k edo colifata-k. Alfredo Olivera medikuak, 1991ean martxan jarri zuen irratia, gaur Udalak ospitalea itxi nahi du, han bulegoak eraikitzeko. Colifato eta colifatak telebistako izar bilakatu dira, halaber, Aquarius enpresak egindako iragarkiaren eskutik. Larunbatetan aireratzen dituzte Colifatako saioak zuzenean, 14:30etik 18:30era. Gainera, webgunea badute: www.lacolifata.org
Ligin zubi bat zuten. Baina urak bota eta eraman egiten zuen askotan. Jakintsuek Ligiko zubia erromatarrek egina dela diote. Ez, horixe! Nik badakit, amonari nire haurtzaroan entzunda, lamiek egin zutela zubi izugarri hori. Ez uste lamia guztiak gaiztoak direnik! Zintzoak ere badira.
Aspaldi, Lesarantzu mendiko lamiek Ligin, ibai handian, zubi bat egitea pentsatu zuten. Lan handia, baldin bazen! Baina ba al da lamiek egin ezin dutenik? Gau ilun bat hautatu zuten, ez baitzuten ikuslerik nahi. Isil eta gogoz lanean hasi ziren, argitu baino lehen zubia egiteko asmoz. Zubi-arkua eraiki zuten, ez bi goieratik batera, guk bezala; goiera batetik bestera, lamiek egiten ohi duten bezala baizik.
Handik ez urrun, bazen okin bat eta beti bezala, gauerdian labea piztu zuen. Oilategitik oilar gazte bat hasi zen kukurrukuka eta hegalak astintzen, labeko argitasun hura ikusiz eta egunsentia zela pentsatuz.
Lamiak azken harria bere lekuan jartzen hasi ziren. Baina oilarraren kukurrukua entzun zutenean, brau! Harria ibaian behera bota eta oihu ozen batekin ilunpean galdu ziren.
Geroztik, ibaiko ura garden denean, nornahik ikus dezake zulo handi bat, lamiek bete gabe utzi zutena.
http://www.ikasbil.net/audio/ligiko%20zubia_080709_1255.mp3

HABEk Nazioarteko lehengo barnetegia antolatu zuen Arrecifes hirian, Argentinan.
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |