Apirilaren 8an Doctor Deseo musika taldeak “Sexo ternura y misterio” lan berria aurkeztu zuen. Halere, martxoaren 28an Durangon egin zuten lehendabiziko kontzertua eta 1.000 lagun inguru egon ginen, nahiz eta diskoa kaleratu gabe izan. Harrigarria dirudien arren, hogeita bat urte daramatzate Euskal Herriko eszenatoki guztietan jotzen.

Gustave Courbet margolari frantziarren “El sueño” artelana.
Irratsaioa entzun ostean saiatu hurrengo galderak erantzuten:
http://www.eitb.com/archivos/mp3/kalefonia_doctordeseo_elk.mp3

http://www.ikasbil.net/audio/164%20DAGOENEKO%20ETA%20HONEZKERO_061025_1028.mp3
Miguel Angel: Inazio, “dagoeneko” eta “honezkero” hitz horien artean badira kontuan hartzeko hainbat ñabardura. Biak dira denborazko aditzondo, baina, esanahi ezberdina dutenez, egoeraren arabera aukeratu beharko dugu bata ala bestea.
Inazio: Halaxe da Miguel Angel. "Honezkero" esapideak ziurtasunik eza adierazten du, hiztunaren ustea edo hipotesia. Adibidez: "Honezkero Edurne Parisen izango da". Beraz, esaldi horren bidez susmoa adierazten dugu. Jakin ez dakigu han den ala ez, baina hori uste dugu, ia ziurtasun osoz.
Miguel Angel: Aipa dezagun bigarrena: "dagoeneko".
Inazio: "Dagoeneko" esapideak aurkakoa adierazten du; hau da, ikusitako edo egiaztatutako gauzak aipatzen dira. Horregatik, gertatu eta egiaztatua dagoen gauza bati buruz ari garela, "dagoeneko" erabili behar da, eta ez "honezkero".
Miguel Angel: Hortaz, ondo esango al genuke "honezkero jaiki zara, e!"?
Inazio: Bada ez; "Dagoeneko jaiki zara, e!" esan beharko genuke.
Miguel Angel: "Nolatan ari zara zu honezkero lanean?"...
Inazio: Ez dago ondo. "Nolatan ari zara zu dagoeneko lanean?".
Miguel Angel: Eta, amaitzeko, "dagoeneko esnatuko zen!"...
Inazio: Ez. "Honezkero esnatuko zen!".
Hainbeste sukaldarien artean ea aurkitzen dituzuen gure klaseko argiñanak.

Argazkia: Iñaki Bilbao
Azken datuen arabera etxebizitzen salmentak behera egin du, aurreko urteko epe berean baino %50 gutxiago saldu dira. Irratiko saio honetan ekonomialariak azalpenak ematen ditu gairi buruz: zerk eragin duen eta noraino jaitsi daitezkeen aipatzen ditu, besteak beste.
http://www.ikasbil.net/audio/etxebizitza_merkeago_080529_1258.mp3
Erantzun itzazu hurrengo galderak:
Gaur poz handia hartu dut nire Historia eta Latin irakaslearen argazkia egunkarian aurkitu dudanean. Badira hamabi urte ez dudala ikusten eta halako zirrara sortarazi dit bere istorio-historikoak berriz entzuteak. Bera izan zen Ameriketan izandako lehenengo pertsona ezagutu nuena.
Gregorio Arrien historialari bizkaitarrak (Kortezubi, 1937) Urrezko Idazluma jaso zuen atzo, Bilboko Liburu Azokako sari nagusia. Ekitaldian, Anton Mari Aldekoa-Otalora Gerediaga elkarteko kidea izan zuen alboan. Arrienek hainbat urtetan eginiko lana goratu zuen Aldekoa-Otalorak. Haren esanetan, «Arrienek behar handia egin du gure historiako zuloak josteko». Liburu ugari eman ditu argitara; “El primer exilio de los vascos: Cataluña, 1936-1939”, “P. Francisco Mª. Aramburu, 1870-1964, “Juan de Lezika y Torrezuri, fundador de la villa de Luján, 1709-1784: (historia de dos pueblos) = Juan de Lezika Torrezuri, Luján hiriaren sortzailea, 1709-1784 : (herri biren topaketaren historia)”, “La generación del exilio: génesis de las escuelas vascas y las colonias escolares (1932-1940)”, “Euskalerriaren Kondaira: 6-7 Maillak”, “Medio siglo en un centro educativo. Pasionistas de Euba, 1956-2006”, besteak beste. Batez ere, hiru gai jorratu ditu Arrienek: Euskal Herriko emigrazio politikoa, irakaskuntzaren historia eta pasiotarren historia.
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||